Ari, ari, ari

Jaun-andreok, EAJko Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izendatu dute gaur Gasteizko legebiltzarrean. Zalantzarik al zuen norbaitek? Beno, ez, ez, ez du gehiengoak hautatu. EH Bilduko 21 bozak Laura Mintegirentzat joan dira. PSE-EE, PP eta UPyDko diputatuak abstenitu egin dira. Urkulluk, hortaz, bere alderdiko 27 kideen bozak besterik ez ditu jaso. Nahikoa Euskadiko ordezkari bilakatzeko. Nahikoa euskararen lurraldearen irudi izateko.

Nahikoa al da, ordea, aldaketa sustatu eta bermatzeko? Nahikoak al dira 27 eserleku aurkako 48ren aurrean? Mintegik gobernuak izango duen ahultasuna azpimarratu du, babes eskasa jasoko duelakoan. Bien bitartean, Urkullu hunkiturik agertu da. Demokrazia garaiko bosgarren lehendakaria, EAJko laugarrena. Aizu, bada marka! Zaila izango al du aurrekoak baino okerrago egitea gauzak?

Baina bai, denetariko beldur, zalantza eta galderak ez ote dituzte ba izango diputatuek oraintxe bertan. Alde batetik, ea ez ote den Euskal Herria estatu bilakatuko. Bestetik, ea Espainiako erkidegoa izaten jarraituko duen Euskadik. Dena dela, argi dagoen gauza bakarra (edo ez horren argi?) zera da: ari, ari, ari, Urkullu lehendakari!

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...

4 pentsamendu “Ari, ari, ari”-ri buruz

  • zuziintziin 2012-12-13 15:39

    EAJren hirugarrena ez, laugarrena.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-13 17:06

    Erregimen koloniala aurrea ta tinko kolonizatuen babesarekin, botoekin, dirukin…. Ongi etorri Espaianako koroaren ordezkari ordinarioari! Representante ordinario de la Corona. Nabarrako koroia? Ez, ez… Espainakoa!!! Ah….bale…. Hemendik lau urte…denok urnetarat berriro.

  • ARI ARI ARI, URKULLU LEHENDAKARI!!!