“Arazo katalana?”

Arazo katalana ? –

Arazo katalana

Atzo irratia piztu, eta Urkulluri entzutean, hamaikagarren aldiz aho bete hortz utzi ninduen. Kataluniako prozesua hizpide zuelarik, “arazo katalana” aipatu zuen. Hamarkada luzez “euskal gatazka” “el problema vasco” esamoldea jasan behar izan dugunontzat, lehendakariak aukeratutako esamoldea bereziki mingarria dela esango nuke.

Egiari zor, Katalunian sortzen ari den aldaketa, “arazoa” da espaniar Estatuarentzat, Kataluniako Errepublika aldarrikatuz gero, Estatu espaniarren krisi orokorra areagotuko da eta. Nortasun arazoak; arazo ekonomikoak, politikoak eta juridikoak handituko dira. Ulergarria da nazionalista espaniar baten begietatik Kataluniako prozesua arazotzat hartzea. Harrigarria, berriz, bere burua euskal abertzaletzat jotzen duen pertsona baten ahotik hitz bera entzutea.

Kataluniako prozesu demokratikoaren aitzinean nazionalista espainiarrek erabili ohi duten terminologiarekin bat egitea oso adierazgarria da. Lagun, bidaide, ahizpa den herri batean prozesu askatzaile , eraldatzaile eta eredugarria bideratzen ari denean, Estatu espaniarrak dituen kezkekiko arduratsuago egoteak ederki islatzen du PNVk aukeratu duen kokapen politikoa.

Agerian egon da hasieratik Urkulluk zein jarrera hartu duen. Unió Democràtica de Catalunyako Duran i Lleidak aukeratu zuen lerroketa politiko bera hautatu du Lehendakariak. Urkulluren kezka Espaniar Estatuaren berdefinizioa da. Hori dela eta, Rajoy eta Kataluniako gobernuaren arteko liskarretan “tartekari” gisa azaldu nahi izan du. Urkulluk ez du inoiz adierazi prozesuarekiko aldekotasuna. Testu-inguru historiko honetan, Euskal Herriko zati baten ordezkari gorena izanda, tartekariarena egin nahi izatea Estatuaren laguntzaile bilakatzen du bere jarrerak

Alonsotegitarrak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskal herritarren izenean hitz egiten omen duenez, Euskal Herriko alde honetan bizi garen asko biziki minduta egotea ulergarria da. Beste hainbat kontutan esan behar izan dugun lez, “ez gure izenean” esateko beharrean gaude asko. Auzo lotsa, zein samina sortzen digute lehendakariaren hitzek.

Une honetan, PNVk PP eta PSOErekin zenbait itun dute. Elkarri zor diote gobernua eta elkarren laguntza dute gai estrategikoetan. Kataluniako gaia estrategikoa denez, PNV ezin da independentismo katalanarekin lerrokatu eta gutxiago euskal prozesu soberanista zabaldu. Egoera oso larria da, uste dugun baino larriagoa eta sakonagoa. PNVk PPrekin eta PSOErekin dituen loturak ez dira solik alderdi interes eta interes ekonomikoengatik. Horretaz gain, PNVk dagoeneko lotura politikoa du erregimenarekin. Estatu espaniarren eroso eta oparo bizitzeko ahaleginetan dabiltza eta hautesleek ulertu dute, azkeneko hauteskundeetan eman ziren bozka mugimendu ongi erakutsi zuten. Arzallusek berak aitortu berri du, egungo PNVren botoemaile franko ez dira ohiko botoemaileak. Urkullu dagoeneko botoemaile berri horiei begira goberanatzen ari da, Kataluniako bizkarra emanez eta ezker soberanistaren aurka harresia eraikiz.

Patxi Azparren

Arazo katalana
Patxi Azparren

Donostiarra Pasaiaratua.

Zer duzu buruan ““Arazo katalana?””-ri buruz

  • ganbaratxotik 2017-09-06 10:22

    Erabat ados.
    Nere izenean ere ez.
    Koiuntura honetan Objetiboki kataluniar abertzalei KALTE egiten dien jarrera politikoa Urkullurena eta estatuari MESEDE egiten diona. Hori bai, txiripaz kataluniarrak Euzkadiren langa gainditzen duen aurrerapenen bat lortzen badute demokrazia-mailan,subirautzan,ekonomian,….Urkulluk hurrengo egunean gauza bera eskatuko du ala ez? Nola deitzen zaio joko bikoitz hori daroianari? Hori politika da? Hori egiten duenak etika-lezioak emateko zilegitasunik badu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude