Amianto isilarazia

Amianto isilarazia –

Egunero-egunero ematen dizkigute Covid-19ak eragiten dituen heriotzen kopuruak, egunero-egunero gertatzen diren tren istripuak balira bezala. “Atzoko istripuan lau pertsona hil ziren, baina herenegungoan zazpi. Beraz, hobera goaz”.

Amianto isilaraziaEta, kasu, ongi iduritzen zait kopuru horiek ematea. Herritarrok jakin behar baitugu gaixotasunaren larritasun maila non dagoen. Baina, era berean, kontuz ibili behar dugu, koronabirusaren inguruko guztiak estal ez dezan badirela heriotz goiztiarrak eragiten dituzten bertze gaixotasun edo gertaera batzuk, agian eragozten ahal ditugunak.

Atzo berean jakin genuen Laminaciones de Lesaka lantegi zenaren enpresa ondorengoetako batek onartu duela faktorian 30 urtez amiantoaren eraginpean aritu zen langile baten heriotza, hain zuzen ere, amiantoak eragin zuela. Gainera, enpresa horrek behar bezalako kalte-ordaina emanen dio defuntuaren familiari.

Hiltzaile isila erran ohi zaio amiantoari. Isila eta isilarazia. Enpresak ahal duten guztia egiten saiatzen baitira beren langileak amiantoaren eraginpean lan eginarazteagatik duten ardura ezkutatzeko.

Zorionez, noiz edo noiz agertzen dira Lesakakoa bezalako albisteak, amiantoagatik hil zirenen edo gaixo daudenen familiei nolabaiteko adorea ematen dietenak. Baina, zoritxarrez, oraindik bide luzea dago egiteko, amianto isilaraziari bozgorailu ozena jartze aldera.

Amianto isilarazia

Amianto isilarazia

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Zer duzu buruan “Amianto isilarazia”-ri buruz

  • Adibideekin segitzearren, Osasunaren Munduko Erakundearen arabera (OME) 7 milioi pertsona hiltzen da urtero gizakiok eragiten dugun kutsaduragatik. Covidarekin milioi pasatxo dira orain arte hildakoak. Asierrek dion bezala, Covidaren kontrako neurriei garrantzirik kendu gabe, geuk eragindako bestelako gaitzei arreta gehiago jarri eta garrantzi handiagoa ematen hasi beharko genuke.