Argi gorria pizten denean

Argi gorria pizten denean –

-Zer gertatu zaio ba?

-Argi berdea gorri jarri da.

Erantzun erraza eta alferrikakoa da, arazoak konpontzeko dugun ezgaitasunaren erakuslea. Argi gorria ez da inoiz seinale ona, ezta oraingoan desberdin izango. Internetek huts egin dit etxean, ziplo erori da, baina ez du zaratik egin. Zergatik gertatu den? Argi berdea kendu delako, nik zer dakit.

Argi gorria pizten deneanBeñat Etxepareri norbaitek luma eskutatik kendu izan balio bezala, ezgai, edo Miguel Angeli zinzela, ezgai. Artista izan gabe ere, lan tresna gabe utzi naute. Nire gorputz eta adimenaren luzapena baliogabetu didate di-da batean. Argi gorria gorrotatzen hasia naiz. Behintzat kaxa zuri horrek su hartu balu! Baina ez, ahotsa goratu gabe lana etetea erabaki du. Bere oharra argi gorriaren dir-dir xumera mugatu da.

Zein hauskorrak garen puskatzen zaizkigun gauzekin. Dena ematen digute sukaldatuta, internetetik hasi eta janarira arte. Nire arbasoek, akaso gauzak egin egiten zituztelako eta ez erosi, bazuten trebezia gauzak sortzen eta horiek konpontzen. Adibide bat: izkirak harrapatzeko salabardoa haiek egiten zuten, sareen faltan, zaku zahar bat erabiliz. Eta munduak biraka segitzen zuen.

Gaurkoa: teknologiaren menpekotasuna, entzuna izango duzue. Egunen batean dena kaketara joango da, ez dakit noiz baina gertatuko da, egon ziur. Gorriak eta bi ikusiko ditugu. Argi gorriak bazter guztietan, behar diren lekuan izan ezik… semaforoetan.

Autoa garajera eman behar da, ordenagailua dendara, zapatak konpondu beharrean berriak erosten ditugu. Badakizue gaur egun gehien apurtzen diren objektuak konpontzeko egiten dugun ahalegin handiena zein den? Botoia sakatzea. Ordenagailua berrabiarazi, argindarraren panelean eskua sartu, autoko giltza behin eta berriz eragin. Zein hauskorrak garen.

Ez naiz inoiz trebea izan eskulanetan, ez naiz taladroarekin zuloa egiteko gai. Baliteke nik ere erruaren zatitxoa izatea. Baina, otoi, norbaitek esango dit argi gorria berde jartzeko zer egin?

Eskerrak telefonoaren bestaldean norbaitek lagunduko didan.

Argi gorria pizten denean  Argi gorria pizten denean  Argi gorria pizten denean Argi_gorria pizten denean 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra