Arratsalde #kolosala Twitterren ere (bideoa)

#kolosalaEgin Dezagun Bideak bideoa sortu du joan zen larunbatean Twitter gainez egin zuten #kolosala mezuekin. Ehunka izan ziren manifestazioa zuzenean Twitter bidez erretransmititu zutenak eta beste milaka joan zen astean zehar aldarria sarera eman zutenak. XXI. mendean aldarrikapen oihuak ez dira kalean bakarrik egiten.

2 pentsamendu “Arratsalde #kolosala Twitterren ere (bideoa)”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2012-01-10 16:30

    Baina hala ere 10 minutuz besterik ez zuen lortu TT izatea (edo beste hark dioen lez GoriGai). Badu esplikaziorik?

  • Iñaki Larrañaga 2012-01-10 19:25

    Nik oraindik ez dut aurkitu TT bilakatzeko zer baldintza bete behar diren. Ulergaitza zait #kolosala haien epe motzean bakarrik izana TT. Zentsura diote askok, baina argudio onik ez dut irakurri. Eta, zer esango dut ba, pixka bat zapuztu ninduen #conquis Espainiako lehen TT bilakatzea eta bi egun lehenago #kolosala ez.