Alkoholaren aurkako informazio kanpaina sinesgaitzak

Nerabeak eta alkoholaETB1eko albistegietan gazteen alkohol kontsumoa kezkagarria dela iradokitzen duten bitartean, ETB2ko telebista aurkezleak litroko garagardo edalontzitik edaten du. Alkoholaren inguruko hipokrisiaren adibide txikia besterik ez da hau.

Gehien kontsumitzen den droga da alkohola: legezkoa eta ongi ikusia. Baina, politikoki zuzena, publikoan onargarria, alkohola “neurrian” edatea da eta adin txikikoek ez kontsumitzea.

Noizean behin argitaratzen diren ikerketek, ordea, kontrakoa diote. Gehiegi edaten dugula, bai adindunok, bai gazteek. Atxurra harrapatzea ondo pasatzearekin harremantzen da. Gero eta gehiago edan, orduan eta parranda hobeagoa. Alkohola ospakizunaren sinonimo da gure gizartean. Hala izan da eta hala izaten jarraitzea da ziurrena. Eta, edaten ez duena arraro halakoa da.

Nola demontre konbentzituko ditugu nerabeak alkohola ez frogatzeko? 

Instituzioen eta komunikabideen mezuek ez dute eraginik gazteengan. Zergatik? Gure jarrera hein handi batean gure inguruaren kopia delako. Eta, inguru horretan, aurretik daude edan egiten duten familiako kideak eta lagunak. Komunikabideen mezua neutralizatu egiten dute, gainera hitz egiten duten horiek ez dute sinesgarritasunik, “zer egin behar den” diote, ez “zer egiten duten”.

Mezu publikoaren eta esperientzia hurbilaren ezberdintasuna erraldoia da, haur txikiak ere igarri dezake hori, gehiago nerabeak. Horregatik, ehun informazio kanpaina ez dira nahikoa izango gure herrietan edanak errutina miretsia izateari utzi arte.

Erantzukinez edatean beharko du izan gakoak, ez beldur sinesgaitza sartzean.