Andoaindarrok herri duin batean bizitzeko eskubidea dugu

Andoaindarrok herri duin batean bizitzeko eskubidea dugu –

-Hi Andoaindarra haiz, ezta? -galdetu zion Andoaingo bizilagun batek EAJko zinegotziari.

-Eta nortzuk ordezkatzen dituzu? Eta batez ere: Nork agintzen du gehien zure gain?

Eta, nor ari zara ordezkatzen oraintxe bertan Andoaingo Udaleko zinegotzi gisa? Hautatu zaituzten bizilagunak, edo Eusko Jaurlaritza?

Andoaindarrok herri duin batean bizitzeko eskubidea duguInterpelazio hau irailaren 2an entzun zen Andoaingo Udalaren osoko bilkuren aretoan, bertan egin baizen Hirigintza Batzordea; irekia herritarrontzat eta streaming bidez emana Udalaren web orrialdearen bidez. Batzordea irailaren 12an egingo den Aparteko Osoko Bilkuraren preludioa baino ez zen izan, eta bertan, besteak beste, Herritarren Plataformak aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztutako C2 proiektua, behin betiko lurperatzeko asmoz. Osoko bilkura horretan, halaber, orain arte herritarrek nahiz erakundeek proiektu horren inguruan egin dituzten alegazioak jasoko dira ere. Aipatutako helburua lortu ahal izateko, Udaletxean dauden ordezkari eta alderdi politikoen gehiengo zabala bat egin behar du proposamenarekin. Euskal Herria Bildu eta Podemoseko hautagaien bozka ziurra da dagoeneko: Biak ala biak C2 egitasmoaren aurka daudela azaldu dute gardentasun osoz. Alderdi Sozialista eta Maider Lainez alkatea bera, argi adierazi zuen joan den ostiralean Foru Aldundiak aurkeztutako egitasmoa ez zutela gogoko eta ez zituela asebetetzen.

Hurrengo astelehenean irailak 12, 19:00etatik aurrera argituko dira Andoaingo Udaletxeko Osoko Bilkuran, oraintxe bertan ezbaian dauden zalantza guzti hauek. Astelehenean arratsaldeko 18:30etan ere, Bilkura deitu dute herritarren plataformako kideek, Andoaingo bizilagunek ere beraien gorputzen presentziarekin Aldundiak aurkeztutako azken egitasmoaren aurka azaltzeko eta bide batez ere, gaur egun lurperatuta dagoen Andoaingo saihesbidearen egitasmoa berraztertzeko, berregokitzeko, berpizteko eta zergatik ez, Andoaingo herriak merezi duen etorkizuna bermatzeko.

Jarraipen zabala egin du Aiurrik azken hilabeteetan eta N1 ANDOAIN A15 etiketan irakurri ahal izango duzue gai honen inguruan jasotako informazioaren gorabeherak eta xehetasun guztiak.

Andoaindarrok herri duin batean bizitzeko eskubidea dugu

8 pentsamendu “Andoaindarrok herri duin batean bizitzeko eskubidea dugu”-ri buruz

  • Betikoak Euzko Alderdiaren kontra….beti Pnvn kontra….beti kontra, kontra, dena negatiboa….inoiz ezer positiboa. Baina gero Leitzarango autopistatik nafarrora mendira denak asteburun xoxik pagatu gabe debalde…jeje jjaja… Gure herrian autopistakin ohituta gaude aspalditxo. Bizitza osoa berarekin hor egon da beti…..betidanik bizi izan gara ta akostumbratuak gaude eta inor ez da kexatu molestatzen ez duelako…eta trenak zer? hor dago beti renfe aspalditik egunero eta kaxkotik pasatzen da…..hori ez ez….. ta ikastolakoak orain arte mutu txiton ta orain kexetan nagikeritan…hor urte pilo daramate eta ikasle onenak hor ikasi dute…denak euskaldunak eta listoenak unibersitarioak ta ondo kolokatuak gainera…gainera Andoain ondo komunikatuta dago toki guztiekin eta mundu guztia ezagutzen du…Bartzelonako autobusa eta guzti eman zioten parada.. bastero zinea egin ziguten ta a ze diferentzia maizakoekin….eta jende ospetsua kantatzen du eta kanpotarrak etortzen dira askotan..pianoa jotzea ere…okerro litzateke aislatuak egon hortik beste herrik diren bezala…zumarraga okurritzen zait….hemen Extremenoak eta castellano guztiak iritsi zirenean lau katu ginen eta errepidea hor zegoen… orain zer nahi dute txaletan bizi piszinakin.erregeak direla usteute edo ze? una mano delante y laotra detras esaten den moduan etorri ziren…astoan ere etorri omen ziren batzuk amamak kontatzen zigunez umek ginenean… ezta irakurtzen ez zekiten gehienak….hoi bai eskatzen bazekitek….gainera dena esan gabe eta ez zuten ezer egin eta orain reklamatzen eta nahi dute errepidea bistatik kendu beti hor egon denian…ze igual pentsatzen dute Torremolinos edo Marbella dela hau…ederkigattik.

  • Zergatik behar genuen euskara batua sortu? Hori bezalako testu negargarriak 2022an leitu behar ez izateko, erdal testu bat baita. Eta mingarriena, Nafarroa hizki larriz idazten da, eta ez du “a” galtzen. Hala ere, ez da Nafarroako autobidea, Andoaingo autobidea deritzo.

  • Erridikulua iruditzen zait PSE-EE, EHBildu eta Podemos ,gehiengo oso nabarmenak in, egitasmoa baten kontra( beraz beste soluzio baten alde) egonik kontzentrazioak eta horrelako xouwak antolatzea. Lotsa emateu.Delakoa.Andoaineko zeak..

  • Giputz madarikatu hauek!! “nafarro”!! Nola ausartu ere Nabârröako Erreinuaren traidoreak!!

  • Irentsi ongi eta ondoren zerbait ulergarri idatzi.

  • Emateu, zer ostia da hori. Ez dakizu idazten hala?

    • Aber honekin txoko (??) honetan berbetan dauden lumpen ‘diminuto (harrigarri) hauei argi pixka bat iristen zaien…behingoz! Birritan usteldutako haragia eman eta sutxakurrak bezala irentsi inolako lotsarik gabe…enfin…

      (I). La antropología es un arma de construcción masiva…

      “Frazer sugiere la nocion de ‘telepatía salvaje; una transmisión de pensamiento (y de sentimientos añadiría), que pone en activo al cuerpo social y lo hace susceptible de convertir su ansia en realidad. Todo el cuerpo social se ve animado de un mismo movimiento; el individuo desaparece para transformase en una pieza mas de la maquinaría, o mejor en radio de la rueda, cuyo entorno mágico de danzas y de cánticos sería la imagen ideal. Este movimiento rítmico, uniforme y continuo es la expresión inmediata de un estado mental en que la conciencia individual se ve acaparada por un único sentimiento, una única idea, alucinante, la del fin común. Los cuerpos se mueven todos al mismo vaivén, las caras llevan todas la misma máscara y las voces producen el mismo grito, todo eso sin tener en cuenta la profunda impresión producida por la cadencia, la música y el canto. Al ver en todas las caras la imagen del deseo y al oir de todas las bocas la prueba de su certeza, cada uno se siente unido sin resitencia posible a la convicción común. Confundidos por la danza y en la fiebre de su exaltación

      Confundidos por la danza y en la fiebre de su exaltación, forman un solo cuerpo y una sola alma. Solo en este momento se realiza autenticamente el cuerpo social, ya que cada una de sus células, los individuos, se sienten en ese momento tan unidos como las del orgasnismo individual. Edn estas condiciones, el consentimiento universal puede llegar a producir realidades. M. Delgado”

      (II) Y por suerte…o por desgracia, la mezquindad humana aplicada en la política: es una bomba de aniquilación social y colectiva.

      Asier Mirón (Aurpegia erakutsi, zuen maskara ikusteko, pandillero aspergarriak…

  • Negazionisten mugida bat dirudi , bai.