Artur Masek hautsiko al du Ibarretxeren ispilua?

mas-ibarretxe--644x362 (1)

Lagun eta lankide dudan Iñaki Larrañagaren fedea nahi nuke Herrialde Katalanetako prozesua amaieraraino burutuko dutela sinisteko. Eta lehenago noiz edo noiz egin izan dugun rol jokoaren batean bezalaxe, orain ere eszeptikoaren paperean jarriko naiz. Errazkeriaz jarri ere.

Xigor Gezala zuzeulariak defendatu izan du, orain ni defendatzera natorren eszeptikotasuna atari honetantxe. Ezin baita ukatu Larrañaga jauna, ez dela falta arrazoirik postura honen aldeko izateko. Iraganean, ez hain urrun eta aspaldi gertatuari begiratu besterik ez zaio egin behar. Arrazoi baitu, tamalez, kontu askotan Gezala jaunak. (‘Atzo Juan Jose Ibarretxe ikusi nuen’)

Izan ere Bruce Willis hilda zegoen filmaren hasieratik, Nakor Gonzalezek esan bezala… Ala ez? Artur Masek hautsiko al du hainbestek ikusten dugun Ibarretxeren ispilua? Ea hala den, eta ezkor madarikatuok ixiltzen garen. Ixiltzen gaituzten.

Ibarretxe mas 3

ibarretxe mas 2

Ibarretxe mas 1

artur mas, Ibarretxe, Katalunia, kontsulta, papeleta
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

8 pentsamendu “Artur Masek hautsiko al du Ibarretxeren ispilua?”-ri buruz

  • Iñaki Larrañaga
    Iñaki Larrañaga 2013-12-12 18:51

    Aupa Oier. Lehenik eta behin, ez deitu jauna arren. Izango dut jauntxo izateko adina aurrerago. Harira. Harritzen nau Ibarretxe-Mas analogia personalista horrek. Ez zait pertinentea iruditzen, ez den bezala konparatzekoa Masen etxezarra eta Ajuria Enea. Ez da pertsona, egoera da. Kataluniak gainditu du EHko bulkada subiranista hamaika zentzutan: lurraldetasuna argi, gatazka armatuaren zauririk ez, hizkuntza ia-normalizatua, pertsuasio gaitasun txundigarria, bidegabekeria ekonomiko mingarria, herri mobilizazio ikusgarriak… … eta Masen galdera (lau indarrek babestua) independentziaz ari da, Ibarretxerena ez. Auzi independentista da hau, #mundiala, Ibarretxerena….nork gogoratzen ditu galderak? Ba horixe. Estatu independiente bat du ahotan Masek, hori bai ‘historikoa’. Hots, atzera egitea traizioa. Eta inportanteena: Katalunia badoala esatea, Oier, ez da fede kontua, ez da boluntarismoa, fenomeno bat ulertzen saiatzea da,topiko eta aurreiritzietatik haratago. Poztuko zinateke arrazoi banu, zta? 🙂

  • Hala bedi.
    Dena dela, Kataluniaren Kontsultak Ibarretxe Planak (EAJren proposamena) baino itxura serioagoa hartzen ari da. Datu batzuk aipatzearren:
    .
    EAJk proposamena itxita eraman zuen Gasteizko Legebiltzarrera, inorekin ezer negoziatu gabe. Hauexek ziren galderak (arretaz irakurri estilo barrokoa):
    .
    “1. galdera: Ados al zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?
    .
    2. galdera: Ados al zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin”
    .
    Desberdintasun handia Katalunian itundu dituzten galderekin, ez?
    .
    EAJk ez zuen uste inolaz ere Legebiltzarrean bere proposamena onartua izango zela, dena zegoen prestatuta Ezker Abertzalearen (“Sozialista Abertzaleak” urte horietan) legebiltzarkideei kontrako botoa ematen behartzeko. Azken finean, kontsulta demokratiko baterako proposamena serioa baino gehiago hurrengo hauteskundeetarako amua baitzen; ezker abertzalea higatzeko eta bere boto emaileen artean arrantzatzeko.
    .
    Ustekabean Plana onartua izan zen, Ezker abertzaleak, zuhurtziaz, aldeko 3 boto eta beste 3 kontra eman zuelako. Gero, hauteskunde amua indargabetuta, derrigorrezko paripe egin behar izan zuten EAJkoek; Madrilera joan, ezetza jaso, etxera itzuli eta hurrengo antzerkia arte. Gertatutakoa gutxi gorabehera denok ezagutzen dugu.
    .
    Kataluniaren prozesuaren sakona eta itxura nahiko bestelakoak izaten ari dira, baina berdina izaten ari dena Espainiar eta espainolisten mehatxua da. Duela minutu batzuk PSOEren sukurtsalak, PSCk, kontsulta errefusatu du legez kanpo dagoela azpimarratuz. Eta badakigu Espainiaren batasuna ez dute utziko “apurtzen” dauzkaten bitarteko guztiak, bai guztiak, eta asko dira, erabili gabe.
    .
    Kontua izango da, ea zein punturaino prest dauden Katalunian datorkien oldarraldiari aurre egiteko. Prest daude galdera horiek onartu dituzten alderdien bozeramaileak azken urratseraino joateko? Eta haien atzean dauden gizarte esparruak, batez ere CiUren burgesia, aurrera bultzatzeko ere? Zigor ekonomikoak, eskuduntzak kentzea, mehatxu militarra, kartzela…. ez dira gutxi izango oztopoak. Espero dut hemen izan ez dugun indarra beraiek eduki dezatela independentzia lortzeko.
    .
    Egia esanda, eta Euskal Herriari begira ere, oso urte garrantzitsua ireki da; Kataluniaren prozesuaren emaitzek sakonki eragin dezaketelako hemengo egoera eta estrategietan.
    .
    Visca la Terra !!

  • Amonamantangorri 2013-12-13 17:09

    Nik ez ditut imaginatzen egungo kataluniarrak tinko eusten, gerturik odola bandera baten edo dena delakoaren alde, poliziaren egurra jasotzen, kalabozoan gaua pasatzen edo isun ikaragarri handiak ordaintzen, eta are gutxiago borroka molde askoz latzagoak erabiltzen.
    .
    Bestalde, baita ere egia da Europar Batasunaren barnean gauza batzuk ezin litezkeela gertatu. Europa aldean, sikira estetika hutsagatik, estatu batek ezin du hateskundeetatik ateratako gobernu bat baliogabetu eta gobernadore zibil bat agintean paratu. Demokratek horrelako gauzak txalotu ditzakete beti baldin Venezuela, Honduras eta Paraguai bezalako herrialde atzeratuetan gobernu populista arriskutsuak eraisteko bada, baina Europa demokratiko eta zibilizatuaren barnean hori gertatzea oso itsusi gelditzen da.
    .
    Eta Kataluniako prozesua ez baldin badute gidatzen, demagun, bankuak nazionalizatu nahi dituzten erradikal batzuek, baizik eta jende zuzen eta txukunak…. Igual Bruce Willis bizirik dago.

  • Faktiko batzuk hasi dira atzaparrak erakusten.
    “La conferència episcopal espanyola considera ‘moralment inacceptable’ i inadmissible la consulta”
    http://www.vilaweb.cat/noticia/4162024/20131214/conferencia-episcopal-espanyola-considera-moralment-inacceptable-inadmissible-consulta.html

  • Faktiko batzuk? Espainan faktikoak eta demokratak al daude? Inperialismoa, indar inbaditzaileak, indar fazistak gure lurraldeak okupatuak dituztenak zer diren? Espainan eta Frantzian, ezker extremotik eskuin extremoraino batasuna osoa dago guk desagertzeko, historiatik gu ateratzea eta gurekin bukatzea. Lortuko dutela…. hori beste historia da, eguneroko erresistentzia…

    • Hiztegi apur bat: “faktiko” eta “demokrata” ez dira antonimoak.
      .
      Faktikoaren definizio bat: “Poder fáctico es el que se ejerce al margen de los cauces formales (es decir, que no coincide necesariamente con el aparato del Estado) y se sirve de su autoridad informal o su capacidad de presión para influir políticamente. El poder fáctico ni está legitimado ni siempre busca la legitimación para ejercerse, pero ejerce de facto (de hecho) el poder aunque no lo haga de iure (legalmente) ya que su mera existencia le hace ser determinante…
      .
      …Un ejemplo típico de poder fáctico es la influencia ejercida por grupos de poder como pueden ser: la banca, la oligarquía, el lobby israelí en EE.UU., o los intereses plutocráticos, así como la Iglesia… o los medios de comunicación masiva.”
      .
      http://es.wikipedia.org/wiki/Poder_f%C3%A1ctico

  • “El poder fáctico ni está legitimado ni siempre busca la legitimación para ejercerse…..” Ez da demokratikoa, herriaren botereatik, herriaren kontrolatik kanpo dago. Ez dira termino antonimoak? ados.

  • Jakin nahi duzue zer esaten zuen Rubalcabak 1974an Autodeterminazioari buruz? (ze garai horiek!):

    http://tenacarlos.wordpress.com/2013/12/15/ay-la-hemeroteca/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude