Arnaud Abbadie

?Arnaud Abbadie –

Arnaud Abbadie jaun calongea osso garranci handico personaia içan omen cen XIX. mende-amaieraco Ipharraldean, baina, ez da erraça suertatzen haren gaineco datu ascoric escuratzea. Içaitez, Arnaud Abbadieren biographia cehatza idazteque dago, nahiz eta Larresoron bere ikasle içandaco bai Jean Etcheparec eta bai Jean Saint-Pierre Anxuberroc haimbat arguibide arguitaratu cituzten.

Arnaud Abbadie
Arnaud Abbadie

Larresoroco aphezgaiteguico çucendari «ecin ahancizco» bilhacatuco cena, 1843co aphirilaren 15ean jaio cen, Naffarroa Behereco Amicucen, hain çucen ere Bithiriñaco Garatia etchean, laborari-familia on batean.

Kepa Altonaga iracasle jaunari esquer lorthu ditugu hemen jaquinarazten ditugun guztiac.

Dirudienez, berandu hassi cen ikasten aphezgoraco: hamahirur urthetan lur-lanean ari içan cen bere aita-ama eta haurrideen ondoan.

Hamasei urthe inguru cituela abiatu cen Larresoroco Seminario Tipira, baina orduraco eguinda çuen egonaldi bat Hazparnen frances «aphur bat» ikassi nahian, eta berce bat Donapaleun latina hobetzeco. Edocelan ere, francesa memperatuta rhetorico «aho eder» eta «elhe sarcor» bihurtu cen. Baionaco Seminario Handian apheztu cen 1868co ekainaren 6an, eta berehalacoan iracasle bidali çuten Larresorora.

Hirur urtheren ostetic, 1871co urrian philosophia iracasle icendatu çuten, berriro ere Seminario Handian, eta gueroago economo, 1876. urthean. Seminarioco economoa içaiteaz batera, historia ecclesiasticoa iracasten hassi cen, eta hori dela-eta, gure missionelarien ekinça miresgarriac eçagutaraci eta vocatione berriac sortharazteco asmoz, Annales de la Propagation de la Foi aldizcariaren euscarazco redactionearen ardura hartu çuen. Villasantec dioenez, Maisonnave calongearen çucendaritzapean 1877an abiatu cen, hilabethe biric behin aguercen cen Fedearen propagationeco urthecaria. Nolanahi, Arnaud Abbadiec ikasle-talde bati escatzen ceraucon Annalesen itzulpenaren lehen cirriborroa, eta horrela, Bidart, Castets, Sancinena eta berce haimbatec çorroztu eguinen çuten, guerora pulpitutic eta erabili beharreco euscara.

Luce baric, 1880. urthean Larresoroco çucendaria, aita Souberbielle, Baionaco Seminario Handico buruçaguitzaraco deithu çuten, eta gure Arnaud Abbadie bidali haren ordez Seminario Tipira, artean 37 urtheco guiçon errimea cela, larderiaduna. Diotenez, baceducan egoquiera horretaraco içaera berebicicoa: berezcoac ei cituen nagussitassuna eta aguincen jaquitea. Guiçon içugarria omen cen, «usaian garratz», disciplina xehetassunic ñimiñoetaraino hedatu çuena, baina dioscutenez, osso bihozbera aldi berean. Manex Hiriart-Urruti idazle handiac Pierre Buruçain medicu euscalçaleari erran beçala, Arnaud Abbadie «est un sauvage, au bon sens du mot… et même un peu dans l’autre, peut-être»; eta hurrengo batean ondocoa eransi ceraucon: «tout excellent homme, tout esprit et tout coeur qu’il est, étant un parfait sauvage, peu répandu par nature; d’une modestie farouche qui ressemble presque au défaut contrahire; de plus, devenu par suite d’une maladie et par les circunstances, à moitié sanglier». Dena dela, ikasle labecada asco eta ascorençat «M. le Supérieur» içanen cen vicitza ossoraco, edota «Superiora» hurbileco baten batençat. Iracascunçari dagoquionez, philosophia gorde çuen bere ardurapean, eta horrela «çuhurquindearen eracasle» içan cen, Etcheparec dioscunez. Berceac berce, Manex Hiriart-Urruti, Blaise Adema eta Jean Barbier eduqui cituen iracasle lagun, eta haren ikasle içan ciren, erraiteraco, Jean Etchepare, Jean Saint-Pierre Anxuberro, Jules Moulier Oxobi, Laurent Apheztegui eta Jean Eliçalde Cerbitzari. Aiphaturico guztioc, harrobi horretaco euscal idazle bicainac, «Larresoroco escola» icenaren egoquitassunaren bermea dira. Nolanahi, Seminario Tipiaren çucenceac eta philosophia iracasteac ez çuten «guiçon goren» hori akitu, eta Escualduna aldizcarian laborançaz idazteari ekin ceraucon: «Haren arguiec edercen çuten lur lana. Languileari leguncen ceraucoten gogoa eta minçai çaharra lothu cen harequin, ordu artio erdaraz baicic aiphatzen ez ciren cer batzuei». Sail horri «Laborarier» deithu ceraucon, eta, ança, «hamaborz bat urthez jarraiqui, casic aste guciez» lothu citzaion; alabaina, «hogueita cembait urthez» içan cela iracurri deraucogu Etchepareri berce behin, eta bai Alcibarri ere. Contuac contu, nehon ez dut aurkitu noiztic noiz arte aritu cen asteroco ataça horretan. Hala ere, gogora deçagun, Manex Hiriart-Urruti apheça 1887an sorthurico Escualduna aldizcariaren bigarren çucendaria içan cela, 1891tic hil arte, eta, horrela içanic, lan-hypothesi modura luçatuco dugu guti gorabehera urthe horretan hassi cela Arnaud Abbadie aldizcarian parte harcen Hiriart-Urrutiren escutic. Ecin guehiago cehaztu, Escualduna aldizcaria consultagarri ez dugun bitartean.

Arnaud Abbadieren gaitassuna laborançari buruz idazteco, ez cen soilic oinharritzen liburuetan iracurritacoan, içan ere, aitzurrean hasten cen astia çuen aldi guztietan. Lagunçaileren bat eduqui arren, bere escuz lancen cituen Seminario Tipiaren sorhoac, eta bai, gueroago, berac erossitaco Ezcanda deithu etchalde chiqui bateco lurrac. Dirudienez, neurri batean hor haztatzen cituen liburuetaco iracaspenac, Escualdunaco articuluetara aldatu aurretic. Gainera, ecin dugu ahanci haurçaroan eta ophorraldietan Amicuce Bithiriñaco familiarequin ikassitaco guztia. Hala ere, Franciaco Statuaren eta Eliçaren arteco berezcundearen aucia dela-eta, Biarritzeco policia-buruac Larresoroco Seminarioa hustu eguiteco aguindua eroan çuen bertaraino 1906co abenduaren 12an. Hurrengo 24 orduetan 160 ikasleec hanca eguin behar içan çuten, baina, çucendaria eta iracasleac barruan guelditu ciren policia-indarrei itcharoten. Contua da, Larresoroco apheçac Bellocqueco beneditanoen monasterioan atherbetu cirela gorabehera negargarri batzuen ostetic. Alabaina, ez ciren horrela amaitu Arnaud Abbadieren eroapena probatzeco jaçocune mingotsac. Aspaldian harri-minac jota cebilen, eta, estoicismoz nocitu arren —«oinhaceric jassangaitzener gogor egonez», azquenean guztiz beharrezco suertatu citzaion chirurgiara jotzea, «bethi halere bere eguimbideari jarraiquitzen cela». Bigarren operatione bat ere pairatu çuen thoqui berean: «huntaric landa hautsi baitzen eta ecincen abiatu». Dena den, eritassunac eta ebaqui-çauriec baino guehiago nahigabeec higatu ei çuten Arnaud Abbadie. Berceac berce, Guerla Handiaren hassiera eçagutu çuen, eta horregaz batera bere ikasle ohi guztien angustiac eta doluac vici içan cituen. Hirur urthez luçatu cen Arnaud Abbadieren agonia. Azquenean, hamar urthe etsigarriren buruan, Bellocquen hil cen 1916co marchoaren 2an. Pierre Buruçain medicu euscalçaleac jagon çuen azquenaldian, eta pneumonia batez cendu cela dioscu.

Haren idazlanac HEMEN naffar graphian.

Arnaud Abbadie

NAFFARRERA

2 pentsamendu “Arnaud Abbadie”-ri buruz