Aldatu zure zapatak

Aldatu zure Zapatak

Munduko erakunde ezberdinen koalizio batek “Aldatu Zure Zapatak” aurkeztu du, oinetakoen industriaren langileen lan eskubideak aldarrikatu nahi dituen kanpainia.

Europa, India, Txina eta Indonesiako 18 erakunde ekologista eta giza eskubideen alde lan egiten dutenek “Aldatu Zure Zapatak” kanpainia aurkezten dute gaur. Mundu mailako kanpainia berria da hau, oinetakoen sektorean ematen diren giza eskubideen bortxaketa sistematikoa salatu nahi duena, besteak beste, segurtasunik gabeko lan baldintzak eta langileek jasotzen dituzten soldata pobreak. Gainera, kanpainiak gardentasuna hornidura katean eta erregulazio egokia eskatzen du.

Aldatu zure zapatak kanpainiaAzkeneko urteetan jantzigintzaren industrian eman diren gertaera larriek, Rana Plaza eraikinaren erorketa esate baterako, agerian utzi dituzte sektore honetako langileek pairatzen dituzten baldintzak. Hauek hedabideetara heldu dira, alde batetik, Arropa Garbia kanpainiaren lanari esker.

Hala ere, antzeko bestelako industrietan ematen diren baldintzeei buruzko kontzientziazio eza nabaria da, adibidez, zapatagintzaren kasuan. Oso esanguratsua da sektore honetako ekoizpen fasean langileek kobratzen duten soldata, izan ere, oinetakoen prezioaren %2 baino ez dute jasotzen, adibidez, Indonesian. Eta ez hori bakarrik, larruzko zapaten ekoizpen prozesuan zehar bai langileek bai ingurumenak jasaten duten arriskuak ugariak dira Kromo III gatzen erabilerarengatik.

Urtearen hasieran Aldatu zure zapatak patzuergoak Europa mailako inkesta bat egiteko eskatu zion Nielseni zeinetan, europearren %50ak oinetakoen ekoizpenaren inguruan informazio eskasa edota informaziorik ez duela onartzen zuen. Datu esanguratsua da hori, izan ere, oinetakoen merkatua garrantzi handikoa da 22.000 milioi pare zapata ekoiztu zirelarik 2013an bakarrik, horietako %87 Asian hornituta. Inkestak, gainera, europearren %63ak EBak gure merkatuak inportatzen dituen kontsumo ondasunei buruzko erregulazioa inposatu beharko lukeela pentsatzen duela agerian utzi du, langileen eskubideak errespetatu direla bermatzeko.

Informazio falta hori zuzentzeko asmoarekin Aldatu Zure Zapatakfitxa tekniko multzo bat argitaratuko du, horietako lehenengoa gaur aurkezten duelarik: Ondo geratzen dira zapata hauek?Oinetakoen mundo mailako ekoizpenaren gaineko ikuspegi orokorra http://ropalimpia.org/adjuntos/informes/Ondo%20geratzen%20dira%20zapata%20hauek.pdf

Oinetakoen hornidura katea aztertu, balio erantsiaren antzematea eta zapaten merkatu internazionala aztertzen du.

“Kezkagarria da zer gutxi dakigun kontsumitzaileok oinetakoen ekoizpenari buruz. Aldatu Zure Zapatak kanpainiak hori azaleratu nahi du eta kontzientzazioaren bidez, markeei presioa eginez eta eragin politikoaren bitartez langileen eskubideen urraketa onartzen duten gakoak nabarmenduko ditu, hala nola, sektorearen gardentasuna falta adibidez. EB, eragin handia duena nazioartean, neurri argiak inplementatzeko konpromisoa hartzeko ardura du langileen eskubideak bermatuko dituztenak”, esan du José Luis Mariñelarena, Setem Nafarroako ordezkaria eta Aldatu Zure Zapatak kanpainiaren koordinatzaileak estatu mailan.

Gainera, kanpainiak mugikorrerako aplikazio berri bat aurkeztuko du aurrerantzean. Haren bitartez Bruselara iritsi nahi da EBri oinetakoen hornidura kateak erregulatzen duten neurri argiak eskatzeko helburuarekin, horretarako herritareei martxa birtualera batzeko eskatzen diote. Haren bitartez kanpainaren alde ematen diren pausuak kontatuko baitira.

SETEM Hego Haizea
www.setem.org/euskadi

Hona hemen kanpainiaren bideo promozionala:

https://youtu.be/9wfzlzzJ1NI

artikulu interesgarriak ...