"Arazoaren errora joan beharra dago, erabateko konfinamendua ezarri"

“Arazoaren errora joan beharra dago, erabateko konfinamendua ezarri” – 

Osakidetza eta Osasunbidea azken hamarkadetako erronkarik handienaren aurrean daude asteotan: koronabirusaren ondorio lazgarriei aurre egitea. Gaixo uholdeari erantzuteko plantilla bikoiztu egin da, solairuak egokitu eta Zaintza Intentsiboetako Unitateak (ZIU) gainezka egitea da langileen amesgaiztoa. Egoera honen aurrean 1300 langilek -mediku, erizain eta zeladoreak, besteak beste- erabateko konfinamendua ezartzeko eskaera egin diote Eusko Jaurlaritzari. Eskari honen oinarrian hainbat zientzialarik martxoaren 21ean argitaratu txostena dago. “Osakidetzan kolapsoa gertatu ez dadin, beharrezkoa da halako neurriak hartzea”, azaldu digu Odei Eskudero larriadietako medikuak.

Egilea: Basotxerri

Tensioa handia da gure ospitaleetan. Langile askok ohiko lanak utzi eta koronabirusaren krisiari erantzuteko funtzio berriak hartu dituzte. Izan Call centerretan lanean, herritarren deiak erantzuten, izan, larrialdi edo ospitalizazio plantan eriak artatzen. Lehen zeladoretik hasi eta Osakidetzako azken informatikariraino, guztiak ari dira Munduak bizi duen osasun krisi honi aurrea hartu nahian.

“Jendea lanera ari da joaten, oinarrizkoak ez diren lanetan, eta lantokiak birusa zabaltzeko leku aproposak dira”

“Ospitale bakoitzaren errealitatea aldakorra eta ezberdina da, ez dugu horretan sartu nahi, eskatzen duguna erabateko konfinamendua da, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME), Txinako gurutze gorriak eta beste hainbat erakundek gomendatu bezala”, azaldu du Eskuderok. Horretarako argitaratu zuten Eusko Jaurlaritzari egindako eskaria, dagoeneko 1300 osasun langileren firmak bildu dituena. “Pasa den larunbatean argitaratutako txostena ikusi eta eskaera egitea pentsatu genuen, eta harrera oso ona izan du lagileon artean”.

Hiru dira zientzialarien txostenak aurreikusten dituen balizko eszenatokiak.

1) Konfinamendu eza

2) Konfinamendu partziala (Orain duguna)

3) Konfinamendu osoa (Osakidetzako langileek eskatzen dutena)

Lehen bi eszenatokietan ZIU oheen gaitasuna gainditzea aurreikusten da, eta hori da amesgaiztorik ankerrena, nor artatu eta nor ez aukeratu beharko baita adin eta eritasun irizpideen baitan, Italian eta Madrilgo zonalde batzuetan egin den bezala. “Jendea lanera ari da joaten, oinarrizkoak ez diren lanetan, eta lantokiak birusa zabaltzeko leku aproposak dira. Kontutan eduki kasu asko eta asko asintomatikoak direla”, adierazi du larrialdietako medikuak.

Eskaera sinatu duten langileek aurrea hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari: “Ospitaletan ohe kopuru mugatu bat dago eta hori betetzen bada, beste eremu batzuk ere zabaltzea posible da. Hori bai, ZIUak ere kolapsatuko balira, kontua asko zailtzen da tresna berezien eta baliabideen beharragatik”, azaldu du Eskuderok, “Guk uste degu iragarpen txar horiei erantzuteko modu eraginkorrena arazoaren sustraietara jotzea dela. Konfinamendu osoa egitea”. Txinak, Iranek eta azkenekoz Quebecek hartu dituzte antzerako neurriak. Hemen ere oraindik garaiz gaude.

Arazoaren errora 

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “"Arazoaren errora joan beharra dago, erabateko konfinamendua ezarri"”-ri buruz

  • Zure moldeko jendea, koronabirusaren bezperetan, alarmismoa kritikatzen ari zineten. Beste behin farmazia industriaren eta kapitalismoaren besoetan harrapatzera eraman behar gintuen alarmismoa. Orain berriz konfinamendurik gogorrenaren aldarria. Handi geratzen zaizue gaia. Katarroaren parekoa omen zen…