Amaiur legebiltzarkide talde propiorik gabe gera daiteke Madrilen

19703mNafarroan ez du bozen %15a lortu, %14,87 baizik. Legearen arabera, bost eserlekutik gora izateaz gain, alderdia aurkezten den barruti guztietan bozen %15 izan behar da. Besteak beste, Sekretu Ofizialen Batzordean parte hartzea galaraz dakioke  Amaiurri. PPk gehiengoa duen Kongresuko Mahaiak du azken hitza.

Bide batez, esan dezagun, UPyD alderdiak ere arazo beretsua duela. Legea “malgutasunez” interpretatu dezake Kongresuko Mahaiak, RTVEn azaltzen denez, EAJri taldea onartu zitzaion nahiz eta Nafarroan %15a ez gainditu. Aurretik Coalición Canariak ere 2000 urtean taldea izan zuen nahiz eta lau diputatu besterik ez izan; UPNk lagundu zion.

Erabakia Kongresuko mahaiaren esku dago, non PPk duen gehiengoa. Duela bi legealdi, Esquerra Republicana de Catalunyari onartu egin zitzaioan legebiltzarkide propioa izatea, baina orduan sozialistena zen gehiengoa batzordean.

Europa Press-ek Amaiurrek taldea izanez gero edukiko lukeena publikatu du.

Eta zer esan nahi du talde propioa ez izateak?

  • Hitza hartzeko denbora murritzagoa izango du.
  • Ezingo du Sekretu Ofizialen eta Gastu Erreserbatuen batzordeetan parte hartu, non dokumentu klasifikatuak jakinarazten zaizkien talde parlamentarioei. Besteak beste, Inteligentzia Zerbitzuetako informazioa.
  • Ezingo dio Espainiako Presidenteari galderarik egin.
  • Ez ditu hilabetean 20.400 euro gehigarri izango.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

19 pentsamendu “Amaiur legebiltzarkide talde propiorik gabe gera daiteke Madrilen”-ri buruz

  • Nire galdera: selektiboki kanporatu dezakete Amaiur baina IU edo UPyD onartu?

  • EGia esan IUk botoen %5a gainditzen duenez ez du problemarik edukiko.
    Aukera bat izango zen txikien batuketa 15 legebiltzarkide lortzeko bidean, nahiz ta oso errealista ez izan: Amaiur (7) + Geroa Bai (1) + BNG (2) + ERC (3) + CC (2)

  • Ez dakit egingarria den, baina eta GBai eta Amaiurrek bat egitea? horrek eginen luke %15 gainditzea Nafarroan Amaiurrekin batera taldea osatuz, gero talde mistora itzuli ahalko litzateke GeroaBai. Azken finean bide bertsutik legebiltzarkideen “mailegua” onartu izan da Estatu Espainoleko Legebiltzarrean:UPNren bi legebiltzarkide lagatu zitzaizkion CC-ri taldea izateko bere garaian, edo IU-ICV-ERC eta BNG hamarkada honetan, edo IU-ICVri PSOEk utzitako Toledoko bi legebiltzarkideak.

  • PPk ere ezingo du orduan taldea osatu, Gipuzkoan ez delako %15era iritsi?

  • Bai, PPk bai ze legebiltzarreko taldea osatzeko hiru bide daude. Horietako batek dio 15 legebiltzarkide badituzu automatikoki taldea osatzen duzu.

  • Baina EAEn 6 eserleku lortzeaz gain, bozen %15 baino gehiago lortu ditu. Beraz, baldintza horietako bat betetzen du. Ez, ordea, UPyDk 5. eserlekua (Toni Cantorena)Valentzian lortu baitu %15era iritsi gabe.

  • […] gaur hasi da 3. transizioa Antonio Alvarez-Solís: Euskal irakurketa bat Zu zeun irakurrita: Amaiur legebiltzarkide talde propiorik gabe gera daiteke MadrilenNafarroan ez du bozen %15a lortu, %14,87 baizik. Legearen arabera, bost eserlekutik gora izateaz […]

  • Amonamantangorri 2011-11-21 23:38

    Iepo, diozun hori elkarlan zantzu bat izanen litzateke. Oso interesgarria litzateke, batez ere Nafarroako indar abertzale eta ezkertzaleen bat egiteari begira.

    ERCkoak Amaiurrekoekin hizketan ari omen dira.

  • Joseba Uria 2011-11-21 23:53

    Iñigo: Barruti bakoitzean lortu behar du %15, alegia, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

  • Gonzalo Etxague 2011-11-22 00:52

    Nik goizean entzundakoaren arabera, bestelakoa da kontua. Nafarrakoako diputatuak ezingo luke Amaiurren taldearekin bat egin datorren legealdira arte, hau da, urtarrilera arte. Arau kontuak omen. Baina, noski, EAEko sei diputatuek ez lukete inolako arazorik izango taldea osatzeko.

  • “Garan”:http://www.gara.net/paperezkoa/20111122/305023/es/Amaiur-PNV-declaran-dispuestos-colaboracion (artikuluaren amaieran) esaten dutenagatik Gonzalok arrazoi du. Baldintza ezinbestekoa 5 diputatu izatea da eta gero nahikoa da 15 izatea, Estatuko %5a izatea edo aurkeztutako guztietan %15a izatea. Baina Amaiurren kasuan EAEkoek taldea egin eta gero Nafarrokoa gehitzeko aukera egongo litzateke nahiz eta beste kasuren batean ez zen beharrezkoa izan leku guztien batazbestekoa egiten utzi zietelako (ERC). Amaiurren kasuan ziur PPk ez diola erraztasunik emango beraz EAEko 6ek taldea egin eta gero Nafarroakoa gehitu ahalko lukete. Printziopioz, gero gerokoak!

  • Iñaki Larrañaga 2011-11-22 11:02

    Mil esker informazio horregatik Eneko. Hori bai, zirrikituren bat badago legebiltzar taldea saihesteko ziur presioa jasoko dutela hori egiteko.

  • Josemari Navascués 2011-11-22 14:22

    Ez ditut bazterrak nahastu nahi, baina, nik dakidala, EAE ez da barrutia. Barrutiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa dira (eta EAEtik kanpo Nafarroa, jakina). Beraz, ez dira 6+1, baizik eta 3+2+1+1. Horren arabera, edo denak batzen dira taldea osatuz edo ezin dira batu.

  • Lasai JoseMari goazen bazterrak nahastera!!!! 😉
    Arrazoi duzu baina soilik neurrian (dakidanaren arabera beti ere). Barrutiak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira. Baina batu nahi dutenen artean batu “omen” (hau da ziurtatu ezin dudana) daitezke. Adibide bat jartzearren, dirudienez aurreko batean Coalicion Canariak 4 zituen eta taldea izateko UPNkoak batu zitzaizkien, taldea osatu eta gero UPNkoak PPra itzuli ziren berriz. Kontua izango litzateke orduan baldintzak betetzen dituzten hiru barrutiek taldea osatzea (%15 baino gehiago eta bost parlamentari gutxienez) ta ondoren Nafarroakoa batzea. Beraz aurrekariak badaude ia-ia edozer egiteko, beste kontu bat da zenbat traba jarriko dizkioten beren legeak goitik, behetik, ezkerretik eta eskuinetik salto egitera ohituak gauzkatenak.

  • Josemari Navascués 2011-11-22 15:02

    Kontuz nirekin bazterrak nahasten hasiz gero e! 😉
    Ia, ia komentzitu nauzu, baina…
    Zuk diozun aurrekariak ez luke balio behar, zeren CC OSOAk 4 diputatu baitzeuzkan. CC OSOA batu zen beste talde batekin, ez zituzten taldearen 3 eserleku erabili eta bat aparte utzi %15era iristen ez zelako.

  • Ados, aukera hori du (ideiarik ez eman gobernuburu berriei!!!). Tira bestetan transfugak eta holakoak izan dira (nafartarra transfugatu dezakete taldea izateko 😉 ) baina lehen esandakoa, azkenean borondate kontua izango da. Apustuak egiten hasita baietz UPDri taldea Amaiurri baino lehen eman!

  • Politika fikziozko kalkulu batzuk egin ditut eta emaitzak zuekin partekatu nahi nituzke.
    * Zer gertatuko litzateke EAJ-Amaiur-GeroaBai koalizioan aurkeztu balira?
    Balizko koalizioaren emaitzak osagaien emaitzen batura direla suposatuz, ez litzateke ezer aldatuko. Aulki banaketa berbera lortuko genuke.
    * Zer gertatuko litzateke EAJ-Amaiur-EzkerAnitza-GeroaBai-Ezkerra autodeterminazioaren aldeko koalizio zabal bat osatu balitz?
    Ba, kasu honetan ere ez litzateke ezer aldatuko. Aulki banaketa berbera lortuko genuke.

    Bai kasu batean eta bai bestean ez litzateke arazorik egongo talde parlamentarioa osatzeko, aise gaindituko bailitzateke %15a lau herrialdeetan.

  • Josemari Navascués 2011-11-23 09:00

    Dragoi
    Senatuan ez ziren emaitza berberak izango.