Angula ustelak: 100 milioi euroko isuna erraustegia gelditzeagatik

Angula ustelak: 100 milioi euroko isuna erraustegia gelditzeagatik –

Angula ustelak: 100 milioi euroko isuna erraustegia gelditzeagatik

EAJ eta PSEk Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin epaiketara eraman dituzte, aurreko legegintzaldian Gipuzkoako erraustegia gelditu zutelako. 100 milioi ordaintzera kondenatu ditzakete bi pertsonok. “Proiektu “estrategikoak” gelditzen dituztenei eskarmentua ematea da salaketaren helburua”. Ekainaren 5ean “Administrazioak eta ingurumena” Tabakaleran antolatu genuen jardunaldian hitz egin zuten Igor Meltxor eta Ainhoa Intxaurrandietak. Hemen duzu hitzaldiaren bideoa.

“Enpresarioek badakitenez edozein gauza onartuko dietela, egiten dute la ley del mínimo esfuerzo. Proiektua erredaktatzeko orduan ez dute baliabiderik jartzen, berdin zaie zer jartzen duten, edozer gauza entregatuta ere onartua izango dela badakitelako. “Ez dut ezer egingo eta GHKk teknikoak jarriko ditu nire proiektua egitera, eta gainera, gero, nik kobratuko dut”. Hori da enpresarioek egiten dutena eta politakariek ontzat ematen dutena. Hori da larriena. Langile publikoek enpresa pribatuentzat egiten dute lana eta gainera, enpresa pribatuek kobratu egiten dute lan horregatik.

Guk informazio, susmoa eta zantzuak ere bagenituen erraustegiaren eraikuntzaren kontratua sinatzean gauzak ilegal eta modu irregularrean egin zirela, baina frogak behar genituen kontratua kalteordainik gabe apurtzeko. Frogak eduki ezean legeak behartzen du %3-6 bitarteko kalte ordaina ordaintzera. Gu joan ginen instituzioek halako negoziazioetara joan behar duten moduan: enpresei kalte ordain minimoa ordaintzera (%3a) eta legeak behartzen gaituelako.

Negoziaketa horretan agerian gelditu zen lehen aldia zela instituzio publikoak enpresen gainetik jartzen ginena. Oso ohituak zeuden enpresak beraiek izatera negoziaketa guztietan baldintzak jartzen zituztenak, eta administrazio publikoek baldintza horiek onartu egiten zituzten. Eta oso agerian gelditu zen ez zeudela ohituak enpresarioak gu joatea baldintzekin eta gu joatea indar posizio batekin, esanez “instituzioen diru publikoaren babesa egingo dugu”.

Info gehiago:

Elkarrizketa Ainhoa Intxaurrandietari Larrun-en: Erraustegia, epaiketak eta desagertutako dokumentuak

Elkarrizketa Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini Berria-n: «Mendekua» delakoan daude

Angula ustelak: 100 milioi euroko isuna erraustegia gelditzeagatik

Angula ustelak: 100 milioi euroko isuna erraustegia gelditzeagatik

Zer duzu buruan “Angula ustelak: 100 milioi euroko isuna erraustegia gelditzeagatik”-ri buruz

  • ganbaratxotik 2018-06-16 13:03

    Gardentasun piska bat mesedez, eta beldurra zabaltzen dute zigorrekin bidegabekeria ageriago utzi baino ez dute egiten enpresari ahaguztidun eta euren morroiek.