Alberto Santana historialariaren bisita gidatua eta Garai Hartan familientzako tailerra

Alberto Santana historialariaren bisita gidatua

Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoarekin eta Untzi Museoarekin batera ekoiztutako IKUS-BERRIZ BIZI PROGRAMA-ren barne, Alberto Santana historialariaren bisita gidatua eta Garai Hartan familientzako tailerra antolatu du ekainak 21 eta 22rako.

Ekainak 21ean Alberto Santanak eskainiko duen bisita gidatuaren bitartez, baserri famili baten eguneroko bizitzara, erabilera anitzetara, bizikidetza eta antolaketa moduetara hurbilduko gara, baserritarren historia agerian utziz.

Ordua: 11:30etatik aurrera.

Prezioa: 4 € bisita + mokadutxoa: pintxoa eta sagardoa

Aurrez izena eman beharra dago igartubeiti@gipuzkoa.net-en, baita 943 72 29 78 telefonoan ere.

Ekainak 22an, igandean berriz, Maushaus-ek Garai hartan familientzako Tailerra eskainiko du goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Familiei zuzendutako tailer honek antropologiatik eta arkitekturatik Igartubeitira hurbilduko gaitu. Parte hartzaileek Igartubeitiko bizilagunak, tresnak eta elikagaiak marraztuko dituzte. Ondoren, baserriko maketa kartoian eraikiko dute, baserriaren bilakaerako etapa ezberdinetako biztanle eta erabilerak barnealdean landuz.
Parte hartzaileek mokadutxoa jateko aukera ere izango dute.
Famili arteko bateratze lana burutuko da.

6-11 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzendua.

Prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin.

Aurrez izena eman beharra dago igartubeiti@gipuzkoa.net-en, baita 943 72 29 78 telefonoan ere.

Alberto Santana historialariaren bisita gidatua eta Garai Hartan familientzako tailerra