Apirilak 14 Soziolinguistika Solasaldia

Joxe_Manuel_Odriozola

Apirilaren 14an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia ohi bezala San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskara ikasteko motibazioak izango da. Gidaria: Joxe Manuel Odriozola.

Hamarkada hauetan aldatu al dira euskarara hurbiltzeko motibazioak? Zeintzuk dira egun motibazio-iturri nagusiak? Nola eragin liteke horietan?

Euskarriak: Txerra Rodriguezek jakin aldizkarian idatzitako “hirugarren ontzia” artikulua eta Pello Jauregiren Emunek antolatutako jardunaldietako parte hartze bideoa erabiliko ditugu.

Antolatzailea: BAGERA Elkartea

Laguntzailea: San Telmo Museoa

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude