Angel Otaegiren familia, justizia eske

Angel Otaegiren familia, justizia eske

Azpeitiako Udalak jakitera eman duenez, Kereila kriminala jarri du Angel Otaegiren familiak, justizia eskatzeko”.

Duela 41 urte hil zuten fusilatuta Burgosen Angel Otaegi azpeitiarra, eta Azpeitiko epaitegian Angel Otaegiren kasua aztertzeko eta kasuaren inguruko informazioa eskatzeko kereila kriminala aurkeztu zuten atzo. Mertxe Urtuzagaren izenean (Angel Otaegiren lehengusua), Eneko Etxeberria alkateak eta Mikel Elortza abokatuak aurkeztu zuten kereila Azpeitiko epaitegian, Mertxe Urtuzaga bertan izatekoa bazen ere, arazo pertsonalak tarteko ezin izan baitzuen bertaratu.

Eneko Etxeberria alkateak azpimarratu zuen Angel Otaegiren hiltzaileek “izen abizenak eta aurpegia” dituztela. 41 urte beranduago, Otaegi familiak ez du justiziarik, eta horregatik kereila kriminala sartu da frankismo garaiko bizirik dauden arduradunen aurka”, azaldu zuen. Angelentzat justizia eta familiarentzat erreparazioa eskatzeko pausoa izan zen atzokoa. “Ardura eskatu zuen” hilketaren inguruan.

“Bide zaila” izango dela ere aitortu zuen Etxeberriak, eta salatu zuen “biktima batzuentzat ez dagoela justiziarik eta hori agerian lagatzeko” aurkeztu dela, besteak beste, kereila.

“Espainian kereilak ez dute aurrera egin izan, atzera bota izan dituzte beti lehen edo bigarren instantzia batean”

Mikel Elortza abokatuak “Espainian kereilak ez dute aurrera egin izan, atzera bota izan dituzte beti lehen edo bigarren instantzia batean”, salatu zuen. Orain, bidea Argentinan dagoela irekita gogoratu du eta “honek aurrera egiten ez badu bide hori aztertu beharko da”. Bere hitzetan, Angel Otaegiren memoriak eta errekonozimenduak “hori eta gehiago merezi duelako”.

Angel Otaegiren familia, justizia eske

Angel Otaegiren familia, justizia eske

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.