Arroitz-eko biztanleen oroitzapenak bildu eta ezagutzera emango ditu Labrit Ondareak

“HAU GURE HERRIA DA, ETA EZ DUGU EZERRENGATIK ALDATZEN” 

Arroitz-eko herrian gogorra izan zen XX.mende hasiera. Langileentzat batez ere. ANTONIO ECHEVERRÍA herritarrak gogorazi digu, pobreek hitzordua zutela goizero Arroitzeko plazan. “Al aguardiente” irtetzea esaten zioten horri. Alegia, aberats lur jabeen zain egotea lanera joan eta egunean bertan diru pittin bat ateratzeko.

Eta halere, gaur egun baino hobeto pasatzen zutela dio GREGORIO ECHEVERRÍAk. Txabisketik irten eta tabernaz taberna joaten ziren kantuan. Charcos por las calles y un triste paseo, nada nos importa porque te queremos, aquí hemos nacido y este es nuestro pueblo. No lo cambiamos por el mundo entero… Arroniz…las chicas de Barbarín son jamón y las de Luquin pimpollo del país del Celedón. Si pasas por Urbiola observarás que son mucho mejor. Eso lo dirás tú pero yo no!”

MARIA BARANDALLAk aldiz, gogoan du gazte horiek beraiek gauez ezkongaiei egiten zizkieten zenzerradak. Emaztegaiaren etxeko atarian, gauez jotzen zizkioten ezkilak ezkondu aurreko gau batean.

Bihurrikeriak, gosea, kantuak, lana…

Arroitzeko Udalak sustaturik, 2015.urtean zehar 13 elkarrizketa egin ditu Labrit Ondareak, Navarchivo eta Nafarroako Unibertsitate publikoaren babesaz. 30 ordu inguru bildu ditu Arroitz herriko biztanleen oroitzapenekin. XX.mendeko memoriarekin abiaturiko proiektua da Kultur Ondare Materiagabearen bilketa. Testigantza horiek gordeta gelditu dira betirako eta BIHAR IRAILAK 4, OSTIRALA Arroitzeko Errota Mendia aretoan 19etan ezagutzera emanen ditugu.

Gonbidatuta zaudete!

labrit2labrit3

ELKARRIZKETATUAK:

ELÍAS PITILLAS ZALDUENDO

SILVESTRE ALEGRÍA ECHEVERRÍA

GREGORIO ECHEVERRÍA SAN JUAN

JUANA Mª ARBEO MAULEÓN – JUAN CRUZ OSES

MANUEL SAN JUAN GARRAZA

ANTONIO ECHEVERRÍA LARRASOAIN – ANGELA AZCONA MAULEON

JESÚS ITURRI NOGUERA

BENJAMIN ECHEVERRÍA VELAZ

MARÍA BARANDALLA MASTRESALAS

ELENA ARRASTIA BUSTO

FRANCISCO MAULEÓN ECHEVERRÍA

PABLO OSES LARUMBE – CONCHITA SAN JUAN GARRAZA

AMPARO GARISOAIN OLEA

HITZORDUA

Irailaren 4, ostiralarekin 19etan, Arroitzeko Errota Mendia aretoan.

Bertaratuko dira: Abel Castillo (Labrit Ondarea), Alfredo Asiain (NUP), Alkatea eta zinegotziak.

HARREMANETARAKO

Labrit Multimedia – Komunikazioa

www.labrit.net

labrit

Arroitz

Arroitz2
Argazkia: A.M. Goñi

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.