Antzuola Atez Ateko bilketarekin markak gainditzen

Antzuola birziklapena-ehunekotan_displayHondakinak biltzeko Atez Ateko sistema arrakastatsua jarri zuenetik hiru hilabete igaro diren honetan, marka guztiak hobetu eta %90eko langa gainditu du Antzuolak.

Atez Atekoa martxan jarri eta 3 hilabetera hondakinen %90 baino gehiago biltzen dute Antzuolan. Hori nahikoa ez eta helburua garbi daukate: “atez-atekoaren jarraipen batzordeak martxan jarraitzen duela, bilketaren datuak aztertzeaz gain zero zabor politiketan sakontzeko asmoarekin, Antzuolan sortutako hondakin kopurua jaisteko eta eredu jasangarriago baten alde egiteko”.
Zorionak!!!

Gipuzkoa Zero Zaborren orrian ikusteko

ekologia, Ekonomia, Euskal Herria

6 pentsamendu “Antzuola Atez Ateko bilketarekin markak gainditzen”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-06-08 16:54

    Atzo TBan zeharka ikusi nuen berri bati ulertu nionez, nonbait (ez nuen non izan zen aditu) erreziklatzera bultzatzeko sistematzat, erabili ta bota motako edalontziak gune batetara eramaten zituztenei zinerako txartelak oparitzea ebatsi zuten. Jendeak zinerako sarrerak debalde lortzeagatik, denda merkeetan plastikozko 10 basoko paketeagatik 60 zentimo ordaindu, biltzeko plastikoa zakarretara bota eta plastikozko basoak sarrerengatik trukatzen zituzten.
    Lepoa jokatuko nuke sistema hori asmatu duen teknikoaren herrian ez dutela atez atekoa martxan jarri.

  • Pentsatzen det Iruñean jarri duten sistemaz ari zarela. Erderaz SDDR (Sistema Deposito Debolucion Retorno)deitzen zaion sistemaren imitazio kaxkarra da jarri dutena. Sistema horrek bere eraginkortasun osoa izateko, legeen babesa behar du. Ontziak saltzerakoan, ontziagatik diru kopuru bat kobratzen da depositoan eta gero ontzia itzultzearekin batera diru hori berreskuratzen da. Ikus daitekeenez ezer berririk ez. Duela 20-25 urterarte normala zen eta enbasadoreek suntsitu zuten sistema bera da. Kontua da itzulketa hori era automatikoan egiteko makinak atera dituztela. Behar bezala ezarri den herrialdeetan oso emaitza onak ematen ditu eta Atez Ateko sistemaren osagarri ona izan daiteke.
    Ez dut ondo ulertu sistema hori asmatu duen teknikoaren eta bere herriko bilketaren arteko harremana aipatzen duen esaldiarekin zer esan nahi zenuen. Baina berdin zait tekniko ala apaiza izan, inork bere zaborra inori bidali ez diezaion neurriak hartzea ezinbestekoa da. Kaka egiten duenak garbitu dezala bere ipurdia.

  • Gari Garaialde 2011-06-09 16:03

    Lehen (amonaren garaietan) egiten zen sistemaren antza badu, baina amonari sekula ez zioten ordaindu kasko hutsagatik kasko huts batek balio zuena baino gehiago, beraz zatekeen tranpa bakarra zen norbaitek itzuli ez zituen botilak itzuli eta diru hura kobratzea, sekula ez horretarako botilak erostea.
    Niri ere berdin, berdin zait tekniko edo apaiz izan (beno ez, udal arduretan arloko teknikoa beharrean apaiza balego ez litzaidake berdin izango), baina gauza da arazoa errotik hartu bearrean, itzulika ibiltzen garela, ideia inozoen inguruan. Ados atez-ateko sistemaren osagarri izan daitekeela, baina osagarri. Erreziklatzea beharrezkotzat ez duen sisteman, erantzunkizunik eskatzen ez duen sisteman, edozein beteBEHAR betetzeagatik sarituak izan behar dugula dioen sisteman ez diot logikarik ikusten.
    Ah! orain ere, sagardoa nahi badut sagardo botilak ereman behar ditut Ziarrora, bestela kobratu egiten dizkidate kaskoak. Mermelada tarro pare bat eramango dizkiot, hutsik, ea oporrak ordaintzen dizkidan…

  • Ez dut uste inork esan duenik zerbait itzulitakoan, balio duena baino gehiago eman behar denik zerbait horregatik.
    Baina salbuespenari begiratuz, nekez konponduko ditugu arazoak. Iruñeakoa salbuespen traketsa da diozunaren arabera. Ziarrora botilak eraman beharko dira kaskoa ez kobratzeko, bale. Baina gaur egun holakoak topatzea, kantauri itsasoan bixigua topatzea bezain zaila da.
    Arazoak konpontzeko araua zein den hartu behar dugu kontutan eta ez salbuespena. Zentzu horretan, salbuespenak salbuespen, SDDR sistemak oso emaitzak onak ematen ditu, eta nere ustez, hori da azpimarratu beharrekoa.

  • Gari Garaialde 2011-06-09 16:35

    Zuk diozun sistema hori erabat eraginkorra dela uste dut (galdetu etxean nolako pelmada ematen dudan botilak dendara itzultzen zireneko istorioekin). Berziklatzeko edo berrerabiltzeko gaiak erosi ditugun lekuan lajako bagenitu, jasotze, biltze eta metatzeko arazoak murritzagoak izango zirelakoan nago.
    Arazoa ez dauka erabili eta bota beharrean itzuli beharrak, itzultzeagatik “saritua” izateak baino(ez konpentsatua, baizik eta saritua).
    Biek gauza beraren aldekoak garelakoan nago. Ez dakit Iruñeakoa den nik aipatutako kasua, baina nik gaizki aplikatutako kasua bakarrik aipatu nahi nuen, zaborbiltze sistema bat bainoago, aurpegi garbitze saio arin bat bakarrik delakoan bainago (gure kaleetako 5. edukiontzia bezala).

  • Ikusten dudanez, bat gatoz biok. Zure lehenengo iruzkineko komentarioa ez dut oso ondo ulertu, baina dena argituta dago nere ustez.
    Bat nator saritu beharrik ez egotearekin. Kontua da, kontrara, gaur egun erabilera bakarreko produktuak saritzen dituela sistemak. Zuk diozun bezala erosleari oso merke ateratzen zaio erabilera bakarreko edalontzia erostea, produktu horren bilketa eta tratamendu gastuak (zabortegia edo birziklapena) guztion kontura egiten delako, guztion zergekin ordainduta. Gastu hoiek, ekoizterakoan produktuari inputatuko balitzaizkio zuzenean, zerga bidez, produktuari etekina ateratzen diotenen kontura joango lirateke gastuak eta orduan ikusiko genuke benetan berrerabiltzeko produktuen eta erabilera bakarrekoen lehia zeinen aldekoa litzatekeen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude