Ama hizkuntza, bakarra ere ez

Ama hizkuntza, bakarra ere ez –

Ama hizkuntza, bakarra ere ez

Amaren hizkuntzaren nazioarteko eguna gibelean, inkesta soziolinguistikoa argitaratu du Gazteen Euskal Behatokiak, soberan ezaguna dena esateko: arabarren %80 pasatxoren ama hizkuntza ez dela euskara, eta Etxepareren hizkuntza ikasten dutenen artean, %5ak ere ez duela kalean erabiltzen. Horren harira berriz datozkigu kezkak, Etxepare gurean nola berpiztu edo.

Euskaldun zahar bezala sentitzen dudanaz beste, jakin nahiko nuke zer egin behar ote dugun ez gaztelania, ez euskara, ezagutzen ez dutenekin. Duela hilabete eskas Gasteizko autobus geltoki batean aurkitu nintzen bakarrik arabieraz zebiltzan bi gazterekin, horietariko batek neska bati ezer gazteleraz esaten ziola. Nork eta emakume afrikar batek erantzun zion ez zitzaiola deus ulertu, gazteleraz hau ere trakets bazebilen ere. Arabiarraren kideak erantzun zion anaiak bi urte baino ez zituela egin hirian, eta andreak erantzun: “ondo moldatzen da bada, badira eta hemen hamar urte egin eta oraindik gazteleraz ez dakitenak”.

Ardura gehiago ematen dit, ez horrenbeste sikiera Araban eskubide oro bermatuta dituen hizkuntza defendatzea –eta dakitenek, erabili nahi omen ez dutena–, baizik eta zer izango den gure herria elkar ulertzen ez duten –eta ondorioz elkarri begiratzen ez dioten– komunitateetaz betetzen garenean, hamarkadak hemen eta gure bi hizkuntzetatik bat sikiera ezagutzeko grinarik gabekoak. Ez da, orduan, ama hizkuntza jokoan dagoena, gizarte kohesioa baizik, hizkuntzen gainetik defendatu beharreko ama bakarra.

Ama hizkuntza, bakarra ere ez

Komunikazio irakasle eta iritzi emaile. "Ausartzea bertute haundia, zuhurtziaren lagun beharra"

5 pentsamendu “Ama hizkuntza, bakarra ere ez”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-02-23 22:55

    Ez al dute ba esaten kultur aniztasunak aberastu egiten gaituela! Ba, ezin hobeto goaz…

    • Ezin hobeto goaz amildegirantz, oinarri-oinarrizko errealitatea hauek aintzakotzat hartzen ez ditugun bitartean

  • Laster euskara are minorizatuago, ingeles, arabiar, txinera, errumaniera eta abarrekin espazio utzi beharko dio. Bueno, ze diot utzi “beharko”, utzi “behar” dio jada.

    Eta gure politikari ergelak, BILDU eta PNV barne ez dira konturatzen edo ez dute nahi, euskarari min egiten diotela. Eta ezker ideologiakoa, are gehiago.
    Multikulturalismoa oso polita da, baina euskarari kalte egiten ez badio. Eta goazen erritmora, multikulltu horrek euskarari mina baino ez dio egiten.

    • Kultura-aniztasuna ez da polita, gizartean dauden klase sozial ezberdinek (langileak, gazteak, pentsiodunak…) bere interesak politikoki defendatzen dituzten era berean, kultura desberdina duten horiek bere interes etnokulturalak defendatzen dituzte. Hortaz, klase-borroka existitzen den bezala, gizartean gatazka kulturala areagotzen duen borroka etnokulturala ere existitzen da.
      Esaterako Euskal Herria, Ipar Irlanda, Katalunia, Ruanda, Fiji, Balkanak, Ukraina… gatazka etnokulturala pairatu/pairatzen duten lekuak dira.
      Gizartean aniztasun gehiago egoteak gatazka gehiago egotea suposatzen du.

  • Bai EAJrentzat, bai EH BILDUrentzat euskararen egoera ez diote lehentasunik ematen, beste prioritateak dituzte. Ondorioz, 200.000 etorkin-erdaldun gure gizartean sartzea eta jasaten dugun genozidio-etnozidio linguitiko kulturala berdin zaie. Horregatik alderdi hauek salatu behar ditugu esanaz aipaturiko genozidioaren kolaboratzaile sutsuak direla. Edo euskaldunok mugimendu etnokultural bat eratzen dugu alderdietatik kanpo edo gureak egin du.