“American made” edo Barry Seal: droga trafikoa eta gerra zikina

“American made” edo Barry Seal: droga trafikoa eta gerra zikina – 

Gaur egun inoiz baino gehiago jartzen da ezbaian Espainiako Estatuak Euskal Herriko droga trafikoan parte hartu izana, helburu politikoekin. Negazionisten edo konspiranoikoen istorioen pare jartzen da teoria hori. Ez naiz eztabaida horretan sartuko, baina begira zer nobedade dakarren Espainiako Netflixek:

American made“; espainieraz, “Barry Seal: el traficante” izenburua jarri zioten, eta frantsesez, “Barry Seal: American Traffic”. Euskaraz ez du izenbururik, 2010etik ez delako helduen filmik bikoizten euskarara.

(Spoiler; baina gertakari historiko ezagunak dira):

Filmean kontatzen da Estatu Batuetako Gobernuak nola trafikatu zuen kokainarekin, Nikaraguako “contren” gerra finantzatzeko. Hasieran teoria irrigarritzat jo zen, eta orain denek onartzen dute. Azkioko film bat ikusi nahi baduzu, eta bidenabar gobernuen gerra zikinak pixka bat ezagutu, hortxe duzu aukera!

“American made” edo Barry Seal: droga trafikoa eta gerra zikina

2 pentsamendu ““American made” edo Barry Seal: droga trafikoa eta gerra zikina”-ri buruz

  • Memoria historikoaren zurikerian ere, euskaldunak beti gaizto. Espainiarrek eta euren kolaboratzaile baskoek dena ondo egin dute. Euskal erresistentziak dena txarto. Gure burua kolpeatu dezagun, pekatuak behingoz gainetik kentzeko.

  • Amonamantangorri 2021-04-03 17:21

    Filma duela denbora dexente egon zen zinemetan. Oso gomendagarria, bai entretenimenduaren aldetik, bai alderdi historikotik. Tom Cruise, pertsona bezala, ergel txoro totala bada ere, aitortu behar zaio proiektuak aukeratzen badakiela.

    Estatu Batuetako gobernua Ertamerikako trafikatzaileekin aliatu zela egia da, orain mundu guztiak onartu behar du; operazio harekin erlazionatuta, baita ere kontu jakina da Estatu Batuen gobernua, sekretupean, Irango Errepublika Islamikoari armak saltzen aritu zela (berak mundu osoari debekatu arren), diru horrekin Nikaraguako Contra finantzatzeko.

    Ordea, ez da sekulan frogatu AEBetako gobernuak cracka zabaldu zuenik auzune afroamerikarretan, nahita, zertarako eta komunitate horietako mugimendu iraultzaileak suntsitzeko. Susmo hori egon, izan da, baina konspirazio-teorien artean sartu beharrean gaude. Ez da inongo frogarik eta ez du inongo zentzurik.

    Iran-Contra kasua plazaratu zuen kazetari batek bere kontrako kanpaina latza jasan zuen, lana galdu eta azkenik, bere buruaz beste egin omen zuen. Hain juxtu, kazetari hari leporatu zioten berak inoiz esan ez zuen gauza bat, sinesgarritasuna kentzeko asmoz: gobernua cracka auzune beltzetan zabaltzen ari zelako istorioa. Alegia, konspirazio-teoria hura erabili zen, paradoxikoki, benetakoa eta frogatua zen zikinkeria guztia estaltzeko.

    Badira paralelismoak Euskal Herriarekin.