Angela Davis gure laguna da

Angela Davis gure laguna da

Angela Davis gure laguna daAngela Davis Estatu Batuetako ekintzaile politikoa eta unibertsitateko irakaslea Euskal Herrian izango dela eta, omenaldia egingo dio Fermin Muguruzak Free Otegi Them All kanpainaren barruan, otsailaren 7an Bilboko Kafe Antzokian.

Euskal musikari eta sortzaile ugari bilduko dira bertan, besteak beste: Maialen Lujanbio, Eider Rodriguez, Mursego, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Anari, Broken brothers bass band, Bad Sound System, La Basu, Aneguria, Xabi Solano, Sorkun eta Fermin Muguruza.

“Angela Davis gure laguna da” izenpean egingo dute jaialdia. Aspalditik dio estimua Muguruzak Davisi, argi islatu zen 2014ko azaroan Bilbon zabaldutako Black is Beltza erakusketan: Daviesen hainbat aipamen ageri ziren paneletan, bertan ikusgai ziren dokumental eta liburuetan. Erakusketaren egitarauaren baitan proiektatu zen Free Angela and all political prisoners dokumentala, Eider Rodriguezek aurkeztuta.

Irakasle, pentsalari, politiko eta hizlari moduan ibilbide luzea du Davisek; AEBetako gartzela sistemaren, arrazaren, eta genero eta klase gaien inguruan idatzi du gehienbat.

Free Angela Davis dokumentalaren trailerra:

Angela Davis gure laguna da