Apirilaren 28ko hauteskunde arrotzetan abstentzioa!

Apirilaren 28ko hauteskunde arrotzetan abstentzioa! –

Espainiar estatuak hauteskundeak deitu ditu, menpean duen euskal eremuan, datorren apirilaren 28rako. Bere Kongresua eta Senatua berritu behar ditu eta duela hainbat hamarkadetatik egiten duen moduan, hauteskunde horiek gure herriaren okupazioa egonkortu eta zapalkuntzari mozorro demokratikoa emateko bitarteko izango dira.

Bi estatu zapaltzaileek euskal lurraldean hauteskundeak antolatzen dituzten bakoitzean bezala, nazio askapenaren aldeko euskaldunok, okupatzaileen helburuak zapuztu eta beraien boterea indartu ordez, euskal erresistentzia indartzeko erronka dugu.

Azken urteetan gure herriak zein askapen borrokak krisi latz bat pairatzen dute. Nazioarteko inperialismoarekiko tratuek eta erreformismoak askatasun aukera indargabetu eta behin-betiko asimilatuak izatearen atarian kokatu gaituzte.

Horregatik, une hauetan berebizikoa dugu konpromiso abertzalez eta ausardiaz, etsaiekiko indar-harremana iraultzeko pausuak bultzatzea. Zeregin horretan, euskal langileriak eta herri sektoreok, hots Euskal Herri Langileak, erantzukizun berezia dugu. Ikuspegi estrategikoa atxikiz, espainiar eta frantziar sistema politikoan integratzeko joerari kontrajarriz, askapen borroka iraultzailea sustatu behar dugu.

Hortaz, dei egiten diogu herri euskaldun osoari, apirilaren 28ko hauteskunde arrotzetan ez parte hartzera eta aldiz, independentziaren aldeko ahaleginak biderkatzera.

INDEPENDENTZIAREN ALDE ERRESISTENTZIA HAUSPOTU!

 

Apirilaren 28ko hauteskunde arrotzetan abstentzioa!

Apirilaren 28ko hauteskunde arrotzetan abstentzioa!

20 pentsamendu “Apirilaren 28ko hauteskunde arrotzetan abstentzioa!”-ri buruz

  • Baina benetan al duzue independentzia lortzeko plangintzaren bat?

    Zilegia da Espainiako hauteskundeetarako abstentzioa eskatzea, baina non da horren alternatiba?

    Badirudi Euskal Herrian indepentziaren alde egitea urtean lau manifa egitea dela. Bitartean belaunaldi abertzale berriak ez dira jaiotzen, erdal eremuan euskara ikasitakoek ez dute euskaraz egiteko ahalmenik, gure erreferentzia kulturalak espainolak dira, eta abar.

  • Independentziarik ez da posible herri borroka handi bat gabe eta herri borroka handi bat burutzeko herri indartsu bat behar da. Demografikoki, kulturalki eta baita kontzientziaz ere. Norbait oinarri hori kontuan hartuz, alternatiba bat egikaritzeko lanean badabil hauek direla uste dut.

  • Ez dakit, ba, mesede handirik egingo ligukeen bide horrek. Hauteskundeetaz paso egiten badugu, badakigu zer datorren. Gure gobernuak espainiarren esku utziz gero, zer gertatzen da hizkuntza politikarekin, hezkuntza ereduekin, euskal komunikabideekin (dirulaguntzak…) eta abar luze bat. Ez dakit benetan ondorioez jabetzen garen. Euskararen egoera are gehiago okertuko litzateke, hasteko.

    Zein da apustua, hurrengo urteetan izugarrizko desgastea jasan eta herria pazientziarik gabe gelditzen denean esnatuaraztea?

