“Apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira.” Nola diozu???

“Apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira.” Nola diozu??? –

"Apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira." Nola diozu??? Gaur burutu du Donostian EHUko Uda Ikastaroen Itsasmiran lehen eguna ‘Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan’ ikastaroak. Bertan zabaldu dira VI. Inkesta Soziolinguistikoko hainbat datu, eta erakutsi dira bertan euskaldunok eta euskarak 1991tik 2016 bitartean ezagutu dugun bilakaera hainbat arlotan. Eta ohar bat egin nahi dut bertan EAEren inguruan zabaldutako bi datu sailen aurkezpenaren harian, lehen inpresio batean ‘txarrak’ eta ‘kezkagarriak’ irudi lezaketenak eta benetan hala ez direnak.

Bat, EAEko euskaldunen euskara erabiltzeko erraztasunaren bilakaerari dagokiona (1991-2016) –lehen grafikoa, VI. ISaren aurkezpenetik ekarria–. Bigarrena EAEko euskal hiztunon bilakaerari dagokiona (1991-2016) gure lehen edo ama hizkuntza kontuan –bigarren grafikoa, VI. ISaren aurkezpenetik ekarria–, nolabait ‘euskaldun zahar’ eta ‘euskaldun berriak’ edo bereiziko lituzkeena.

Grafikoen bistara, ohiko interpretazioa izan ohi da: A! Alarma! Zerbait ari gara (oso) gaizki egiten!

  • Lehen grafikoan:
    • 1991ko euskaldunek askoz erraztasun gehiago zuten euskara erabiltzeko:
    • % 34,6 euskal elebidun
    • % 27,7 elebidun orekatu
    • % 62,3 euskal elebidun + elebidun orekatu
    • % 37,8 erdal elebidun

• 2016ko euskaldunek askoz erraztasun gutxiago dute euskara erabiltzeko:

  • • Soilik % 26,8 euskal elebidun, ia 8 puntu gutxiago. Galera!!!!!!!!!!!!
    • % 29,3 elebidun orekatu (soilik 1,6 puntu gehiago eta nola-halakoak…)
    • Soilik % 56 euskal elebidun + elebidun orekatu, 6 puntu pasako GALERA!!!!!!!!!!!!
    • % 44 erdal elebidun, euskaldun ‘pattaletan’ bai, irabazia! Balio din/k ba horrek!

Kopuru absolutuetan ordea:

• 1991n 16 urtetik gorako euskaldunak 419.000 bide ziren, zeinetako:

  • • % 34,6 euskal elebidun, h.d. 144.974
    • % 27,7 elebidun orekatu, h.d. 116.063
    • % 62,3 euskal elebidun + elebidun orekatu, h.d. denera 261.037
    • % 37,8 erdal elebidun, 158.382

• 2016an berriz 16 urtetik gorako euskaldunak 631.000 ziren, zeinetako:

  • • % 26,8 euskal elebidun, h.d. 169.108, 1991n baino 24.134 euskal elebidun gehiago, % 17 inguruko irabazia
    • % 29,3 elebidun orekatu, h.d. 184.883, 1991n baino 68.820 gehiago, ia % 60ko irabazia
    • Denera % 56 euskal elebidun + elebidun orekatu, h.d. denera 92.954 gehiago, % 35,61eko irabazia
    • Eta horretaz gain ditugu beste % 44 erdal elebidun, h.d. 353.991
    Non dugu orduan galera? euskaldun ‘pattaletan’ bai, irabazia! Balio din/k ba horrek!

2. grafikoarekin ere antzera:

• 1991ko 16 urtetik gorako euskaldunetatik:

  • • % 79k zuen euskara lehen hizkuntza
    • % 6,8k zuen euskara lehen hizkuntza, baina erdararekin batera
    • % 85,8k zuen beraz euskara nolabait lehen hizkuntza
    • % 14,2 zen euskaldun berri

• 2016an berriz 16 urtetik gorako euskaldunetatik:

  • • Soilik % 50ek du euskara lehen hizkuntza. 29 puntuko GALERA (erromatarra)!!!!!!!!!!!!
    • % 13,2k euskara erdararekin batera
    • Denera % 63,2k du euskara nolabait lehen hizkuntza. 23,66 puntuko GALERA!!!!!!!!!!!!
    • % 36,8 euskaldun berri, irabazi pattala!

Berriro kopuru absolutuetan ordea:

  • • 1991n 16 urtetik gorako euskaldunak 419.000 bide ziren, zeinetako:
    • % 79k zuen euskara lehen hizkuntza, h.d. 331.010k
    • % 6,8k euskara erdararekin batera, h.d. 28.492 euskaldunek
    • Denera % 85,8k zuen euskara nolabait lehen hizkuntza, h.d. 359.502k
    • % 14,2 euskaldun berri, 59.498

• 2016an berriz 16 urtetik gorako euskaldunak 631.000 ziren, zeinetako:

  • • Soilik % 50ek du euskara lehen hizkuntza, h.d. 315.500, 1991n baino 15.510 gutxiagok, % 4,69 gutxiagok. Egia! Alarma. Ez hainbeste. Ikusi beherago.
    • % 13,2k euskara erdararekin batera, h.d. 83.292, 1991n baino 54.800 gehiago
    • Denera% 63,2k du euskara nolabait lehen hizkuntza, h.d. denera 398.792k, denera 39.290 gehiago, % 10,93 gehiago
    • Eta horretaz gain ditugu beste % 36,8 euskaldun berri gehiago, h.d. 232.208

Jakin behar dugu –eta ez da askotan gogoratzen– euskara lehen hizkuntza edota etxeko hizkuntza bezala gutxien transmititu zaien belaunaldiak direla 1970-1980 bitartean jaiotakoak (%11/%12%13 inguruetan), eta soilik 1980tik aurrera hasten dela transmisio emaitza hobetzen. Ez da gauzak gaizki ari garela egiten, edo ondo, baizik oraindik ari garela garesti ordaintzen frankismoaren herentzia.

Nolanahi ere 0-16 urteak bitarteko herritarrak ere kontuan hartuz gero 2016ko datuak askoz hobeak dira 1991ekoak baino…, askogatik. Eta izan ere halakoetan ISek orain dela 16 urteko argazkia erakusten digute, eta ez oraingoa…

Gabiltzan bada kontuz estatistikekin ere, badakigulako zernahi saltzeko balio ohi dutela.

Pentsatzen dut aipatu grafikoetako datuak bezalakoak dituzketela buruan EH Bilduko parlamentari Ubeda eta Anautek ZuZeuko artikulu honetan diotenean: «apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira». Uste dut ezin ditugula halako ideiak zabaldu egia ez badira…

“Apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira.” Nola diozu???

3 pentsamendu ““Apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira.” Nola diozu???”-ri buruz

  • Analisi ona, dudarik gabe. Erraza baita estatistikak hartu eta interpretazio sinpleenetik hasita norberari komeni zaion edozer esatea. Eskertzen dira honelako azterketak, batez ere matematikak gaizki ematen zaizkigunontzat.

    Datuak datu Irlandako egoerarantz joateko arriskua hortxe dago oraindik, eta ondorengo urteak erabakigarriak izango direla dirudi. Beste eztabaidetan esan dudan bezala nire ustez orain euskal hiztunon komunitatea trinkotu eta indartzean datza, Artzek esan bezala hizkuntza bat erabiltzen ez delako galtzen baita, eta ez gainerakoek ikasten ez dutelako. Familia instituzio gisa indartu behar da, etorkizuneko erabileran gakoa den faktorea baita. Ikusiko dugu ea aldaketa sozialek zein norabide hartzen duten urrengo urteetan arlo honetan. Bestalde nahikoa pisu dugu leku askotan Egia eredua bezalakoak martxan jartzeko eta 25-30 urtez azpiko jendea ia erabat euskalduntzeko. Ea denon artean joera aldatzea lortzen dugun.

    Izan ongi

    • Bittor Hidalgo
      Bittor Hidalgo 2017-07-21 20:33

      Nik ere aipatzen ditut zuk aipatzen duzun bidean egin genitzakeen zenbait gauza itxuraz datorren irailean argitaratuko den Euskera 2016,2 ikerketa zenbakian. Horrela iragartzen du Euskaltzaindiak gaurko ohar batean: “Aurtengo ikerketa zenbakiaren gai nagusia Euskararen Biziberritzearen Erronkak jardunaldiak emandako ondorioak izango dira. Horren harira Patxi Saezek eta Bittor Hidalgok euskararen egoera eta erronkei buruzko artikulu argigarriak aurkeztuko dizkigute. Olatz Altunak eta Maialen Iñarrak kale-erabileran jarriko dute arreta. 2016ko azterketak emandako datuak oinarri hartu eta erabilerak dituen erronken gainean hitz egingo digute. Patxi Juaristik, ordea, hiztun komunitateek izan beharko luketen harremanez hitz egingo digu, balore etikoetan oinarritu behar diren harremanez.” Eta nire artikuluak behintzat izan nahi luke gidalerro markatzaile…
      Ondo izan
      Bittor

  • Ados. Bittorren analisiak laguntzen dute soziolinguistika beste perspektiba batetik ikusteko eta aldi berean ilusio txiki txiki txiki bat eukitzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude