Albistegiak bahituta

Albistegiak bahituta –

Albistegiak bahituta

Argazkian Elorrioko plaza atzo arratsaldez. Kutxa Bira iritsi zen herrira, eta jende mordoska bildu ginen harrera egitera. Tartean eskatu ziguten herri dinamiken adierazgarriak ere jartzea, eta guk HamaikaGarakoa jarri genuen.

Ekitaldi xumea eta polita, gazteak protagonista. Dena ondo, baina amaieran sorpresak. Lehena, ezker abertzaleko militante aktibo batek galdetu zigunean: “Hori HamaikaGara, ze dok ba?” Eta bigarrena, geroxeago, herritar euskaltzale batek: “Ze egon dok ba lehen, jende mordoskie batzeko?” Honek ez zekien Kutxa Bira zer zen, eta ez zuen ikusi plazako ekitaldirako deirik ere.

Ez dira kontu larriak baina bai esanguratsuak. Egoera normalean bai batak eta bai besteak jakingo zukeen ekimen horien berri, haien interesekoak direlako. Baina albistegiak bahituta daude azken urte bete honetan, informazioaren hiru laurdenak pandemiak jaten ditu, eguna joan eta eguna etorri. Eta hori bai da larria, talde perspektiba galtzea, begirada kolektiboa lausotzea, elkarrekin bultzatu beharrekoak ahaztea. Gaur gaurkoz, Burkina Fason hil behar da bat albistegietan izenburua lortzeko.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko apirilaren 29koa]

Albistegiak bahituta

Euskalgilea eta herrigilea, jubilatua baina ez erretiratua.

Zer duzu buruan “Albistegiak bahituta”-ri buruz

  • Dena ez da pandemiaren errua. Hedabideen kontrol politiko gero eta estuagoak zerikusi handia dauka.