Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria

Arnaldo_familiaIragan irailaz geroztik abendu amaierara bitarte GAZTEZULO.COM webguneko Eztabaidagunean irakurleek proposatutako guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu gara Arnaldo Otegiren alderdi pribatua gehiago ezagutzera eta garaikurra senitartekoen eskuetan uztera. LogroƱoko espetxetik, esker oneko hitzak igorri ditu berak. BIDEO BATEAN bildu dugu dena.

Urte honetan zehar egin duen ekarpena (edozein delarik ere bere alorra) kontuan hartuta, nork merezi du II. Gaztezulo Saria? Horixe luzatutako galdera.

2011ko irailaren 5etik abenduko azken eguneraino, GAZTEZULO.COM webguneko Eztabaidagunean nahi zuen orok izan zuen aukera bere proposamena egiteko edota besteren batek aldez aurretik egindakoari boto bidez babesa emateko, baita iruzkinak uzteko ere.

Idazle, kirolari, musikari, dantzari, bertsolari eta besteren izen-abizenak izan dira baina, guztien artean, Arnaldo Otegi politikari elgoibartarrak jaso du babesik handiena. Besteak beste, “bakearen alde gizon honek adina” gutxik eman dutela aipatu dute bere alde egin dutenek.

Aurreneko aldian bezalaxe, Monica Tort zeramikariak landu du garaikurra eta, hau hartuta, sarituaren herrira abiatu gara GAZTEZULOko kideak, Arnaldo Otegiren alderdi ez publikoa gure irakurleei hurbiltzeko asmoz. Haren lagun, ezagun eta senitartekoen eskutik jakin dugu gehiago, eta haien eskuetan utzi dugu garaikurra, politikaria etxera itzultzen denean bertan topa dezan. Guzti-guztia bideo batean jaso dugu.

Arnaldo Otegia, Gaztezulo, Gaztezulo Saria

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude