Antzeko garapen maila duten erregioetatik gero eta urrutiago

Antzeko garapen maila duten erregioetatik gero eta urrutiago Gure adierazleen bilakaera mediterraneoko herrialdeetakoen parekoa da, alegia, prekarietatea nagusi duten lan merkatutakoen antzekoa. Baina gure BPGari eta langileko produktibitateari begiratzen badiegu, Europako herrialde garatuenen artean gaude.

Kontraesan horiek eta beste hamaika ondorio atera daitezke Gaindegiak argitara eman duen azken txostenetik: Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian.

Bertan, gure lan merkatua zertan den ulertzen laguntzen duen adierazle sorta zabala eskaintzen da, horietako batzuk lehen aldiz kalkulatuak Euskal Herri osorako:  Euskal Herriko jarduera-tasa, enpleguaren eta langabeziaren bilakaera azken urteetan, sektoreen bilakaera, lanaldi motak, lan kostuak, emakumearen egoera lan merkatuan, gazteen egoera, eta abar.

Adierazle horiek grafiko nahiz taulen bitartez eskaintzen dira, irakurleak erraz ikus ditzan Euskal Herriak bizi dituen fenomenoak.

Euskal Herriko datuez gain, adierazle asko herrialdeka ere eskaintzen dira, ohi bezala lurraldetasun ikuspegiari eutsi nahi izan diolako Gaindegiak. Horrez gain, Euskal Herriko zenbait adierazle Europako erreferente diren erregio eta herrialdeetakoekin alderatu dira; esaterako, Kataluniakoekin, Eskoziakoekin edota Flandriakoekin.

Gehiago jakiteko, jo Gaindegiaren webgunera.

Txostena PDFan eskuratzeko, hemen.

Antzeko garapen maila duten erregioetatik gero eta urrutiago