Arnaldo Otegik kartzelan jarraituko du “Bateragune Auzian” zigorra jasota

Arnaldo Otegik kartzelan jarraituko du "Bateragune Auzian" zigorra jasotaSER Irratiak jakinarazi duenez Auzitegi Nazionalak zigortu egingo ditu “Bateragune Auzian” auzipetuta dauden Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto.

Bihar goizean egingo dute publiko sententzia eta zigorra. “Talde armatuko kide” izatea leporatuko diete sei auzipetuei. Hamar urteko kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak Otegi eta Diezentzat. Bederatzi urte Zabaletarentzat eta zortzina Jacinto eta Rodriguezentzat.

  • Twitter-en #bateragune erabiltzen ari da filtrazioa komentatzeko.

Zigor honekin muzin egin dio Espainiako Auzitegi Nazionalak defentsaren argudioei eta euskal gizarteko zati handi bati, baita alderdi politiko gehienei ere. PSEk berak Otegi zigortzea bidegabea litzatekeela iradoki du Gipuzkoako Batzarretan.

Otegik ETA “soberan” zela azaldu bazuen ere, ETAko kidetzat jo dute epaileek. Hemen auzitegian esandako hitzak:

Arnaldo Otegik kartzelan jarraituko du “Bateragune Auzian” zigorra jasota

bateragune, kartzela, Otegi

11 pentsamendu “Arnaldo Otegik kartzelan jarraituko du “Bateragune Auzian” zigorra jasota”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2011-09-15 23:35

    Kartzelan ala kalean, Otegik EAEko lehendakari hautagai izan behar luke.

  • Amonamantangorri 2011-09-15 23:49

    Orain sententziak SERek argitaratzen ditu.

    Oegik, libre ala barrutik, EAEko lehendakari hautagaia izan behar luke.

  • Joder, ze mania! Otegik bakarrik ez, Jacinto, Zabaleta eta Rodriguezek ere kartzelan jarraituko dute, ezta? Zergatik Otegirentzat bakarrik titular guztiak?

  • Amonamantangorri 2011-09-16 00:10

    Ilargik arrazoi du. Titularra aldatu behar litzateke

  • Hori da hori Espainiako epaitegien seriotasuna: azkenean kinielak ez ditugu egingo sententzien gainean, albistea filtratuko duen hedabidearen inguruan baizik.

  • Hasier, deskuidatu egin zara: badago, hauxa da Espainiako derechoa!

  • “Horrela da. Espainiarrak haien eta gure joko zelaien jabe dira.

    Eta, ondorioz, joko arauak haiek idazten dituzte; nahi dutenean betetzen dituzte, ala ez, eta nahi dutenean aldatzen dituzte, ala ez.

    Eta epailea eta zaindarien jabeak ere direnez, ez dute arazorik haien joko zelaiaren batasun sakratuaren atea arriskutan ikusten duten bakoitzean txartela gorria ateratzeko baloiarekin hurbiltzen den aurrelariari; aldagelara ala ziegara bidaltzeko. Eta ikusle batzuk aurrelariarekin bat egiten badute hauek ere kalera, “kutsatuta” daudelako.

    Baina guzti hau ez da batere berria Espainiako Erresumaren joko zelaian, ezta?”

    Gogora dezagun ere zer gertatu zen Eusko Legebiltzarraren izenean Ibarretxe Espainiako Legebiltzarrera joan zenean “kontsulta” xelebre horrentzako baimena eskatzera.

    Ostiko ipurdian eta kartzela mehatxua hori antolatzen ausartzen bazen.

    Eta gaur arte.

  • Josemari Navascués 2011-09-16 14:51

    Kalera!
    Bihar denok Donostiara!
    Astelehenean Bilbora!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude