Andre xarmangarria (Un mar de problemas eta Sin Brunetti)

images2.jpg

UN MAR DE PROBLEMAS. Donna León. (Seix Barral)

Genero beltza maite duena aseko du eleberri honek: egoki idatzia, hilketa batzuen argiketa dakar, Venezia pareko Pellegrina itsaserrian gertatzen da guztia… Baina baliteke epel xamar geratzea irakurlea, izan ere, zarata eta trepeta handiegirik gabe kontatzen baitu guztia Donna Leon egileak. Hilketa eta berorren argiketa baino garrantzia handiagoa du kontakizunean, inguru soziopolitikoak: arrantzaren eskasia, uren kontaminazioa, fiskalitatearen iruzurra… Esan nahi da Donna Leonek, beste behin ere, Guido Brunetti bere komisario maitea erabili duela nobela honetarako, beti ohi duen eran: hizkuntza kiribildurik gabe, bizimoduari buruzko egilearen obsesioak agertuz… Nobela txiki bat, denborapasa moduan irakur daitekeena. Gustatu ezkero, egokia izan liteke SIN BRUNETTI (Seix Barral) ere irakurtzea, idatzi motz hauetan argiago ikusten baita Donna Leoenen mundu ikuskera. Nolabaiteko mediterraneotartasuna gailentzen zaio jaiotzez ifaramerrikarra den dama honi.

images-2.jpg
SIN BRUNETTI. Donna León. (Seix Barral).

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Andre xarmangarria (Un mar de problemas eta Sin Brunetti)”-ri buruz

  • Aurtengo udan Italian barrena ibili gara, eta Venezian ere, jakina, izan ginen, hamaikagarrenez. Bidez batez, esan dezadan ez dudala ulertzen nola ez zaion batere gustatzen hainbeste jenderi hiri-pitxi hori: hatsa dariola, etxe guztiak apurtuta daudela… San Marko plazan, urak hartuta dagoela, oholezko pasareletatik osteratxoa egitea baino gauza ederragorik!

    Tira, desbideratu egin naiz, nakion hariari. Kontua da italieraz jakin ez, eta andreak Donna Leonen liburu bat erosi zuela (ez dakit preseski zein izan zen). Campingeko harreragileak liburuari begia ezarri zionean, esan zigun ingelesez: “Donna Leon… liburu horiek ez zaizkie, ba, batere gustatzen veneziarrei. Iraingarriak iruditzen zaizkie. Egin kontu: ez daude itzulita italierara”. Geroztik ahaztuta eduki ditut gizon haren esanak, eta, egia esateko, ez dut astirik hartu benetan hala den egiaztatzeko (alegia, ez dagoela italierazko ediziorik). Batek jakin. Italiako merkatu beltzean denetarik aurki daiteke, eta jende askori ematen dio jaten.

  • Ez, ez daude italieraz jarriak, ofizialki, bederen. Eta ulertzekoa da veneziarrak irainduta sentitzea, hango gauza asko aipatzen baititu León-ek. Geuri esana digu oraintsu, horrexegatik ez daudela italieraz jarriak, ez duelako inor samindu nahi eta, bidenabar, anonimotasuna nahi duelako bizi den lekuan, bederen.