  • Azken urteetako datu guztiek eta edonork ezagutzen duen errealitateak erakusten du abiada bizian behera egiten ari dela euskal nazio kontzientzia, euskararen erabilera eta orokorrean euskal nortasuna. Asimilazioa gure begien aurrean ematen ari da hauteskunde atzerritar horietan bozka eskatzen duten indar autonomisten konplizitate edota ezintasunarekin.
    Eta batzuek esaten digute horrela jarraitu behar dugula? Egoera okertu egingo dela? Okertu, zuzen zuzenean eta abiada bizian hilotzera garamatzan dinamika batean harrapatuta gaudenean?
    Batzuen bideak heriotz gozora garamatza. Herria hiltzen uzteko prest ez gaudenok beste bideak jorratu eta bultzatu beharrean gaude.

  • Horrelako planteamentuak irakurtzen ditudanean ez dakit zer pentsa, egin duenak benetan duen gure herriaren ardura, edota bere buruak asmatutako ente platoniko bati so, beste errealitate bat aipatzen duela, eta errealitate horretarako proposamen bat egiten duela, baina ez gure mundurako eta ez eta gure errealitaterako.
    Bertan ageri den hizkuntza-moldea ETAk Vgarren batzarrean onartutako Hirugarren Munduko borroka marxista-antikolonialen baliokidea da. Nire ustez gu ez gara ez Hirugarren Munduko herri okupatu-kolonizatu bat eta ez erabat bere buruaren jabe den herria. Gure herriaren arazoei, eta nortasun arazoari bereziki, aurre egin behar baldin badiogu, desesperazio nazionalaren kopla kantatzea ez da errealista eta ez da eraginkorra.
    Gure herria belaunaldiz belaunaldi bere iraupenaren erronkaren aurrean aurkitu da azken ehun baino urteetan. Hauteskunde espainiarrak beste borroka fronte bat besterik ez dira eta abertzale ikuspegi hutsez beharrezkoa da hor ordezkariak edukitzea, gure ahotsa entzun dadin eta gure bozka horiek Espainiako errealitatea gure alde jar dezaten ahal eta behar denean.
    Nik EAJri emango diot botoa demostratu duelako Espainiako politikaren uretan nabigatzen badakiela, akordioak lortuz eta bere botoak erabakiorrak direnean eraginez Euskaldunen alde. Gainera Espainiar parlamentuko euskal talde bakarra da (Bildu hor dago bere kakanahaste internazionalistaren zakuan).
    Euskaldunok indarrak batu behar ditugu gure herriaren alde eta biderik onena hori dela uste dut nik.

  • Euskal Herria “Lehen munduan” dago okupatuta-kolonizatuta, baina bertako batzuen interes ekonomikoak menperakuntza horri daude lotuak. Horregatik bost axola zaie herriaren egoera larria, euskararen gainbehera etabar. Ongi mugitzen dira espainiar politikan, patrikak beteak dituzte eta txiringito vasco-española “oasia” da beraientzat. Euskal Herriaren independentzia ez dela ez horien eskutik, ez horiekiko elkarlanetik etorriko argi baino argiago eduki behar litzateke.

  • Barkatuko didazu, baina hori ez da horrela, Bertako euskaldun eta baskoek nahi dituzten aukera politikoak aukeratzen dituzte hiru erkidengo diferenteetan. Bai, noski, jende guztiak ez du zu bezala pentsatzen: hori izango da siur asko zure arazo printzipala. Interes ekonomikoak zuk, nik eta edenork dauzka. Baina nire herrian entzun dut (erahilketa politikoa txalotzen zutenei) batzuk diruari salduta direla, euskaldun-abertzale izatearen aitzakiz. Batzuk diru-gose edota interes ekonomikoen aitzakia astintzen dute, esateko inor baino abertzaleagoak direla.
    Komeni da Espainiar politikan ondo mugitzea. Patrikak bete? Beste esames ustel bat. Euskal Erkidegoak nahi dituzun tatxak edukiko ditu baina zure urrutiko-ezin-lortuzko intxaurrak baino gehiago balio du. Zure aldekoen aldetik ez independentzia, ez berreuskalduntzea, ez euskaldunen arteko batasuna, baizik eta alderantziz, euskaldunen kontrako gerra euskaldun izatearen aitzakiz. Ze gaitz itzela zareten internazionalistak Euzkadirentzat!

  • Estatu modernoak kontratu sozialean funtsatzen du bere boterearen legezkotasuna, hau da, herritarren onespenean. Teorian herriak Estatuari igortzen dio biolentziaren monopolioa eta honek ordainetan herritarren oinarrizko eskubideak, konstituzioan irudikatzen direnak, babesteko konpromisoa hartzen du. Jakina, guzti hori fartsa bat da, zeren Estaturen benetako xedea ez da bere baitako herritarren ongitasuna eta segurtasuna bermatzea, are gutxiago herri azpiratuena, baizik eta herriaren ustiaketa kapital handien mesederako, batez ere finantzari internazionalen kartelentzat. Baina fartsa hau kontsumatzeko burutzen den errituala dira hauteskundeak, eta horrexegatik, alderdi guztiek, Podemosetik hasita Voxeraino, denek esano dute 28an: “berdin du nor bozkatzen duzun, garrantzitsuena demokraziaren festan parte hartzea da”. Motzean esanda: menperatzaileen hauteskundeetan parte hartzen dudanean menperatzailea eta bere erakundeak legitimatzen ditut.

    Eta tira, nik ulertzen dut Bentazar edo Langarren ikuspegia, alegia, hobe dela menperatzailearen apurrei probetxua ateratzea, horietatik irautea, baliabide guztiak haien eskutan uztea baino: dirulaguntzak, euskal telebista, hezkuntza publikoa eta abar. Nik ere ez dut nire burua hauteskundeetan parte hartzearen aurkako jarrera ortodoxo batean kokatzen. Are gehiago, baliabide eta aukera guztiak aprobetxatzearen aldekoa naiz, tartean etsaiak utzitako ogi-apurrak. Baina, zer helburuekin? Horixe galdera. Euskaldunok botere paralelo nazional bat bagenu, mugimendu nazional batean antolaturik, bere gidaritza politiko nazionalarekin, bere estrategiarekin, bere baliabide ekonomiko eta sozial propioekin… alegia, etsaiaren jokotik kanpo gorpuzturiko nazio antolatu bat bagina, zergatik ez sartu hanka bat erakundeetan balibaide publikoak mugimendu nazionalaren mesedetara bideratzeko? Primeran legoke.

    Baina hori ez da ditugun alderdi “abertzaleen” kasua. Horiek ez dute hanka bat menperatzailearen joko-barnean, gorputz osoa baizik! Ez dago estrategiarik, planik ez eta borondate minimorik ere herri honen askapen nazionalean sakontzeko. Eta borondate urririk edukita ere, etsaiaren apurretatik bizi diren horiek ez dute sekula gaitasunik edukiko herri hau etsaiarengandik askatzeko, hortan doa eta euren eguneroko ogia. Hori gutxi balitz, euren politika eta ekimen progresista eta liberalak herri honen oinarri etniko, nazional eta kulturalen indar korrosibo nagusiak bilakatu dira. Nolatan ikaratu gaitezke Vox baten aurrean aldarrikapen nazional eta independentistak feminismoa edo aniztasunagatik ordezkatu dituzten “gidari” politikoak edukita?? Hau ez da serioa. Ez dago inolako arrazoirik hauteskunde horietan parte hartzeko, bai ordea herri mailan antolatu eta militatzeko.

    Apirilak 28an, Pirinioetako bi aldetako euskaldunak Baigorrira gaude deituak. Euskal enda bertan elkartuko da bere erreinu zaharra oroitu eta bi aldetako aberrikideen arteko anaitasuna uztartu eta garatzeko. Nahi duena hurbil dadila eta ea bertan topo egiten dugun.

    APIRILAK 28, EUSKALDUNAK BOIKOTA, EUSKALDUNAK BAIGORRIRA!

  • Apirilak 28an ez da euskara,hori espainola edo frantsesa da, euskara ez, ezta hurrik eman ere. Bi aldetako euskaldunak ere ez da euskara, hori espainola da. Euskaraz apirilaren 28an erran eta idazten da, eta bi aldeetako euskaldunak. Bo. ez diat gogorik segitzeko.. Zuek, abstentzioaren aldekoek, leitu, irakurri al duzue, iinoiz, lubururen bat euskaraz, beno euskaraz? Irakurri al duzue , zerbait, ezer, herkidegoko, en español, que así entede ís, comunidad,

  • Hasi naiz zure testua irakurtzen eta halako batean, bigarre lerroan edo, nekatu egin naiz.

  • Bai nagore, ortografia akats bat burutu dut, azkar idaztearen ajeak, badakizu. Zure testuan ere badira beste makina bat, baina ez naiz hasiko forma akatsak aurpegiratzaren oso aldekoa, edukiaren balioa azpiratzeko trikimailu txepel bat izan ohi da, sasi-ilustratuek askotan erabili ohi dutena.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-04-06 16:38

    « Bertako euskaldun eta baskoek nahi dituzten aukera politikoak aukeratzen dituzte hiru erkidengo diferenteetan »
    Bentazar Jauna, “hiru erkidego”etaz hitz egitea, hiruak hein edo eduki berekoak balira bezala, ez da zuzen, enganakorra baizik.
    Jadanik erran bezala, 1789 urtetik errealitatean ezin da da hauteskunde librerik hitz egin.
    Gero begiratu bazinu nola banatuak diren gure hauteskunde zirkonskripzioak (4/5/6) ikusiko zinuen euskaldunak hirutan barreiatuak direla eta beti auzoko frantziarrekin nahasiak.
    • 1re circonscription : Billère, Lescar, Pau-Centre, Pau-Nord, Pau-Ouest.
    • 2e circonscription : Montaner, Morlaàs, Nay-Bourdettes-Est, Nay-Bourdettes-Ouest, Pau-Est, Pau-Sud, Pontacq.
    • 3e circonscription : Arthez-de-Béarn, Arzacq-Arraziguet, Garlin, Jurançon, Lagor, Lasseube, Lembeye, Monein, Orthez, Salies-de-Béarn, Thèze.
    • 4e circonscription : Accous, Aramits, Arudy, Hasparren, Iholdy, Laruns, Mauléon-Licharre, Navarrenx, Oloron-Sainte-Marie-Est, Oloron-Sainte-Marie-Ouest, Saint-Étienne-de-Baïgorry, Saint-Jean-Pied-de-Port, Saint-Palais, Sauveterre-de-Béarn, Tardets-Sorholus.
    • 5e circonscription : Anglet-Nord, Anglet-Sud, Bayonne-Est, Bayonne-Nord, Bayonne-Ouest, Bidache, La Bastide-Clairence, Saint-Pierre-d’Irube.
    • 6e circonscription : Biarritz-Est, Biarritz-Ouest, Espelette, Hendaye, Saint-Jean-de-Luz, Ustaritz.

    Bukatzeko tristeenarekin, berrehun urte zapalkuntzaren ondotik, egia da euskaldun guziak hauteskunde zirkonzkripzio bakar batean bilduak bagina ere , emaitzekin nahikoa dezeptzionatuak izango ginatekeela

  • Hodei lamuedra 2019-04-10 19:46

    Zinez exkaxa iruditzen zait 28ko hauteskundeetara abstentziora deitzea independentziaren izenean. Gertatutakoak gertatuta gure herrian ta poz handiz bukatuak ziklo armatuak, espainiar estatuaren krisi hain larriaren aurrean, katalan herria dagoen bezala…ta abstentzioa? Exkaxa, lurretik kanpo eta noraeza handia adierazten duen purutasun antzuzko jarrera.

  • Ados Hodei. Nahiko jarrera ” iluminatua” dela iruditzen zait.En fin, antzua,bai.

  • Ziklo armatua bukatu da? Indar okupatzaileek beraien armen bidez ez gaituzte ia mehatxatuko? Gure lurraldetatik ospa egin dute? Orduan libreak gara? Ze poza!

    Abstenzioari buruz, nire ustez, horrela azalduta erru bat dela. Indar okupatzailei segidismoa egitea da, bere nomak onartu, non abstenzioa zilegia dela eta haiek dira ematen diguten “eskubide” hori eta modu hortan erreza dute hori berreskuratzeko eta bere sisteman integratzeko. Mundu aurrean Espainako herriaren zati batek bere eskubide demokratikoa eta askatasun osoz abstenitzea erabaki duela irudi bezala emango dute. Horrekin, alde batetik, gu herri bezala, ez garenik existitzen lortzen dute eta beste aldetik izan behar zela erresistentziarako ekintza bat, desaktibatua geratzen da.

    Beraien hautestontziak hutsak utzi behar ditugula, zalantzarik gabe baina ea nola aurkezten dugun horrelako ekintza mota. Abstenzionismotik? Insurgentziatik? Haien legaltasunatik? Gure legaltasunatik?

    Ba al dugu hurrengo mugimendu antolatuak? Estrategia, Indarra, bitartekoak, jendetsa, ziklo berri horri hasiera emateko? Orduan bai arrotzeen hauteskundeak detonantea izan daitezke, bestela espontaneismo eta umekerietan berriro eroriko ginateke.

    Orduan zer? Nik, Nabar Estatu okupatuaren kide bezala hautestontzi espainoletara, kasu hontan, ez naizenik hurbilduko garbi daukat baina gure arazoa da nola lortzen dugun etsaiei (bi Estatu inperialistei) behartzea beraien hautestontzi ilegalak gure lurraldeetan ez jartzeko. Horrek behar du denbora, dedikazioa, antolamendua, gure buruak deskolonizatuak ditugun herritarrek herria erakartzea, ideiak eta ideologia konfrontatu, estrategia bat osatu eta bere erabilera ziurtatu.

    Bitartean, Apirilaren 28an berriro ikusiko dugu nola herri bat kolonizatua kolonizatzaileen hautestontzira joango dela kolonizazioa eta okupazio egoerari zilegia ematera.

  • Hodei lamuedra 2019-04-11 12:26

    Buatxabal. Erdiaroko aroko narrazio bat irakurtzen ari nintzela iruditu zait. Zaldieroaren Nafarroa Kapitainarekin berba in beharkot kontu honetaz.Mesedez. En fin.

  • Ongi iruditzen zait, Hodei. Ea hitz egin ez gero zerbait berria eta pentsatzeko moduan aterako duzun.

  • Herri honen geroa ez da hautestontzietan jokatuko, hori ziur. Are gutxiago hautestontziak jartzen eta kentzen dituztenak geure etsai deklaratuak badira. Etsaien instituzioetan infiltratzeko aukeratzat har genitzake, baina sekula ez gaur egun duten zentraltasuna eman, etxekalte baita. Geure geroa kale, enpresa eta etxeetan jokatzen da, instituzioetan bainoago. Hori argi beharko genuke.

    Gauzak horrela, Euskal Herriaren askatasuna (estatu burujabearen forman) estrategia egoki baten baitako antolakuntzaren eta konpromiso mailaren emaitza izango da. Estrategia eraginkorraren baitan antolatutako mugimendua eratzea eta indartzea dagokigu beraz, gero ikusiko dugu, aukera gisa, hauteskundeetan parte hartu hala ez.

    Ni A28an abstenitu eta Baigorrira joango naiz, Nafarroaren Egunera. Madrilen PSOE, PP edo Vox egon, euskaldunoi berdin-berdin beharko litzaigukeelako. Euskaldunoi ez zaigu ezer galdu Madrilen.

    A28an euskaldunok abstentzioa, euskaldunok Baigorrira!

  • Hodei lamuedra 2019-04-12 20:13

    Ulertzen det zure argumentazioa baina ez det partekatzen. Madrilen PSOE, PP edo VOX egotea ez da berdin . Ez burujabetasuna- independentzia nahi dugun euskaldunentzat ezta katalandarrentzat ere ez. Bizitza ta potitika oso konplexua dela iruditzen zait; zapalketak zapalketa. Eta are gehiago gaur egungo testuinguru hain berezi ta kritikoan.

  • Helburuak eta abstenzioari buruz hona hemen artikulu interesgarria
    http://www.orreaganep.net/artikuluak/los-objetivos-y-la-abstencion/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude