Apirilean irakurriko ditugun 10 titular

Apirilean irakurriko ditugun 10 titular –

Denboraren makina guretzat garestitxoegia zela-eta, Wuhango merkatura jo dugu pangolin baten peskizan, bere urratsek gurean datozen asteetan gerta daitekeenaren zantzuak emango dizkigulakoan. Guk pangolinari galdetu eta berak erantzun… hara! hamarrekoa osatu dugu:

Apirilean irakurriko ditugun 10 titular

  1. Espainiako Gobernuak Lehendakariaren lana ez funtsezko izendatu du, eta Urkullu egunero aterako da Ajuria Eneako balkoira 20.00etan, atabala eta txistua jotzera.
  2. Wuhan hirian egingo dute datorren Gastronomika. «Saguzar zopa demonio hori nola egiten den ikasi beharko dugu!», adierazi du Martin Berasategik aurkezpenean.
  3. Espainiako gizonen futbol kopako finala Athletic eta Realeko presidenteek jokatuko dute elkarren kontra futbolinean, maskara zuri-gorria eta txuri-urdina jantzita. Jakina, ez zaie dopin kontrolik egingo.
  4. Haurrek eta zorriek akordio bat sinatu berri dute: itxialdia bukatzean beren harreman sendoari helduko diotela bermatu dute.
  5. Arantxa Tapiak ezin hobeto ulertu du telelanarena, bere azken adierazpenetan ikusten denez: «Hemendik aurrera, nire etxeko sukaldean grabatuko ditugu Teleberriak».
  6. Itxialdia dela-eta, ETBko albistegiek Eguraldia botatzeari utziko diote. Hutsunea betetzeko, “Balkoitik balkoira” reality berria emitituko dute, Julian Iantzik aurkeztua, noski.
  7. Eskutitz bat sinatu eta EiTBra bidali dute milaka gurasok, “Lars zonbia” ken dezatela eskatuz. «Ez da momentua telebistan leihotik salto egiten duten neska-mutiko zurbilak agertzekoa».
  8. Hasierako haserrealdia baretuta, gustura agertu da Confebask: «Aurrerantzean, enpresariak ez du sortzen duen aberastasuna langileekin banatu beharrik izango!».
  9. Itxialdiak iraun bitartean, poliziek balkoietatik zainduko dituzte kaleak. «Herritarrek frogatu digute neurri eraginkorra dela», eman du jakitera Ertzaintzak.
  10. Txikonek eta Kortak dema berria adostu dute; apropos kutsatuko dira Koronabirusarekin, ea nor osatzen den lehenago.

Apirilean irakurriko ditugun 10 titular

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

Zer duzu buruan “Apirilean irakurriko ditugun 10 titular”-ri buruz