Amesteko prest?

Amesteko prest?

UPV/EHU, MU, TECNUN eta TKNIKA ordezkatzen dituzten 8 gaztez osaturiko diziplina anitzeko talde batek onartu du, aurten, GAZEn parte hartzeko erronka. Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen komunitatea ekimenaren zentzuaren eta ekintzailetzaren inguruan sentsibilizatzea dugu helburu, eta horretara bideratutako jarduera-programa jarri dugu abian. Martxoan ekin genion GAZEko egitarauari, baina datozen asteotarako ere badugu zer eskainia… 

GAZEk antolatutako Amesteko prest? tailer praktikoaren berri emango dizuegu oraingo honetan:

Zertaz doa? Ikasle eta irakasleen amets bateratuen gabezien inguruan gogoeta egitea eta amets kolaboratiboen sorkuntza prozesuaren diseinua ditugu helburu.

Zergatik? Oro har, uste baitugu, Goi-Mailako Hezkuntzan, amets partekatuen gabezia horrek ikaskuntza kolaboratiboarekiko interesa galtzera garamatzala.

Zertarako? Ikasle-irakasle talde-lanerako ilusioa eta motibazioa suspertzeko.

Nola? Ez dizuegu xehetasun handirik emango, baina jorratuko den lan-ibilbidean, ‘konfort gunean’, ‘ikaskuntza gunean’ eta ‘gune magikoan’ hausnarketak eta jarduerak proposatuko ditugu.

Noiz eta non? Maiatzaren 16an, ostiralean, Donostiako Carlos Santamaria Liburutegiko erakusketa aretoan11:30etatik 14:00ak bitarte.

know…

IN…

action! Animatu eta eman izena maiatzaren 16ko lantegian!

UPV/EHUko, TECNUNeko, MUko eta TKNIKAko irakasle-ikasleei zuzendutako tailerra (plaza kopuru mugatua).

Izen-emateak (doan): 943 018395 / gaztekinzale@gmail.com

Amesteko prest?