Araba Euskarazeko ipuinen harira: gaizki-ulertuak

Araba Euskarazeko ipuinen harira: gaizki-ulertuak –

Inori azalpenik zor ez diodan arren, honekin lasaiago geratuko naizelakoan, nire iritzia eman nahian natorkizue.

Araba Euskarazeko ipuinen harira: gaizki-ulertuakBatzuek jakingo duzuenez, aurreko asteazkenean (urriak 10) Araba Euskarazeko prentsaurrekoa izan zen, eta bertan aritu ginen Armentia ikastolako (aurtengo Araba Euskarazeko ikastola arduraduneko) ikasleok. Bertan ipuin bat irakurri nuen, hain zuzen ere, Araba Euskaraz eta ikastola aipatzean sortzen zaizkidan hausnarketen inguruan hitz eginez. Horietako bat da hain zuzen dirudienez horrenbesteko polemika sortu duena.

Ipuinaren esaldiak zera dio “Gorabidean gaude. Gorabidean egon nahi dugu beherantz gehiegitan joan garelako. “Ikastola? Pf… Utzi hori eta egin eskola publikoaren alde apustu” esaten diguten bakoitzean adibidez”. Hortik aurrerakoek ([…] edo “¿pero para qué tengo que aprender euskera?”-ri erantzuteko balorea ateratzen dugun bakoitzean.

Ba bai, ikastolan eta euskaraz. “Ikastolan gurea lantzen” dugulako, “euskara bizia ikastola hazia” delako […]) ez daukate zerikusirik aurrekoarekin (ikastola publikoarekin) ipuinaren jarraipena besterik ez da, hasieratik egin bezala Araba Euskarazek orain artean izan dituen lema ezberdinak txertatuz. Badakit honek gaizki-ulertu edo interpretazio okerretarako tartea eman dezakeela, guztiz onartzen dut.

Are gehiago, irakurtzean ohartu nintzen horrek sor zitzakeen interpretazio faltsuez, eta horren harira bota nituen Radio Vitoriako aitorpen edo azalpenak ere: “Nik nahi nuen apur bat niretik kontatu ipuina edo helduentzako ipuin hori, apur bat bai sentitzen dudalako batzuetan, `remarkatzea´ gustatuko litzaidakeen zerbait, daukagula ‘ribalidadea’ bezala eskola publikoarekin eta nik argi daukat eskola publikoaren guztiz aldekoa naizela; orduan, bai nahiko nuke denok elkartzea euskararen alde egiteko ideia horrekin”.

Lehen, eta ipuinean, aipaturiko esaldi horrekin adierazi nahi nuena zera da: Batzuetan ikastolako ikasleok sentitu ohi dugun bajoia “joe, zergatik zaude ikastolan?” esaten digutenean. Besterik gabe. Ez zen eskola publikoaren kontrako kritika bat, “kritikatzen gaituzten horien kontrakoa” baizik.

Eta bai, berriro ere aitortu nahi nuke gaizki-ulertuak egon daitezkeela, eta agian ez naiz ondo azaldu, sentitzen dut, baina honekin argitu izana espero dut. Eta bai, nik ere baditut nire kontraesanak “eskola publikoaren alde banago, dohako hezkuntzan sinisten badut… Zergatik nago ikastolan?” bezalakoak. Baina aldi berean baditut bertan egotearen aldeko arrazoiak ere. Baina beno, nik uste hori beste kontu pertsonalago bat dela.

Beno, hau esan izateko bi arrazoi nagusi dauzkat. Bata, ez dudala nire ipuineko “azalpen oker” batek beste batzuek ikastolekiko zuten iritzia okertzerik nahi. Ikastolen kontra dagoenak eduki ditzala bestelako arrazoi batzuk hau kritikatzeko (seguruenik edukiko dituenak), ez daitezela soilik 17 urteko ikasle batek idatzitako esaldi batean oinarritu. Bestea, eta honetara batez ere bultzatu nauena, pertsonalki nahiko minduta bizi dudan zerbait izaten ari dela da. Iritzi artikulu batean, “Baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetua falta direla ematen du” esaten dutenean adibidez; badakidanean, testuan “gogora dezagun 16 urte baino gazteagoa dela bera” esaten duen arren, niri egiten didala erreferentzia zuzenean.

Aurpegia ematea inoiz ez da erraza; are gutxiago hurrengo egunean juergan hiru pertsona datozkizunean esandakoa aurpegiratuz, eta hortik egunetik-egunera beste hainbeste azalpen eske. Beraz, hor dituzue. Hortik aurrera guztiz sanoa deritzot “eskola publikoa” eta “ikastola”ren arteko beti egon den eztabaida horrekin jarraitzea, baina utz ezazue nire ipuina bertako argudioetatik kanpo, mesedez.

Besterik gabe, hemendik aurrera prest nago nahi duenarekin geratu, kafe bat hartu eta ulertu ez dena azaltzeko. Mila esker honaino heltzeagatik eta barkatu okerrak.

Kasu honetan izenik ere eman behar ez geniokeen Armentiako ikasle bat

Araba Euskarazeko ipuinen harira Araba Euskarazeko ipuinen harira Araba Euskarazeko ipuinen harira Araba Euskarazeko ipuinen harira: gaizki-ulertuak

Bertsolaria. Armentia ikastola

2 pentsamendu “Araba Euskarazeko ipuinen harira: gaizki-ulertuak”-ri buruz

  • Ez dakit zer daukan jendeak herriak sortutako ikastolak (juridikoki pribatuak baina bokazio publikoarekin) administrazio espainolpean jartzeko. Ez duzu arrazoi faltarik, animo Aroa!

  • Aroa, zure testua irakurri ondoren ez dut dudarik neska jatorra eta zintzoa zarela. Sentitzen dut egoera horretan egon izana.
    Diozun moduan, zure testuak bidea ematen du pentsatzeko eskola publikoa euskararen etsai gisa aurkezten dela. Ni neu haserretu nintzen entzun nuenean (euskaraz eta euskararen alde asko egiten duen eskola publiko baten kidea naiz).
    Aroa, arazoaren erantzukizuna ez da zurea, jakina, baizik eta hor testu hori irakurtzen jarri zintuenarena. Zuk baino hobeto bazekielako, seguruenik, askorentzat iraingarri izango zela.
    Beste lekuetan eta esparruetan euskaraz eta euskararen aldekoetan batera egongo gara.
    Besarkada bat.