Arartekoak Gobernuari: ez dadila ingelesa euskara baino gehiago baloratu Administrazioan sartzeko

Nafarroako Arartekoak horretara premiatu du Nafarroako Gobernua, Diario de Noticiasek azaltzen duenez. Arartekoak dioenez, Euskararen Legeak aitortzen du euskara Nafarroako hizkuntza dela, eta neurri batean ofiziala, eta ez da bidezkoa atzerriko hizkuntza batek trataera hobea izatea.

2009tik hona, A eta B mailako oposizio guztietan sistematikoki ingeles azterketa bat egiten da, %10 arteko balioa duena. Euskara ez da baloratzen.

Joan den urtean, lehenbiziko aldiz, gora jotzeko errekurtsoak jarri ziren horren kontra, LAB sindikatuaren aholkularitzarekin.

Arartekoak Gobernuari: ez dadila ingelesa euskara baino gehiago baloratu Administrazioan sartzekoArartekoak Gobernuari: ez dadila ingelesa euskara baino gehiago baloratu Administrazioan sartzekoArartekoak Gobernuari: ez dadila ingelesa euskara baino gehiago baloratu Administrazioan sartzeko

ATZO GAUR BIHAR
Euskara ikasi behar dut.

Irakaskuntzan ateak irekiko dizkit.

Gure hizkuntza da.

Seme-alabak D eredura eramanen ditut.

Ingelesa ikasi behar dut.

Irakaskuntzan nahitaezkoa da.

Administrazioan sartzeko erabakigarria.

Haurrak PAI eredura eramanen ditut.

Normala da euskara ez lehenestea.

Denek dakigu ingelesez; euskaraz, berriz, gutxi batzuek.

Euskara baloratzea baztergarria litzateke.

Arartekoak Gobernuari: ez dadila ingelesa euskara baino gehiago baloratu Administrazioan sartzeko

4 pentsamendu “Arartekoak Gobernuari: ez dadila ingelesa euskara baino gehiago baloratu Administrazioan sartzeko”-ri buruz

  • Ba nik ulertzen dut Ingelesaneskatzea. Nik administraziora jotzen dudanean jende andana ikusten dut Ingelesez zuzentzen langileari. Emam one agiri for de laguntza in Nafarcity ta horrelakoak askotan entziten bait ditut. Ta normala jendea Botellaren metodoarekin ikasten bait du.

  • e N.O.L.A. gay 2014-03-09 16:24

    Nola, baina nola? Nola espero dezakegu langileriak euskaraz hitzegitea ezker abertzalearen Naiz-Gara dena delakoa españolez badago?

    Nola espero dezakegu umeek euskaraz egitea bideojokorik euskaraz ez badago?

    Nola espero dezakegu intelektualek euskaraz egitea ganorazko literaturarik (kultura, zientzia, teknologia…) euskaraz ez badago?

    Euskararen egoera kutre batek, nazio kutrea ekarri digu.

  • Bueno, gauza asko daude egiteko oraindik eta eremu asko lantzeko, eta herri honetan politikan edo uzten den indar guztia hizkuntzaren eremuan erabiliko balitz, sormen gehiago izanen genuke seguru asko.
    Baina “kutre” esatea askotxo da, eta urte guzti hauetan jende askok egindako ahaleginari balioa kentzen dio (hasteko, gure gurasoek ikastolen hasieran gu ikastolara bidaltzeko ahalegina, eta abar…).

  • Peru Dulantz 2014-03-10 19:21

    Barcinak berak aitortu zuen 13 tv-n egin zioten elkarrizketan: “irakaskuntzan, ingelesari esker euskararen aurrerabidea oztopatzea lortzen ari gara.”