Anarik txoratuta nauka

Anarik txoratuta nauka

Anarik txoratuta nauka
Argazkia: Asier Arroita

Errua Anarik dauka. Bere ‘Harriak’ dauka. Eta ez naiz abestiarekin identifikaturik sentizen. Esaldi horrekin bai, ordea.

Zakar gehiena aspaldi bota nuen zakarrontzira. Hala ere hondakinak gelditzen dira.

Eta gaur, barne garbiketa egiten ari naiz. Xahutzen.

Eguzki izpi batek esnatu nau goizean. Zeru urdina. Garbi. Eta etxean gelditu naiz. “Gaixo nago”, kontu pixka bat bota diot nire egoerari. Ez dut oroitzen hau egin nuen azken aldia. Ez dakit nire nagusiak sinistu duen, baina berdin dit. Lanetik bota nazala nahi badu; ausartzen bada.

Ohean gelditu naiz, eguzkiarekin. Irakurtzen ari nintzen nobela bukatu dut. Eta gustora irakurri dudan liburu batek uzten duen hutsunea sentitu dut. Kalera irten naiz barazkiak eta infusio pare bat erostera. Garbigailua jarri dut eta bazkaria prestatu. Bitartean Anari. Behin eta berriz Anari.

Eta txoratuta nauka emakume honek. Bere abestiekin txoratuta. Barruan nuen zakar guztia garbitzea lortu du. Nere Diogenesen sindrome emozionala pikutara bidali du. Eta orain ‘Isla’ naiz, baina urez betetzen ari den irla. Aurrera pausoak emango dituena. Indartsu sentizen naiz. Hau bukatzen ari da, hasten.

Anarik txoratuta nauka

Donostiarra. Mundua aldatzeko asmoarekin egin nintzela kazetari esaten dudanen, barre egiten dute. Berdin dit.