Arran

Arran

Arran-hotsa, arran-hotsa, Katalunian lehenik eta gero Balearretan. Bizkaian arran, joalea da, baina ez katalanez, uste dut erroa dela.

Nolanahi gisa, durundia entzun da Madrilen. Ezinegona, amorrazioa eta erasoa. Hori da sumatu duguna Madrilgo prentsan. Baina ez prentsan soilik, jendea ere oso-oso erasokor ikusi baitugu, El Mundo, ABC, El Pais eta gainerako hedabideetako foroetan: erasoa, bortxa…terrorismoa… zer ez du oihukatu jendeak Arranekoen kontra? Gauza horiek bake-bakean, gizalegez, egin behar omen dira.

ArranTurismoak hil egiten omen du. Hala diote Arranekoek, eta ez nieke kontra eginen. Hil, natura suntsitzen duelako; hil, udalekuetan bizi den jendea askotan errazkerian erortzen delako, ez ikasi eta ez deus -adibidez, Balearretan ez du inork ikasketa luzerik egin nahi-. Hil, gizartea aberetzen duelako. Hil, bizitzea uzten ez duelako. Hil, beste mila ziogatik.

Berriz, gure herrian, beste modu batez azaleratu da haserrea: Iruñeko alde zaharreko jendeak prentsara jo du, idatzi eta gutunen bidez; Donostiako parte zaharrekoek, prentsa-aurrekoa eman dute eta jende agerraldia iragarri dute.

Edukazio guztiarekin atera dira, baina Madrilgo prentsa, kasu honetan mutu.

Zorionez, Arranek agendan jarri du turismoaren izurria eta izugarrikeria. Bejondeiela eta bejondeigula!

Turismoak hil egiten du.

14 pentsamendu “Arran”-ri buruz

  • Turismoak hil egiten duela? Hori horrela bota eta gustora geratuko da bat baino gehiago. Euskaldunok baina hiltzaile saiatuagorik leku gutxitan egongo da…galdetzea besterik ez genuke kantabrian, landetan, jakan edo benidorm ez esatearren, adibidez, donostian edo zarautzen bigarren etxebizitza erosle handienak Deba Goieneko kooperatibista kuadrila jatorra izan dugula aspalditik…turismoak hil egiten du…bota eta gustora geratuko zara

    • Turismoak ez duela hiltzen? Hori da hori, beste alde guztia kolonialismo bortitzenaren menpean dagoenean esatekoa!. Lapurdiko kostalde guztia birrindu duenean. eta jende arrotzez bete duenean!? Ez, turismoak ez du hiltzen, soil-soilik urtu gure izaera ezerezean bukatu artio.

      • euskaldun bat 2017-08-05 20:43

        Garbi hitz egin dezagun. Hau guztia jende arrotzez, maketoz, bete duena ez da turismoa izan, inmigrazioa baizik. Baina kolonialisten hizkuntzarekin “refugees welcome” diozue. Ez zaretela aklaratzen! Bizi guztia AEB kritikatzen daramazue eta gero hark eragindako triskantzen ondorioak garbitzeko galtzak beheratuta “refugees welcome” esanez zabiltzate. Eta badakizue zer? Ba errefuxiatuak hona datoztenean ez datoz Euskal Herrira, Espainiara eta Frantziara datoz. Eta maketoekin bezalatsu, tiroa atzekalderik aterako zaizue.

  • Zergatik obsesio hau turismoarekin baina ez inmigrazioarekin?

    • Hiltzen Hil 2017-08-04 21:29

      Ondo legoke jakitea ea zein jarrera hartuko luketeen progre horiek turisten gehiengoa beltza edo musulmana balitz…

      • ganbaratxotik 2017-08-05 11:34

        Nik dakidala mediterraneoko jekeak beltzak (ilunak) eta musulmanak dira, ez da hala? Eta txinatar aberats berriak, horiak? Eta euskal giriak…txuriak agian?

        • Hiltzen Hil 2017-08-07 16:30

          Errepikatuko dut ea ulertzen duzun: “…turisten GEHIENGOA…”

    • Turismoarekin obseisoa? Bai jauna, obsesioa. baina hara eta hona ibiltzeko obsesioa da duena gizarte konsumista honek. Horrela bazter guztiak kakaztatuz eta ondatuz..

      • Guztiz ados. Guztia kakazten dute beraien ibiltze eta mugitzearekin. Hara eta hona, zertarako dute ba etxea ezta?

      • euskaldun bat 2017-08-05 16:11

        Turismoak berez ez du izateko arrazoi handirik baina beste gauza asko bezala hor dago eta milioika pertsona hara eta hona mugitzen dira. Ni ere oporretan nago eta lanera itzultzen naizenean entzun beharko ditudan lehenengo galderak “non izan zara?” izango dira, urtero lez. Eta mundu guztiak dakigu turismo masiboaren kalteak eta guzti hori, baina aurten bapatean lehenengo orrian agertu da eta dirudienez ezker abertzalea (Ernai) dabil gaia mugitzen. Eta nik jada zer pentsatu ez dakit Ezker Abertzaleko jende honi buruz, iluminatu batzuk dira, iluminatuak, beti berandu dabiltzanak eta tajuzko ezer egiten ez duen jendea.
        Garai batean baratze eta soroetan lan egiten genuenoi barre egiten ziguten denek, ezker abertzaleko jendeak barne. Gero oso denbora gutxian kriston aldaketa gertatu eta baratzean lan egiten dugunoi glamourra iritsi zaigu ezker abertzalekoen eskutik. Bapatean autokontsumoa, ekologikoa eta ez dakit zenbat hitz gehiago erabiltzen hasi dira, eta hori bakarrik ez, lehen azoketan bakar-bakarrik egoten ginelarik, orain hara joan zaizkigu eta gauzak nola egin behar diren, antolatzen eta agintzen hasi dira, duela gutxi arte barre egiten zigutenak. Eta hori bakarrik ez, “auzolana” hitza ere bere egin dute, beste inork lehenagotik ezagutuko ez balu bezala. “Auzolana” hitza barra-barra, baina egin, egin… ezer ere ez. Asanblada eta autogestionatutako lokal ugari baina funtsean ezer ere ez. Orain berriz turismoarekin sartzea erabaki dute. Eta nik galdera bat dut? Jende hori oporretarako oso furgo zalea da, jende alternatiboa eta autogestionatua, baina inoiz galdetu al diote beren buruari turista guztiak furgoarekin hasiko balira, turismoa orain dena baino ere kaltegarriagoa zatekeela? Lehen sozialismoa, orain baratzak eta autokontsumoa, eta turismoarekin nork daki zer darabilten buruan. Gai guztiak lardaxkatu eta ezertan ezer ere ez duzue egiten. Mugatu zaitezte euskaraz hitz egin eta defendatzera, beste gauza guztietan lotsagarriarena egiten duzue eta.

        • ganbaratxotik 2017-08-06 10:14

          “Denok dakigu turismo masiboaren kaltegarri dela” diozu eta Ezker Abertzaleak agerian jarri omen duela. Arazo bat identifikatu, kontziente egin eta orain konponbidean jarri dezagun denon artean. Baratzegintza, autokontsumo,ekologikoa,…sustatzen ari da.
          Pozgarria ez al da? Nere inguruan politikoki definitutako herritarren artean euskera gehien darabiltenak beraiek dira.
          Aurkari politikoaren akatsak izugarriak dira beti, seguru, baina zenbat kostatzen zaigun zerbaiten asmatzen duenean, oso noizbehinka denean bada ere, onartu eta zoriontzea.Neuregandik hasita.

          • Turismo jendetsuak sortzen dituen arazoak legea erabiliz konpondu behar dira (tasak jarri, eta abar) eta ez turistei erasoz. Badirudi ezker abertzaleko txakurtxoek arazoen konponbidea soilik bortizkeria erabiliz konpontzen direla uste dutela.

  • “Se entera o no se entera, la clase obrera?”

  • Hiltzen Hil 2017-08-07 16:36

    Bartzelonan urteak daramazkite droga saltzen mafia pakistandar eta magrebiarrek Las Ramblas eta Parallel aldean, alegia, El Raval ghetto musulmanaren inguruetan. Urteak daramazkite jendea kutsatu eta gaixotzearen bidez aberasten, disimulorik gabe kalean droga mota ezberdinak saltzen, poliziaren ezikusi argiarekin. Baina horretaz ez dut salaketarik entzun sekula. Ez al da akaso turismoa bera baino gauza larriagoa?