Alternatibak eraikitzeko bideak urratzen

Alternatibak eraikitzeko bideak urratzen

Alternatibak eraikitzeko bideak urratzenAlternatiba bila ari dira aspaldian Euskal Herriko zenbait gazte. Abenduaren 19an Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan egin zuten lehen asanblada. Bertan, 60 gazte inguruk hartu zuten parte, eta eraldaketarako bidea urratzen hasi ziren. 2016ko udazkenerako alternatiben inguruko topaketa bat antolatzeko asmoa dute, baina helburu nagusia topaketetatik aurrera marraztuko duten bidea izango da.

Alternatibak eraiki eta martxan jartzeko lan-taldeka banatzen hasi dira, dagoeneko; lana, etxebizitza, sorkuntza, gaztetxe eta gazte asanbladak, euskara, elikadura burujabetza, kirola, hezkuntza, feminismoa, jai herrikoiak eta komunikazioa, lan-taldeak sortu dituzte. Arlo bakoitzak bere egoeratik eta bere erritmora eraldaketarako gakoez hausnartzea da helburua.

Gazteon egoera prekarioa kontuan hartuta euren buruen jabe izan eta bide propioak garatzeko hautua egin dute. Autogestioan oinarritutako proiektuak sortzen, garatzen edo horretan hasteko gogoz dagoen gazte oro deitu dute prozesuko 2. asanblada orokorrean parte hartzera. Usurbilen, Udarregi ikastolan, batuko dira larunbatean 9:30etan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txaleko islatzaileak eramatea eskatzen da dinamika bat gauzatzeko.

alternatibak, eredu berriak, gazteak

Zer duzu buruan “Alternatibak eraikitzeko bideak urratzen”-ri buruz

  • Euskara eta burujabetza, beste ainbat aukeren tartean maila berean galduta? beste gauza bat soilik balira bezela? Ez kontatu nirekin, egitasmo hori BETIKO berdina da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude