Ardi beltzak

by pasotraspaso
by pasotraspaso

Zapaterok Hispanitateko desfile militarrean, urtero legez, txistuak aditu behar izan zituen astelehenean. Espainiako presidenteak garrantzia kendu zien bere aurkako protestei. Baina hainbat hedabideetan nabarmendu dutena, ez da izan Zapaterori txistu egin izana, Gallardon haren defentsan atera izana baizik. Bai, Gallardon, PPko ardi beltzetako bat dugu.

Hainbat alderdikiderekin ezinikusia nabarmena da. Esperanza Agirre Madrileko Erkidegoko lehendakariak ezin du jasan. Gallardonen manerak ez dira PPn ohikoak eta hori ez zaio barkatzen.

Baina ez da bakarra. Artaldean bereizten dakiten politikariak ugari baitira. Extremadurako presidentetza utzi zuenetik, ez dugu haren berririk. Bi urte dira jada, Rodriguez Ibarraren astakeriek teleberriak alaitzen ez dituztela… Baina hura ere ardi beltza zen. Extremaduran agian ulertuko zuten, baina handik at gutxik konprenitu genezakeen zergatik ez zen PPn afiliatzen Ibarra jauna…

Eta hemengo alderdietan ere ardi guztiak kolore berdinekoak ez direla nabarmena da. Kasurik sonatuenetakoa Josu Jon Imazen zen. EAJko presidente zenaren ideiek talka egiten zuten zuzentzen zuen alderdiaren gehiengoak pentsatzen zuenarekin. Horregatik diote horrenbesteko sinpatia PSEkoek eta mitinetan ere eredu gisa jarri ohi dute Josu Jon. Argia ikusi duen Mesiasaren pareko.

Ezker Batuaren eta EAren kasuan artalde koloretsuegiak zirela esan behar. Beltzak, zuriak, marroiak, akaso kolore exotikoago ardiak ere topatu genitzake artalde horietan. Eta horrexegatik egon dira egon diren zatiketak.

Baina¬†positiboa ere bada alderdien baitan iritzi ezberdiak egotea. Batzutan baita kontrajarriak ere. Artalde izateari uztea eta balak ahots propioz egitea. Zoritxarrez politiakari gehienak molde berdinarekin eginak dirudite eta horrexegatik deitzen dute atentzioa horrenbeste ardi beltzek…

Eli Epelde

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude