Amatiñok Altsasukoez (audioa): “Pare bat hilabetez sartuko nituzke guardia zibilen kuarteletan”

Amatiñok Altsasukoez –

Gaur goizean, lasai asko bota du Luis Aranberri Mendizabal Amatiñok lerroburura ekarri dugun esaldia, Euskadi Irratiko Faktorian egin ohi duen kolaboraziorako idatzi duen “Matonismo politikoa” testuan, historian zehar Guardia Zibilen koartel ilunetan Euskal Herriko gazteekin zer egin duten ondo baino hobeto ez baleki bezala:

«Proportzionaltasun bila, nik pare bat hilabetez sartuko nituzke, baina ez kartzelan, guardia zibilen kuarteletan baizik. Eta ez egonean egoteko, oheak egin, platerak garbitu eta erratza pasatzeko baino ez. Ea behingoz gizarteratzen diren».

.

Kazetari jeltzaleak bere blogean eskegi du irratian irakurritako testu osoa: 

«Ea behingoz gizarteratzen diren»

 

Amatiñok Altsasukoez: "Pare bat hilabetez sartuko nituzke, baina ez kartzelan, guardia zibilen kuarteletan baizik"
Amatiñok Altsasukoez: “Pare bat hilabetez sartuko nituzke, baina ez kartzelan, guardia zibilen kuarteletan baizik”
altsasu, Amatiño, Euskadi Irratia, Faktoria, guardia zibila, koartelak, liskarra, zigorra

11 pentsamendu “Amatiñok Altsasukoez (audioa): “Pare bat hilabetez sartuko nituzke guardia zibilen kuarteletan””-ri buruz

  • Hau da, gizarteratuta dagoen orok ez luke arazorik izan beharko Goardia Zibilaren koartelean bi hilabete egoteko. Goardia Zibila gizarteratuta dagoelako, Euskal Herriko giizartearen parte delako…..gustura entzungo nituzke beste alderdikiide batzuen hitzak honen gainean.

  • Gizon hau tonto jaio ote zen ez dakit, baina tonto hiltzeko boleto asko dauzkala argi dago behintzat.

  • NAZKA ematen du….
    Hori bezalakoak espainolen zipaio bezala besterik ez dira gizarteratu…

  • ALTSASUkoa ez zen taberna batean herriko kuadrilen arteko liskar bat
    OKUPAZIO INDAR ATZERRITAR ETSAI TERRORISTA ESPAINOLAK tartean daudenean inoiz ez den bezala…

    ALDE HEMENDIK!!

  • Joseba Aurkenerena

    Aspaldian ari da txotxeatzen.

  • Nik ulertzen dut oraindik oso indarrean dagoela ezker abertzalearen kulturan jendea tabernetan ahostiatzeko joera “okupazio indar”en partaideak direla aitzakia hartuta. Ez al dituzte Ertzainak ahostiatu “zipaioak” zirelaren aitzakiarekin? Eta beste hainbeste eta hainbeste pertsona, beste partido batekoak izateagatik. Horregatik iruditzen zait horrelako jokabideak ez direla bidezkoak.

  • Otso handia 2018-04-19 14:12

    Duela hilabete batzuk irratian esan zuen klima aldaketaren kontu hori ez dela horrenbesterako. Hiru lau exajeraturen kontua baino ez omen.

  • kanikulapetik 2018-04-19 15:47

    Izenak esaten ez duen bezala, guardia zilbila ez da zibilia, militarra baizik. Orduan, zaila izango dute norbait “gizarteratzea” (“jendarte zibila” esan nahi bada); besterik da “militarizatzea”, hori bai egin lezakete. Gazteentzako projektu bikaina…
    Finean, hobe litzateke Juantxo eta Josebaren iruzkinak zuzen izatea, zer Otso Handiarenak ere hortz ikara ematen du (eta hotz ikara emango luke gaurko erdi-kanikula pean ez bageunde)

  • agure gaiztoa da!

  • Joxe Iriarte Bikila

    Amatinorenak ezagutzen ditugu. Eztabaidari seriotasun pixka bat emateko, nik bizpahiru galderak erantsiko nituzke: Bata, zilegizkoa ez ezik onuragarria al da Guardia-zibilaren antzeko polizia-militarizatua? Bigarrena, Nafarroan badago foru-polizia. Beharrezkoa al da guardia-zibila Nafarroan? Eta hirugarrena: polizia auziperatuen kasuetan, beti, zigorra minimoetara jaisten dute; alderantzizkoetan, ahalik eta gogorrenak. Altsatsuko aferan inork ez du planteatu inpunitatea, proportzioa eta justizia. Bukatzeko. Matonismoa, zoritxarrez gure gizartean errotuegai dago bi kopap hartu ondoren, batez ere emakumekin.

  • Pello Eizagirre 2018-04-30 15:44

    Vicent Partalek argi adierazten duenez :” Zuen herrialdean gertaturiko bi egintza judizialek haserre bizia sortu dute gurean. Batetik, Altsasuko auzia erabat desegiten duten bi proba agertu izanak; bestetik, La Manada delitugile talde matxista horren kontrako sententzia amorragarriak.(…) orain, auzi horiek biek (…) Espainiako auzitegiek, legea interpretatu ordez, inguruabarrak interpretatzen dituzte. Eta horren adibide sinesgaitza eta ezinago argigarria da zer tratu desberdin ematen zaion guardia zibil bati, zer komeni zaion, horren arabera. Iruñeko bortxatzaileen auzian, bost horietako bat militarra da, eta beste bat, guardia zibila; bestela bezala esaten da ez zirela lanean ari eta, beraz, ez dagoela zertan aipatu hori. Altsasuko auzian, ordea, lanean ez baziharduten ere, guardia zibil bat dela kontsideratzen da, mutilen kontrako zigorra larriagotzearren. Lotsagarria da, argi eta garbi.”
    https://www.berria.eus/paperekoa/2103/024/002/2018-04-29/justizia.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude