Apeza, barka beza gure kasu egin nahi eza.

MTcxNQ==

Argazkiaren goiko ezkerrean klikatu, gauzak ondo ikusi behar dire eta.

“Hirugarrengoan iritsi da denek espero zutena. Aizarnako Aitzbarna Kultur Elkartea hustu eta itxi egin dute gaur eguerdian, epailearen agindua betez. 40 lagun inguru bildu da elkartean goizean eta Azpeitiko Epaitegiko ordezkariaren agindua jaso dute, 11:00ak aldera. Bi aukera zeukaten: elkartea borondatez hustu edo Ertzaintzak hala aginduta utzi. Aizarnako bizilagunek ertzainak etorri arte elkartean geratzea erabaki dute. 12:30ak aldera etorri dira ertzainak eta elkarteko kideak banan bana irten dira atarira, euren kabuz eta isilik. “Herriak egindakoa herriarentzat” zioten maindireak zabaldu dituzte eta bilkura egin dute bertan, langile batek sarraila aldatzen zuen bitartean. Sarraila aldatuta eta epailearen agindua atean itsatsita burutu da kaleratze prozesua. Honenbestez, eraikina jabeari eman zaio eta bertara sartzea debekatu diete elkarteko kideei. “Geuria da ta geuria, geuria da ta geuria… soziedadia” kantatzen jardun dira herritarrak, umorea galdu gabe. Bukatzeko, erretorearen etxe aurrean elkartu dira herritarrak haren jarrera “txalotzera”. (Urola-Kostako Hitzatik)”

Irudia | Elkarteko kide bat Epaitegiko idazkariarekin hizketan. | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.