Arazoari lepoa emanda

Arazoari lepoa emanda

Arazoari lepoa emandaOihana Etxebarrieta EH Bilduko kideak Alarde Parekidea babesteko eskatu zion aurrekoan Lehendakariari: “Zure zain egongo gara Irungo udaletxeko balkoian, berdintasunaren aldeko borrokan aletxoa jartzeko”.

Agudo ihardetsi zion Iñigo Urkulluk, “non egongo naizen ikusiko duzu, eta egongo naiz egon behar den tokian”.

San Martzial eguna igarota, ikusi genuen bai, Gipuzkoako ekialdera jo beharrean Bizkaia mendebaldera jo zuela Lehendakari jaunak, baina Irungo udaletxeko balkoian utzi zuen hutsunea baino kalapita gehiago eragin du Irungo Batzokiko balkoian batu zirenen jarrera agertzen duen argazkiak; eskumatara duzuen honexek.

Asko izan dira, argazkia ikusita, EAJren jarrera gaitzetsi eta lotsa sentitu dutela agertu dutenak. Norbaitek, argazkia moztuta zegoela konturatu eta, Twitter bidez, jatorrizkoa agertu duen arte.

(Klikatu goiko argazkia, osorik ikusteko).

Moztu gabeko argazkian, alarde parekideari lepoa emanda jarraitzen dute lehen solairukoek, baina derrepente, honek arazo izateari utzi dio, bigarren solairua moztu izana bihurtu baita mintzagai, non bertaratuek jarrera agerrikorragoa duten, dena esatera; manipulazioa!

Norbaiti edo zerbaiti lepoa ematea mespretxu egitea dela irakurri dugu Orotariko Euskal Hiztegian. Eta nago arazoari lepoa ematen jarraitzen dugula, argazki bat moztuta erakutsi izana alarde parekideak beste behin jasan behar izan duen mespretxua baino larriagoa bihurtu dugunean.

Arazoari lepoa emanda

18 pentsamendu “Arazoari lepoa emanda”-ri buruz

  • Nork esan du argazkia moztuta erakustea alarde parekidak jasandako mesprexua baino larriagoa dela? Ez du inork esan eta ez da inorentzat horrela bihurtu. Tesi faltsu horrekin testu hau osatu duena oso fede txarrarekin ari da bezterrak nahasten.

  • Margaritxon, argazkia manipulatu duenak helburu bakarrarekin egin du: EAJ-ren aurka egitea. Eta horretarako berdin izan zaio errealitatea berak nahi zuenera mugatzea. Izan ere, Irun eta Hondarribian, oraindik ere, milaka herritarrek nahiago dute Alarde Tradizionala Alarde Ofiziala baino…eta ez da EAJ-ko alderdikideetara mugatzen hori bakarrik, gogoratu bestela Hondarribian EH BILDUKO udaleko zinegotziek ere disimisioa aurkeztu zutela gai horren inguruko iritzi ezberdinak zituztelsko. Edonola ere, lotsagarria da batzuek duten obsesioa gaia manipulatzeko eta zein lotsa gutxi duten errealitatea eurei komeni zaien erara moldatzeko nshiz eta horretarako gezurretan ibili behar. izan ere, bizkarra emanda 5 emakume agertzen dira baina goiko balkoian 9 pertsona agertzen dira. Errealitate hori, ordea, nshita izkutatu da esan ahal izateko Batzokian bizkarra eman diotela alarde parekideari. Lotsagarria benetan! Baina ez gaitu harritzen betiko horien jarrera horrek…lehengo lepotik burua!

    • Manipulaziorik eztago aizu, argazkian batzuen jarrera lotsagarria salatzen da , ez guztien jarrera, beraz bekaldean bizkarrik ematen ez badute ez du garrantzirik, ta herrian askok berdin jokatzen dutela erratea aitzaki bezala oso aitzaki petrala da.

      Bizkarra eman zioten alardeari edo ez? Bai eman zioten. Orduan?
      Bildukoa Bildurekin aurkeztu zanean bazekien Bilduren jarrera Alardearekiko, gero bere alaba Alarde baztertzailean ateratzeko aukeratua izan zanez, horren alde egin zuen, baina horretarako dimitutu behar zuenn, Bildun sartu zenean bazekielako Bilduren jarrera.

      Ta Alarde baztertzailearen aldekoek, memeloak izateaz gain gezurti ta ezjakin hutsak dira, ia inork ez daki Alarde “tradizionala” tradizio mordo izan dituela garaiaren arabera, kantinerarena aldaketa bat dela, ia inork ez daki zergatik ospatzen den ta askorekin hitzegin ta gero gauza bat oso argi gelditu zait.

      Giznon askok ez daude baztertzailearen alde emakumeak baztertzeagatik, koldarkeriarengatik baizik.
      Askok egun hortan beraien lagunekin (gizonekin soilik) egin nahi dute parranda, ta hori lortzeko alardearen bazterketa behar dute aitzaki, antza denez ez dira gai beraien emakumei errateko ez dutela egun hori beraiekin pasatu nahi.
      Ta emakumerik ez duenak, lagunekin pasatu nahi du eguna ere, beraz bazterketaren alde lerratu behar da ere.

      Baina beno tradizioak jarraitu ditzazkegu, beraz gaur egun Alarde baztertzailean ateratzen diren %50a edo kanpora.

      Hidalgoa ez dena kanpora, bertan jaio ez dena kanpora, euskalduna ez dena kanporra…

      Hori bai izango zela benetako tradizioari jaramon egitea, memelkeria zatekeela? Ba gaur egun bezala.

      Bukatzeko, ea ados jartzen diran alardea ospatzearen zergatiarekin, milizia foralengatik da edo San Martzialeko gudarengatik, bigarrenarengatik bada, doaztela popatik hartzera den denak.
      Ospatzea gure anai euskaldunen arteko borroka bat Gaztelaren konkistarengatik? Burutik jota gaude?

  • Irunen nahiago dute emakumea jaietan harrikoa, sukaldea eta plantxara mugatzea eta jaietan parte ez hartzen uztea. Eta EAJk hori eta partaidetzaren aldeko alardea plano moral berean jarri nahi ditu. Hortik aurrera, hitz egin dezagun motozerraz moztutako ileaz eztabaida desbideratzeko.
    EAJ ren jarrera epelak LOTSA ematen dit.
    Hortik aurrera, atera ETA, orrazkerak eta dena delako guztiak.

  • Buahhhh txabal!!! Nola ez ba!!! EAJ gora EAJ behera…plano morala eta guzti. Ea behingoz batzuk konturatzen diren herritarrak ez direla hain erraz manipulatzeko bezain sinpleak…nahiz eta zenbaitek hori nahiko luke. Kasu honetan Irungo batzokiko balkoian 14 pertsona zeunden eta horietako 5, emakumezkoak, bizkarra emanda. Aldiz, beste 9 bizkarra eman gabe. Baina, beste behin ere errealiatea manipulatu nahi izan da EAJren aurka egiteko. Izan ere, argazkia bere osotasunean erakutsi izan balitz mezuak ezingo luke izan: EAJ-k bizkarra ematen dio alarde parekideari. Horren ordez, asko jota, izan beharko zen: Batzokiko balkoian dauden 5 emakumek bizkarra eman diote; ordea, beste 9 pertsonak ez. Hau da bi herenek ez diote eman bizkarrik. Baina! zoritxarrez EAJren aurkako mezua zabaldu nahi duenarentzako argazkiak bere osotasunean islatzen duen errealitatea ez da berari gustako litzaiokeena…zergatia? Denok dakigu. Ondorioa? Ba horrelako manipulazio eta konfrontazioan are gehiago sustatzeko saiakerek kalte handia egiten diotela benetako helburua denari: alardea normalizarzeari.

    • Bakarra bada bizkarra ematen duena jada iraingarria da, iraingarria den bezala bizkarra emateagatik santziorik ez jasotzea.
      5 bizkarra emanda lotsagrarria den bezala. Ta hor ez dago manipulaziorik, EAJkoen jarrera bait da.

  • Nire iritziz ez da manipulazio bat, lupa toki konkretu baten jartzea baizik. Alderdi baten balkoi printzipalean alarde parekideari lepoa erakustea burla egitea da. Hare gehiago Urkullu jauna edo alkatea alarde parekidera agertzen ez direnean. Alderdiaren egoitzako balkoirik garrantzitsuenean hori egitea baimentzeak lotsa eragiten dit. Ez baduzu nahi ez zaitez joan alarde parekidera, baina sabotaiak baimentzea eta babestea oso larria da.

  • euskaldun bat 2017-07-02 17:43

    Lehenengo aldiz joan naiz aurten alardea ikustera, hainbeste entzun izan dudan alarde hori zer den ikustera. Alarde tradizionala kalean nola pasatzen zen ikusi nuen
    Gero Aldabe mendira igotzen zirela esan zidaten kaleko batzuk baina alarde mistoa ere orduantxe hasten zen eta lehenbizi alarde mistoa ikustea erabaki nuen. Tradizionalean ere udaletxe aurreko ikuskizuna ikustea nahi nuen baina ez zegoen hurbiltzerik ere eta azkenean kaleko baxter batean hirugarren ilaratik hala nola ikustearekin konformatu behar izan nuen. Alarde mistoa 10etan hasten zen eta hainbesteko jendetzarik ez zegoenez udaletxera hurbiltzea zegoela ikusi nuen. Hurbildu nintzen bada eta plaza hutsik zegoen. Kazetari batzuk ikusi nituen eta pertsona multzo bat beraiekin. Hara joan nintzen. Maialen Iriarte ari ziren elkarrizketatzen eta beste emakume bat ere bai, beharbada emakundekoa izango zen, ez nago ziur. Berehala sentitu nuen bi pertsona haiek lekuz kanpo zeudela eta ridikuloarena egiten ari zirela pentsatu nuen. Ez dut inolako aurreiritzirik gai honetan, ez naiz Irungoa eta gai honi ez diot jaramon gehiegirik egin. Baina zer egiten zuten bi pertsona haiek han? Eta batzuk Urkulluren presentzia eskatuz… mesedez! Hori baino ridikulo handiagorik ez litzateke egongo! Herri bateko desadostasunetan nola zipriztindu daitezke goi mailako politikariak. Berehala konturatu nintzen hura ez zela berdintasun eza eta matxismo kontu bat, hura beste zerbait zela eta politikariak han sartuz gero egin zezaketen gauza bakarra gauzak okertzea zela eta besterik ez, “nire miserian nik agintzen dut” diotelako irundarrek arrazoi osoz. Eta EH BILDU han zegoen ridikuloa egiten bere benetako gerrak izan beharko liratekeen gaietatik aldenduta.

    • Nola ez dela berdintasun eza? Ez dela matxismoa? Esango zenidake zer den bestela?Askotan esaten da emakumeen erailketak izebergaren punta besterik ez direla. Ostiralean, jazarpen sexualari buruzko formakuntza bat izan nuen. Jazarpen sexuala jaso dutenen eta jaso izanaren pertzepzioaren aldea portzentaietan handi samarra da. Garbi ikusten dt zure iruzkinarekin lan handia dagoela egiteko.
      EHBilduren eusko legebiltzarreko ordezkaria bertan egotea brabo! Gaiaren larritasunari duen tamainaren pare! Beste ordezkariak egongo balira, gaia politikoki ( ez politikoeoan) landuko balitz egoera ezberdina zatekeen.
      Halere, bisita batekin iritzia osatzeko gai bazara, zu zeu. Nik Arantxa Urretabizkaiaren “Bidean Ikasia” liburua gomendatzen dizut.

      • euskaldun bat 2017-07-03 00:26

        Alardea ikusten nengoela, nire aurrean bi emakume zeuden, ama-alabak zirela uste dut, biak pertsona helduak. Kantinera pasatzen zen bakoitzean “Guapa!” oihukatzen zuten, beste guztiek bezalaxe. “Desfile guztian emakume bakan batzuk eta hauei guapaka… ufff! feministak hau ikusita, emakumearen erabilera etb esanez ikusten ditut” pentsatzen nuen. Baina gizonezko askori ere “guapo!” deika ibili ziren. Horrelaxe zebiltzan bada bi emakume hauek, ni isilik begira eta halako batean ama zirudienak, “este chico ya dirá que estamos locas!” alabari esan zion niri zuzenduz. Hor hasi ginen hitz egiten eta alardeari buruz gehiago jakiteko aprobetsatu nuen elkarrizketa hura baina azken urteetako gorabeheretan sartu gabe: gero nora joaten ziren, kantinerak nola aukeratzen zituzten, Hondarribiko alardea etb. “Así es todo el día, nosotras que lo hemos vivido desde pequeñas ya ves que nos emocionamos!” esaten zuen batek, eta hala zirudien, haiek eta haien inguruko jendeak nola bizi zuen ikustea txundigarria izan zen niretzat. Amaiera aldera, “ahora empieza el alarde mixto” esan zidan ama zirudienak, “que fue una obligación que puso el Gobierno Vasco” gaineratu zuen. Ez zuen ezer gehiago erantsi eta nik ere ez nuen ezer esan. Eguna ondo pasatzeko esanez agurtu ninduten eta hor amaitu zen hartuemana. Gero neska argazkilari batekin hitz egin nuen, Irungoa zen bera, gaztea, hogeitamar urtez behekoa. Azken urteetako tirabirei buruz galdetu nion eta hau esan zuen momentu batean: “hau horrela egin behar da! esanez hasi ziren batzuk eta gero dena politizatu zen”. Hori esan zuenean Irungo nire lankide ohi batek esandakoa gogoratu nuen istante berean, berak ere gauza berbera esan zuela gogoratzen nuen: “Hau horrela egin behar da!”. “Nire aitak esaten du alardean neska batzuk ere parte hartzen zutela eta inork ez zuela ezer esaten” gaineratu zuen neska honek, baina dirudienez dena gaiztotu egin omen zen pertsona talde bat autoritarismoz jokatzen hasi zenean. Lankide ohiak ere gauza bera esaten zuen. Ez dakit pertsona talde hori nork osatzen zuten, emakumeak ala gizonezkoak ziren eta joera politiko jakinekoak ziren ala ez. Ez dakit gero zergatik politizatu zen guztia, agian pertsona talde hori joera politiko jakin batekoak zirelako… Kontua da, neska hau ere alarde tradizionalaren alde zegoela eta aurreko ama-alabak ere bai.
        Zure erantzunean berehala aipatu duzu emakumeen erailketaren gaia eta gai guztiak nahastu nahi izan dituzu. Beraz, hiru emakume hauek kultura patriarkalarekin erabat alienatuta dauden hiru pertsona matxista direla esan nahi al didazu? Erailketen aurrean asaldetzen ez diren emakumeak hauek? Eta niri liburua gomendatu didazun bezalaxe hiru emakume hauei ere gomendatuko diezu, ez? Eta alarde tradizionalaren alde dauden irundarren %80ak (hori entzun dut) ere matxistak dira eta ez dute gizarte honetan dagoen berdintasun eza ikusten eta salatzen. Zuk ere badakizu ez dela horrela eta badakizu alarde tradizionalaren alde daudenen artean feminista sutsuak ere egongo direla. Beraz, garbi dago istoria guzti honen atzean zerbait gehiago dagoela eta hori agian “nosotras que lo hemos vivido desde pequeñas nos emocionamos!” esaten duten irundarrek uler dezaketela soilik, beste guztioi zentzugabea iruditu arren. Niri ere zentzugabea iruditzen zait liskar hau eta alarde mistoan zebiltzan neskak ikusten nituenean, “hauek ere Irungo alabak dira ba!” pentsatzen nuen eta denak batera desfilatzen ikustea gauza ederra izango litzatekeela pentsatzen nuen. Baina ni ez naiz Irungoa eta Irungoa ez naizenez isilik egoten naiz eta nik uste dut goiko politikariek askoz gehiago aportatuko luketela isilik egonez. Pertsonak garen bezalakoak gara eta nahikoa da “kanpoko politikari” bat zure herrira etorri eta gauzak nola egin behar diren esanez hastea, zuk kontrakoa egiteko gogoa izateko eta jarrera sutzeko. Deituiozu jarrera harroa eta egoskorra izatea, nahi duzun bezala, baina horrelakoak gara. Eta nik uste dut alardearen inguruan jarrera horretatik asko dagoela: egoskorkeria eta temakeria. Eta beraz, ez ditzagun gaiak nahastu eta utz ditzagun herritarrak bakean beraien artean berradiskidetzen.
        Eta EH BILDUk badu garaia zerbait ondo egiten hasteko, azkenaldian ez baitu ezer ondo egiten, zeharo despistatuta dabil gai guztietan, ez du bere bidea aurkitzen eta hasten dituen lan guztiak lardaxkatu besterik ez ditu egiten.

        • Alardea jarri dezun lekuan zezenketak jarri ta taurinoen gauz berberak diote emakume ejakin hoiek, zergatik ezjakin, diote hau horrela egin behar da beti horrela egin delako, lehen gezurra edo ezjakintasuna kantinerarena aldagai berria da, arazoa hau da, batzuk uste dute beti beraien bizitza direla ta hori zuzena ez izateaz gain astakeria da.
          Emakumeak beti baztertuak izan direnez horrela behar du izan? Ez du ez hanka ta ez bururik, eskerrak tradizioa ez dela beltzak hiltzea ze bestela…..

          Diote lehen emakumeak parte hartzen zutela, baina gutxi ziren ta ezkutuan, beraz emakumeak baztertuak ziren…..
          Herri batek nahi duena egin omen dezake beraien herria delako? Ez dira EAEren parte?
          Ta bai emakume hoiek alienatuak dira , beltzak alienatuak egon dire bezala xe, euskaldunak euskararekiko alienatuak egon diren bezalaxe, ta bazterketa pairatzen duten askok egon diren bezalaxe.

          Aitzaki petral bat bestearen atzetik justifikaezina dena justifikatzeko.
          Tradizioak jarraituz herrian jaio ez dena kanpora , ta Irunen pila dira, erdaldunak kanpora, ta irunen pila dira, Kantineraren postua ta beste batzuk kanpora, tradizioa ez bait da hori.

          Alardearen tradizioa garaien arabera aldatua izan da, ta polemikak sortu adire aldaketekin, baina hori ez du eragotzei aldatu dezaten.

          Bazterketa ezin da onetsi tradizio bategatik, gutxiago gehienak eztakitenean tradizio hieik zertan datzan.

          • Sugaar, Hernaniko San Juan jaietako sokamuturraren inguruko bideoari buruz zerbait esatekorik? Taurinoak al dituk Hernaniko EH BILDUko alkatea eta bere gobernukideak? Ala ezker abertzaleak agintzen duen lekuetan dena da libre? Baita kontraesanetan erortzea?

  • Kontua da argazkia moztuta zabaldu zuenak buruan zuen gauza bakarra EAJ kritikatzea zela, eta normala beraz jeltzaleek sarean eman dioten erantzuna. Ez dut uste inork esan duenik argazki osoa ez izateagatik jarrera desegokia ez denik… Niri gaizki iruditzen zait argazkia osorik zabaldu ez izana (jakina, mezua galduko luke), eta lotsagarria iruditzen zait alarde parekideari bizkarra eman izana. Hori bai, sarean ikusi ditudan beste argazki batzuek ere pentsarazi didate zeozer: alarde parekidea igaro bitartean kaleak guztiz hutsik. Irundarrek jakingo dute zer nolako jarrera hartzen duten

    • Osoa zabalduta ez luke ezer galduko jarrera hori badagoelako ta hori da islatu dena, inork ez du erran mundu guztia buelta eman zuenik baizik ta hoiek buelta eman zutela.
      Beraz behekaldekoa ez du zerikusirik, behekaldekoa ez duelako goikaldekoa zuritzen. ondo izan.

  • Bueno, Sugaar…ez zara ezertaz enteratu ala zu ere zure errealitate paraleloan beste guztiok murgildu nahi gaituzu? Hasierako twitter-ak, argazkia manipulatuta erabili zuenak, esaten zuen EAJ-ko agintariek bizkarra eman diotela alarde parekideari. Aditzera emanez 5 emakumezko horiek bizkarra emanda zeudenez balkoian (batek daki nortzuk diren edo zein aginte maila duten?) EAJ osoak bizkarra ematen diola. Horretan datza manipulazioa, izan ere, argazkia oso-osorik jarri izan balu baieztapen hori ezingo lukeelako egin!

  • Amonamantangorri 2017-07-04 13:19

    Niri ez zait iruditzen argazkia moztuta eszena egiazko bat desitxuratu denik.

    Goian ezkerretara, EGIren banderolarekin: familiak haurrekin.

    Goian eskuinetara, EAJren logoarekin: gizon-emakume bikotea.

    Beheko BALKOI NAGUSIAN, IKURRINA ETA HERRIAREN ARMARRIAREKIN: lau emakume eta gizonezko bat, denak helduak, alardeari lepoa ematen. Ez klaaaaro, ez dira zertan EAJko kargudunak izan beharrik.

    Batzuek kritikatu duzue soilik EAJ kritikatzeko asmoz (barka erredundantzia) argitaratu dela argazkia. Jakina. Argazkia argitaratzen edo zabaltzen duenak eskubide osoa du EAJ kritikatzeko Irunen duen jarreragatik.

    Zuek, nahi izanez gero, esan zenezakete bizkarra eman zutenek eskubide osoz egin zutela, alardearen bertsio hori gustoko ez zutelako-edo egin zutela eta kitto, inor iraindu eta erasotu gabetanik.

    Baina faborez, ez negar-zotinka hasi, lotsagarria da eta.

  • Iruneko mundu paraleloa, Matxismoa barra-barra eta emakume diskriminazioa topera. Hondarribiko mundu paraleloa irekiagoa da, alardean konpainia Madrildar bati irtetzen uzten diotelako, usadio zaharren izenean. Mundu paraleloko alkateek, nahiago dute emakumea bigarren planu batean utzi, planu baxuago batean alegia, hauteskundeetan ez galtzeagatik.
    Viva el Alarde tradicional Madrilleño de Fuenterrabia.
    Agur bat JEL-en