Apalabrados lehiaketa!

Ezagutzen al duzu mugikorretan erabiltzen den jokoa? ZuZeu-n 2012an eman zen jada, joko honen berri.

Euskaraz erabiltzaile ugari ditu. Hona, beraz, gure proposamena; Apalabrados topaketak egitea Euskal Herrian. Topaketak, jakina, euskaraz izango dira eta berau sustatzea da heAPALABRADOS LEHIAKETAlburu nagusi, euskaltzale zein ikasle artean.

euskaragara.net kultura elkarteak, Bilboko taberna batean antolatu du lehen topaketa. Gure asmoa da urtarrilaren 18an biltzea. Ahalik eta jende gehien bildu nahi dugu.

Parte hartzeko, sarrera ordaindu beharko da (5€). Sarreran, kontsumizioa egongo da barne. Jasotako gainontzekoarekin, sariak banatuko dira parte hartzaileen artean (sariak, 2 mailatan). Sariaren maila, parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da.

Autogestioa da gure asmoa. Alegia, ez da mozkin ekonomikorik izango, bainaapalabrados ainhoa ganorazko Topaketa izango da; dinamizatzailea izango du Topaketa behar bezala bideratzeko.

Ekimen honen antolaketa, nahi duen beste edonorentzat dago zabalik. Euskal Herriko gainontzeko herri eta hirietara zabaltzeko asmoa dugu, hala nola, interneten bidezko Lehiaketa alternatiboa garatu. Gainontzeko lehiaketa horiek ez dira espreski euskaragara.net-ek kudeatuak izango, baizik eta prest dauden norbanako eta erakundeen bidez.

Argibide gehiago hemen. Parte hartu nahi baduzu, bidali mezua info@euskaragara.net helbidera. Karena Crowfounding-en, momentu honetan Oilategiko proiektua da.

euskaragara.net-ek Durangoko Azokan izango du presentzia, AutoEkoizleen Plazan.

Apalabrados

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude