Anaia berdin eta askeak

 

Neu ere zuen anaia naiz. Zeuek bezalakoa izan nahi dut.
Utz iezadazue. Aska nazazue.

Eredutzat genuen askok, jarraibidetzat, helburutzat. Geure inspirazioa zen, musarik eder eta fidelena. Hura bezalakoa izan nahi genuen. Asmatu, sortu eta hedatzen duten horietakoa. Eragiten duena. Historiako garai berri bati hasiera ematen diona. Geuk ere hala nahi genuen, desberdinak, bereziak, azkarrak, argiak, lehenengoak bilakatu. Hoberenak.

Idealizaturiko idealak oinarri, iraultza piztu zuen unibertso osoan. Bere aldarrikapenek urrutien zeuden konstelazioetan ere izan zuten oihartzuna. Alboan geunden gu guztiok, soberakinak hartuz, lagunaren arrakasta ikustean irribarre eginez. Liluraturik. Zoriontsu. Inspiratzen gintuen.

Baina egun baten konturatu ginen dena ez zela horren zoragarria. Bat-batean malkoak nagusitu zitzaizkion. Odola isurtzea onartzen zuen, begiak itxiz, belarriak tapatuz. Aspaldi egindako eskaera guztiak ahaztuta zituen. Haiengatik borrokatzea pentsaezina egiten zitzaion. Berreskuratzen saiatzeak ere ez zion merezi. Bere zilborrari baino ez zion so egiten. 674.800kmĀ² neurtzen zituen putzuan ito egin zen pixkanaka.

Bere anaiak, dagoeneko, ez ziren askeak, ez ziren berdinak. Gehiegi idealizatutako idealek sutan amaitu zuten. Bazterrean, mesprezuan. Zendu zen, zendu, konturatu gabe, anaia guztien izpiritu erreboltaria.

Geurea ez, ordea. Geuk oraindik amesten dugu anaia guztiak berdinak ez ezik, askeak izango diren egunarekin.

anai, Aske

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...