Alfonso Sastre, erreferente etiko unibertsala

Alfonso Sastre –

Nicolas Xamardo ALEAn.


Aktibitate sortzaileak eta konpromiso politikoak bere bizitza luzea eta emankorra definitzen duen pare dialektikoa osatzen du Alfonso Sastrerengan.

Alfonso Sastre
Argazkia: JOXERRA ZABALA

Optika honetatik begiratuta, esan genezake benetako subjektua mamitu eta mamitzen dela beregan, logika lakanianoari dagokionez. Gure antzerkigilearen bizitzak Sofoklesen Antigonaren eta Eskiloren Orestiadaren artean baskulatu du.

Alfonsoren bizitza Superegoaren aurka (Kreonte, botere despota eta injusturen arketipoa), Espainiako Estatuan mamitua, Euskal Herriaren zapaltzailea berau, Angustiak gurutzatuta dago (Antigonak nahiago du heriotza tiranoaren legeari men egin baino lehen). Espainiako Estatuaren errepresaliekiko beldur oinarrituari doakion Angustia, hain juxtu.

Hala ere, gure dramaturgoak ez du etsi, eta Orestesek bezala, Kemenez jantzi da: Euskal Herriak bere askapenari buruzko borrokaren aldeko konpromisoa. Justiziaren bilaketak (Atenearen kasuan bezala) bere bizitza osoa gurutzatu du: Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa.

Agur eta Ohore Alfonso.

Alfonso Sastre

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Alfonso Sastre, erreferente etiko unibertsala”-ri buruz

  • Areopagoko.antzerkia bizi.bizian BIZI zuen jendeak.

    Alfontsori dagokionez, ezin inolaz ere onartu Eskiloren Orestiada, zeren Ateneak absolbitu egiten baitu Orestes beronen AMA ERAILTZETIK. Hots, Patriarkatua inauguratzetik.

  • Azaldu gabe utzi dut patriarkalismoaren (pentsaera paatriarkalaren) arrazoinamendua Orestiada antzezlanean:

    Zera dio Atenea jainkosak ezken epaian ORESTES absolbitzeko bere Amaren Erailtzetik:

    “Ni ez naiz jaio ezein amarengandik, baizik eta Zeusen bekokitik. Aitarengandik, beraz. Aita da sortzailea, eta Ama
    Inude basterik ez da. Beraz, Orestesek ez du erahil bere sortzailea”.

    Gero, mito grekoak, lehen ANDERE zena (femeninoa) ANÉR-ANDROS bihurtzen du (maskulinoa).

    Eta hortik euskaldunon harridura hitz grekoarekiko, zeren ANDERE euskal hitzak femeninoa izaten jarraitu baitu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude