Andoni Egaña: “Gaur egungoak historian meriturik handiena duten euskaldunak gara”

Andoni Egaña: “Gaur egungoak historian meriturik handiena duten euskaldunak gara”

Andoni Egaña

Joan den asteazkenean Andoni Egañak hitzaldia eman zuen Zumaiako Alondegia Kultur etxean “Euskara, bestela ez gara” zikloaren baitan hirugarrena. Martxoaren 13an, asteazkenean, Belen Uranga izango da zikloari itxiera ematen.

Irudiak: Zumaiako Euskara Zerbitzua.
Bideogilea: Baleike.

Bideoan hitzaldia osorik entzun dezakezue, eta kronika edo laburpena hemen daukazue.

Eta azkena, Belen Urangaren txanda

Martxoaren 13an, asteazkenean, Belen Uranga izango da Zumaian “Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak” hitzaldiarekin “Euskara, bestela ez gara” zikloari itxiera ematen.

Belenek ekologia terminoa hizkuntzaren arloan erabiltzeko arrazoiak erakutsiko ditu, eta moda kontua izatetik harago ekologiatik ekologismorako jauzia nola egiten den azaltzen saiatuko da. Teoria azaltzeaz gainera, ekintzetarako proposamenak ere egingo ditu hizkuntzaren iraupenari begira baliagariak diren analogiak baliatuta.

Belen Uranga: (Zumaia, 1961): Euskal Filologian lizentziatua da eta Soziolinguistika Klusterreko teknikaria. Hainbat ikerlan egin ditu munduko eta Euskal Herriko hizkuntza-aniztasunaz, eta munduko hizkuntza aniztasunaren UNESCO katedrako batzordekide da.

Andoni Egaña: “Gaur egungoak historian meriturik handiena duten euskaldunak gara”