Arnaldo Otegiren aldeko argazki kanpaina

Honelaxe dio jaso dugun idatziak:

“Aupa!

Elgoibarko ARNALDO ASKATU,POLITIKA ASKATU! plataformatik, ideia bat sortu zaigu. Dokumentu honekin (politika askatu!) ados zaudetenei, argazki bat ateratzea, eskatuko genizueke, hasiera batean, pertsonaia EZAGUNEI zabaltzea pentsatu dugu, eta jarraian, agian, jende guztiari zabaltzea….

Gauza, hau izango zen, argazkia, Arnaldoren preso zenbakiarekin ateratzea (numero de preso dokumentua inprimatu eta hor daukazue) denok preso bagina bezala.

MjUzOA==

 

Gero jarraian, orrialde batean, zintzilikatuko ditugu argazkiak, eta gero aditzera eman prentsa bitartez. Espero dugu ideia hau gustoko izatea eta zuen parte hartzea eskatzen dugu! milesker!

arnaldo askatu, politika askatu!”

www.arnaldotegi.com

Irudia | Otegiren preso zenbakia | zz | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.