Amodio aitorpena, barru-barrutik

Amodio aitorpena

Amodio aitorpena, barru-barrutikEtorkizunari begira bizi gara. Horren iritzikoa naiz. Gaur egun egiten dugunak harreman zuzena du biharamunean erdietsi nahi dugun horrekin.

Geroaldi emankorra izan nahi dugu, beraz. Eta helburu horrekin idazten dugu bizitzaren egitaraua.

Barru-barruan daramagu, etorkizuna iparrorratz izatearena; honatx zenbait adibide: Haur jaioberriak amets egiten du, gurera heldu bezain pronto, seguruenik, bere biharamunak biziaraziko dionarekin; ume eskolatu berriek, bestalde, lilurarekin betetzen dituzte beren motxilak, ikasturte bakoitzaren hasieran, horrek geroaldi arrakastatsua bermatuko dielakoan; bikote maitemindua, berriz, beharrean ari da, nola hala, familia proiektua eraikitze aldera.

Bi taldetan sailkatu ohi dituzte, gure ingurukoek, etorkizun proiektuok; batetik, posible direnak, egingarriak direnak, alegia; eta, bestetik, berriz, lortu ezin direnak, hots, utopiak.

Erraietaraino sartzen digute, asmoen klasifikazio hori. Eta, hala, lortu daitekeenari heldu eta utopia alboratzeko agintzen digute. Manipulatu egiten gaituzte, beraz.

Egia da, batzuetan, ondo datorrela begiak zabalaraziko dizkizun aholku errealistak jasotzea; gurasoen edo lagunen gomendioak, kasu. Beste batzuetan, alabaina, era maltzurrean adierazten digute zer den posible eta zer ez.

Utopia gisa aurkeztu izan du, betidanik, gobernu espainiarrak erabakitzeko eskubidearen aukera. Ametsetik haratago dagoen itxura eman nahi izan dio. Eta batek bain o gehiagok sinistu egin izan du gezurra.

Ezaugarri bat du, alabaina, utopiak, burugogorrei eragiten diena: Kaskagogorrak motibatu egiten dituela, “ezina ekinez egina” lelopean.

Ezinezkorik ez dagoela sinistu dute, temati, eskozian, Alex Salmonden gobernukideek; ezezkoari garaipen sendoa ematen zioten inkestak iraultzea lortu dute; baiezoa eta ezezkoa parez pare jartzea erdietsi dute.

Inoiz ez bezala berpiztu da bere errautsetatik Katalunian sentipen independentista, hamarkada luzeetan hilda zegoela ematen zuenean, eta Madrilek agindutakoari entzungor egin dio; abian da, beraz, nazio katalana bere estaturantz.

Nekez topatuko dugu, munduko edozein txokotan, Euskal herrian beste burugogor; ez dut dudarik, herri egoskorra gara; honatx argudio sinisgarria: Bizirik jarraitzen dugula; gure tamaina txikiarekin; gurasoek_edo ikastolak edo euskaltegiak_ irakatsi ziguten hizkuntzarekin; gure ohiturekin; gure askatasun desioarekin;

HELDU DA, BERAZ, PRIMIZIA, EGUNKARITU DA, AZKENEAN, LERROBURUA: ERABAKITZEKO ESKUBIDEA, ESKUBIDE DA! ALDE EGIN DU, DAGOENEKO, UTOPIA OSATZEN ZUTEN AMETSEN ZERRENDATIK! BEDEINKATUA BURUGOGORRA! MAITE ZAITUT KASKAGOGOR HORI!

Amodio aitorpena, barru-barrutik

3 pentsamendu “Amodio aitorpena, barru-barrutik”-ri buruz

  • “Nekez topatuko dugu, munduko edozein txokotan, Euskal herrian beste burugogor” Arrazoi duzu, burugogorrak gara. Primitiboak, erdi neanderthalak (http://www.aoi.com.au/bcw/neanderbasque.htm). Erdi zuzenean gatoz Neanderthaletik, horrek dakartzan osasun arazo multzoarekin… Ez baduzu sinisten, soilik begiratu zenbat gaixotasun genetiko datoz neanderthalen hibridazioagatik. Horregatik gure nazioa hutsaren hurrengoa da, horregatik 50 urteren buruan desagertuko da.
    .
    Euskal indibiduoetan aldaketa genetikoak egin ezean, desagertzera kondenatuak gara. Zentzu guztietan herri atzeratua gara, zortea dugu Europan gaudela! Dugun garapen minimo hori herri aurreratuen artean egoteagatik da. Baina historikoki euskaldunok komunikazio arazo, engainu politiko, leialtasun txepel eta mozkorkerian nabarmendu gara.
    .
    Aio euskal herria. Lotsatzen naiz hemen jaio izanaz.

  • Ez dakit goikoa txantxetan ari dan ala ez baina tira, gu hori guztia baldin bagara (ta ez gara), ezin dugu zorterik izan Europan gaudelako, Europear andana hemendik datoztelako, hori diote analisi genetikoak, klimaren ikerketak…. Azken Glaziazioan Hemendik izan zan Bizia Mantendu zan leku bakarrenetarikoa, beraz gu hori guztia bagera, Europartarren erdia edo ere dira, beraz ze zortea izan dugu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude