Antton Etxeberria, uztaileko GAZTEZULOn protagonista

Antton Etxeberria, uztaileko GAZTEZULOn protagonista

Antton Etxeberria eta bere adiskideak Internetek egin ditu ezagun. Freeridean ibiltzen dira bizikleta gainean, eurek beraiek prestatutako bideetan behera jauzika. Bideo ikusgarri bat baino gehiago grabatu eta igo dute YouTubera. Sareak egin du beste dena. “Pista prest dago” bideo labur sonatuan txapela eta pala daramatzan tipoa dela esanda, oraindik despistatua zebilenak ere honezkero jakingo du nor den uztaileko GAZTEZULOn protagonista.

Donibane Lohitzunekoa den arren, azken urteetan askoz denbora gehiago pasatu du Antton Etxeberriak Ibardineko maldetan barrena, nekaezin. Orain dela sei bat urte, 20 zituenean, deskubritu zuen bizikleta gainean libre ibiltzearen plazera: bideak lehenik buruan irudikatu, ondoren eraiki eta azkenik bi gurpilen gainean probatzea.

Ibardineko azken bentan bildu gara mahai baten inguruan eta bere furgoneta zurian eraman gaitu basoan prestatuta duten pista oineraino. Pinuz eta iratzez betetako paraje hauetan grabatu zuten “Pista prest dago”, YouTuben sekulako arrakasta izan duen 9 minutu eta 39 segundoko laburra. Kirol hau maite duten guztiengana heldu da proiektua Sarearen bitartez, “eta orain denek etorri nahi dute Euskal Herrira!”. Urteetako lanaren uzta orain jaso dutela kontatu digu, lehen askok ia erotzat zutela “beti hor zara, bakarrik, zure oihanean…”, baina orain, kaletik doala, jendeak zoriondu egiten duela.
Kontu hauek eta beste asko hitz egin ditugu Antton Etxeberriarekin. Elkarrizketa osoa irakurtzeko eta argazki ikusgarriekin gozatzeko, egin klik!: gaztezulo.com-en.

Antton Etxeberria, uztaileko GAZTEZULOn protagonista

freeride, gazteak, Gaztezulo, Kirola

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude