Aldebikotasuna goitik behera

Aldebikotasuna goitik behera –

Aldebikotasuna goitik behera
Robinson & co

Espainiako Gobernuak 340 funtzionario (erdaldun elebakar) lanpostu eskainiko ditu 2018an mendebaldeko Euskadi txikituan*.

Estatu (espainiarreko) Administrazio Orokorrak 2018an egingo duen lehen lan-eskaintza publikoa izango da.

Lehen eskaintza honetarako aurkezpen epea otsailaren 26an amaituko da: kudeaketa-, administrariak eta administrari laguntzaile izateko lanpostuak eskainiko omen dituzte.

Ugazaben Euskadi-txikiturako ordezkariak esan duenez, “Espainia mailan betetzeko lanpostuak izanik, deialdiak ez du herri-hizkuntza ezagutzea eskatzen”.

Hots, benetako (h)agintarien esanetan, nahikoa da hizkuntza “normala” eta “komuna” ezagutzea, Nortespañan baikara.

Aldebikotasuna burutik behera.

*Euskadi txikitua: EAE / CAPV.
(Bai Euskadi eta baita Euzkadi ere, 7 herrialde ziren duela gutxira arte).

Aldebikotasuna goitik behera
JJ Agirre

Albaitaria.

Zer duzu buruan “Aldebikotasuna goitik behera”-ri buruz

  • Guztiz ados artikuluaren egilearekin. Argi dago horrelakoekin euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen jarraituko duela estatuaren administrazioak. Horren aurrean Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko du ala isil-isilik jarraituko du? Gainera, aurrekari arriskutsua da, izan ere, orain administrazio orokorrean egingo dutena bihar Renfen edo Correosen egingo dute eta horietan modu argian ikusiko ditugu gure eskubideen urraketak, baita horiek pairatu ere.
    Askoren helburua beste bat bada ere (ni horien artean nago), oraingo ordenamendu juridikoak euskararen ofizialtasunari buruz xedatzen duena betetzeko ordua da. Euskaldunok eskubide osoa daukagu EAEn euskaraz artatuak izateko herri administrazio guztietan.
    – Estatutuaren 6.1 artikulua:
    “Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.”

    – Euskararen Legea (Azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko legea):
    2.artikulua.- “Euskal Herriko herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie:
    a) Administrazioarekin edota Autonomia Erkidegoan kokatutako edozein erakunde edo entitaterekin harremanak euskaraz zein gaztelaniaz izateko eskubidea, ahoz nahiz idatziz. (…)”
    6.1 artikulua.- “Herritar guztiei aitortzen zaie, Autonomia Erkidegoaren lurraldean, herri administrazioarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea, eta beren aukerako hizkuntza ofizialean hartuak izatekoa. Horretarako, neurri egokiak hartuko dira eta beharrezko baliabideak bideratuko eskubide hori arian-arian gauzatu dadin bermatzeko.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude