Alternatiba: Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa

Alternatiba: Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa

Hezkuntza eraldatzeko asmotan kaleak hartuko dituzte gaur Euskal Herriko ikasleek. Ikastetxeetako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek bat eginda hezkuntzaren egoera kaskarraren aurrean altxatzeko eskatu dute.

Alternatiba: Euskal Herriko hezkuntza sistema propioaSalatu dutenez, Espainiar estatuko hauteskundeen zurrunbiloa baliatuta Cristina Uriarte hezkuntza sailburua ezkutuan ari da LOMCE aplikatzen. Denak Madrilera begira dauden honetan errazagoa zaio akaso polemika handiegirik gabe hezkuntzan aldaketak egitea. Ikasle Abertzalek azaldu dutenez, Uriarte komunikabideen aurrean errebalidak egingo ez zituela esan arren “Heziberri” programak barnebildu egiten ditu.

LOMCE progresiboki eta ezkutuan aplikatzen ari dela salatu nahi dute gaur kaleak hartuz. Ikastetxe, lanbide heziketa eta fakultateetan norbere zirrikituak aurkitzen ari dira LOMCEri aurre egiteko baina arazoa errotik aldatzeko beharra azpimarratu dute. Alternatiba: Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa. Horrela definitu dute: herritik eta herriaren mesedera dagoena, euskalduna, herritarra, askatzailea eta feminista.

Ikusi hemen Hamaika Telebistak egindako bideoa.

Alternatiba: Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa

Zer duzu buruan “Alternatiba: Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa”-ri buruz

  • Eta ze demontre da hezkuntza herritarra, askatzailea eta feminista izatea?

    Ezkerra baitutako hezkuntza aurrerakoia? Ez eskerrik asko.