Amaiur Trending Topic

ttBart gauean Amaiurri Parlamentuan talde propioa ez emateko PPren erabakia ezagutu genuenetik, sare sozialak gori-gori daude aldeko eta kontrako iritzi eta iruzkinekin; Espainia mailako Trending Topic (momentuko gaia) nagusietako bat izateraino! Twitterlari guztiak jaikitzen eta beren smartphone eta ordenagailuak hartu ahala, eztabaida bizituz joango da dudarik gabe eta egun osoan zehar zeresan handia izaten jarraituko du gaia. Mundu mailako Trending Topic izatera helduko ote da?


ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.