Zaude lasai, zeu ere arraroa zara eta

martiztarra—–Ana Telletxea filologo beratarrak, sarrera berri bat argitaratu du SINADURAK saileko bere blogean. Guztiz interesgarria egin zait. Euskaldunok oso arraroak garela dio, oso arraroak geure etxean bertan. Egia esan, tristea ez balitz, irri egiteko moduko ironia litzateke. Nola zen kantu hura, euskaldun izatea zein nekeza den dioena?

Honela hasten du kontakizuna Ana Telletxeak: “Bakuna baten beharraz medikuarengana joan nintzen orain dela gutxi. Erizain erdaldunak nere abizena eskatu zidan esertzerako. Ozen eta argi bota nion, eta hark berehala, lotsarik gabe: “Ai neska, abizen hauekin ezin dut… utzidazu NANa, ea horrela moldatzen naizen…”. Erizainak Nafarroako herri baten euskal izena du lehen abizentzat, eta ohiko euskal deitura bigarrentzat.”

Zeu ere euskalduna zaren aldetik, ez zaizu harrigarria egingo Telletxeak dioena. Hementxe duzu artikulua osorik, atsegin baduzu.

Airetik bizi naiz. Ia.